Amatrice

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Amatrice
Amatrice
Italiako udalerria
Amatrice.JPG
Amatrice-Stemma.svg
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
ProbintziaRietiko probintzia
Izen ofiziala Amatrice
Jatorrizko izena Amatrice
Posta kodea 02012
ISTAT kodea 057002
Herriburua Amatrice
Geografia
Koordenatuak 42° 37′ 46″ N, 13° 17′ 18″ E / 42.629380555556°N,13.288372222222°E / 42.629380555556; 13.288372222222Koordenatuak: 42° 37′ 46″ N, 13° 17′ 18″ E / 42.629380555556°N,13.288372222222°E / 42.629380555556; 13.288372222222
Amatrice hemen kokatua: Italia
Amatrice
Amatrice
Amatrice (Italia)
Map of comune of Amatrice (province of Rieti, region Lazio, Italy).svg
Azalera 174.4 km²
Altuera 955 m
Mugakideak Accumoli, Campotosto, Cittareale, Cortino, Crognaleto, Montereale, Rocca Santa Maria eta Valle Castellana
Demografia
Biztanleria 2.532 bizt. (2017ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea 14,52 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0746
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Ostia Antica Itzuli, Montorio al Vomano, Potenza eta Ascoli Piceno
Katastro kodea A258
Sailkapen sismikoa 1 (Handia)
Matrikula RI
www.comune.amatrice.rieti.it

Amatrice Italiako udalerria da. Rietiko probintzian kokatuta dago, Lazio eskualdean. 2.532 biztanle ditu, 174,4 kilometro koadroko azaleran banatuta.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amatricek honako udalerri hauekin egiten du muga:

Accumoli
Campotosto
Cittareale
Cortino
Crognaleto
Montereale
Rocca Santa Maria
Valle Castellana

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkikuntza arkeologikoek erakutsi dute Amatriceko eremuan gizakiak Historiaurretik bizi izan direla. Era berean Antzinako Erromako hainbat eraikin eta hilobi ere aurkitu dira. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketarekin batera Spoletoko dukerri lonbardiarraren esku geratu zen, eta Ascoliko comitatusean txertatu zen. Farfako abadetxearen 1012ko paperetan Matrice izenarekin agertzen da, Tronto eta Castellano ibaien konfluentzian.

1265an Manfredo Sizialiakoaren agintaldian Amatrice Napoliko Erresumaren parte bilakatu zen. Azken hau Anjou etxea konkistatu zuenean herria matxinatu zen, baina Karlos I.a Anjoukoak 1274an berriro konkistatu zuen. Hala ere universitas gisa autonomia minimoa mantendu zuen. XIV. eta XV. mendeetan Norcia, Arquata eta L'Aquilarekin gatazka konstantean egon zen, eta bere tropek Braccio da Montoneren setioan parte hartu zuten. Anjou etxea eta Aragoiko Erresumaren arteko Napoliko Erresumaren gaineko kontrolaren gerretan Amatricek Aragoiko Erresuma aukeratu zuen. 1529an Filiberto Chalonekoak herria erasotu zuen eta Alessandro Vitelliri eman zion herria.

Beranduago Orsini eta Medici familien esku egon zen, 1737ra arte. Italiaren unifikazioaren ostean Abruzzoren barnean kokatu zuten, eta 1927an Laziok anexionatu zuen.

1639ko lurrikarak kalte oso handiak eragin zituen. Baina 2016ko abuztuaren 24an beste lurrikara indartsu batek herria erdi suntsituta laga zuen.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria famatua da bere amatriciana saltsagatik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amatrice