2021eko taliban erasoaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2021eko taliban erasoaldia
Irudia
Motagatazka armatu
Erasoaldi
Honen parte daAfganistango gerra
Denbora-tarte2021eko maiatzaren 1a - 
Data2021
GaraiaAro Garaikidea
KokalekuAfganistan
HerrialdeaAfganistan
Parte-hartzaile
HelburuAfganistango Islamiar Errepublika
KausaAEBetako armadaren erretreta, Afganistanetik
Honen kausa2021 Kabul Airlift (en) Itzuli
Komunikabide
Osatuta
Afganistango armada prestatzen talibaneei aurre egiteko.
Zibilen manifestazioa Ghaniren gobernuaren alde, Jowzjan probintzian, 2021ko uztailaren 13an.

2021eko taliban erasoaldia talibanek eta talde aliatuek, tartean Al-Kaida, Afganistango Islamiar Errepublikaren aurka eragin zuten gatazkari esaten zaio. Erasoaldia 2021eko maiatzaren 1ean hasi zen, Ameriketako Estatu Batuen atzerantz egitearekin batera hasi zen. Talibanen garaipena oso azkarra izan zen: uztailaren 15erako Afganistango barrutien herena haien mende zeuden; uztailaren 21erako herrialde erdia kontrolatzen zuten; abuztuaren 15ean Kabul hiriburua hartu zuten eta Afganistango Islamiar Emirerria aldarrikatzeko asmoa adierazi zuten. Afganistango Presidenteak, Ashraf Ghani, dimisioa aurkeztu eta erbesteratu egin zen. Aldi berean, talibanen biolentzia eta errepresioa herrialde osoan zabaldu zen, milaka pertsona erbesteratzea eragin zuen horrek. Izan ere, bi astean eta ia batere borrokarik egin gabe talibanek bereganatu zuten herrialdea.[1]

Hasierako egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatz hasieran AEBetako tropen erretiratzea hastearekin batera, gogortu egin ziren gobernuaren eta talibanen arteko borrokak. Berehala geratu zen argi Washingtonek trebatutako 300.000 soldaduak ez zirela talibanen miliziak gelditzeko gai izango. Hala, bi asteetan bata bestearen atzetik erori ziren haien eskuetan herrialdeko hiri nagusiak, abuztuaren hamabosgarreneko arratsaldean Kabulera heldu ziren arte.

Lehen adierazpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mohammad Naeem, talibanen bozeramaileak aurreratu zuen ez zela haien asmoa Afganistan isolatuta uztea. Hurrengo egunetan iragarriko zuten zer-nolakoa izango zen herrialdea kudeatuko zuen gobernu berria. Dena den, zehaztu zuen ez zutela urratsik egingo atzerriko indarrak herrialdetik irten bitartean: «Gerrillariak probintzietako hiriburuetan biltzen ari dira, eta elkarrizketak hasiko ditugu gobernua eratzeko. Bien bitartean, hala ere, normaltasunez jarraitu ahal izango dute herritarrek»[1].

Mendebaldeko estatu gehienek nahiago izan zuten han dituzten ordezkaritzak hustu eta euren langileak lehenbailehen bertatik atera.

Aldi berean, AEBek hustu zuten Kabulgo enbaxada. Asmo berarekin ari ziren lanean Europako herrialde gehienak ere. Horiek hala, 60tik gora estatuk eskatu zieten talibanei erraz zitzatela atzerriko langileak handik ateratzeko lanak.

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguna helduko zela jakinda ere, inork gutxik espero zuen horren azkar iristea. Aurreko asteetan nazioarteko indarrek, Mendebaldeak batez ere, behin eta berriz errepikatu zuen talibanak agintera helduz gero isolatu egingo zutela herrialdea.

Iheslariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare sozialen bidez mundu osoan zehar zabaldu ziren talibanengandik ihes egin nahi zutenen Afganistaneko aireportuetako irudi lazgarriak. Jende andana, milaka pertsona, Kabuleko Hamid Karzai aireportuan —herrialde osoan martxan zegoen aireportu bakarra— AEBek bere hiritarrak bertatik ateratzeko bidali zituen hegazkinetara nola edo hala igo nahian ikusten ziren. Batzuek sartzea lortu zuten, eta beste batzuk hegazkinen kanpoaldean lotzea lortu zuten ere bai. Hegazkinek aire hartu zutenean lurrera erorita hil ziren iheslari batzuk, zazpi pertsona gutxienez, BBC katearen arabera. Efe informazio agentziak, ordea, eroritakoan hildakoak bi izan zirela azaldu zuen, eta beste lau pertsona aireportuan izan zen estatubatuarren eta talibanen arteko tiroketa batean hil zirela: hiru afganiar eta taliban bat.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]