Kabulen erortzea (2021)

Wikipedia, Entziklopedia askea


Kabulen erortzea
2021eko taliban erasoaldia eta Afganistango gerra (2001-2021)
Crowds in front of Kabul International Airport.jpg
Data2021eko abuztuaren 15a
LekuaKabul, Afganistan
Koordenatuak34°30′N 69°10′E / 34.5°N 69.17°E / 34.5; 69.17Koordenatuak: 34°30′N 69°10′E / 34.5°N 69.17°E / 34.5; 69.17
EmaitzaTalibanen garaipena
Gudulariak
 Afganistango Emirrerri Islamikoa  Afganistango Errepublika Islamikoa
Laguntza ez militarra:
 Ameriketako Estatu Batuak[a]
 Erresuma Batua[b]
Flag of NATO.svg NATO (ebakuazio-laguntza)
Buruzagiak
Afganistango Emirerri Islamikoa Hibatullah Akhundzada[6]
Afganistango Emirerri Islamikoa Abdul Ghani Baradar[7]
Afganistango Emirerri Islamikoa Suhail Shaheen [8]
Afganistango Errepublika Islamikoa Ashraf Ghani (deserrian)[9]
Afganistango Errepublika Islamikoa Hebatullah Alizai [10]
Afganistango Errepublika Islamikoa Sami Sadat[11]
Ameriketako Estatu Batuak Joe Biden
Ameriketako Estatu Batuak Mark Milley
Erresuma Batua Boris Johnson
Erresuma Batua Nick Carter
Indarra
Afganistango Emirerri Islamikoa Talibanak

Afganistango Errepublika Islamikoa ANSF

2021eko Kabul hiriaren erortzea edo Kabulen erortzea 2021eko abuztuaren 15ean gertatutako talibanen Afganistango hiriburu den Kabul hiriaren hartzeari dagokio, 2021eko taliban-erasoaldiaren testuinguruan gertatutakoa.[12][13][14] Egun berdinean, herrialdeko gobernuaAshraf Ghani lehendakaria barne–, bai eta Mendebaldeko herrialdeetako enbaxada anitzeko langile herrialdetik joan eta erbesteratu ziren.[15]

Negoziaketa bortitzak hasi dira funtzionario afganiar eta talibanen artean; izan ere, lehenengoek botere-alternantzia baketsu bat defendatzen dute, trantsizio-gobernu probisional baten bidez, nahiz eta talibanek Afganistango Emirerri Islamikoa berrezartzeko nahia duten, eta, beraz, gobernu probisionalaren ideiaren aurka posizionatu diren.[16][17] NATOk, bitartean, zibilen ebakuazioan dihardu, Kabuleko Hamid Karzai Nazioarteko Aireportuan.[18]

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «2021eko taliban erasoaldia»

Talibanak, beren indar aliatuekin batera, 2021eko maiatzaren 1ean ofentsiba zabal bat hasi zuten, AEBetako tropa-erretretaren testuinguruan gertatutakoa. Herrialdean zehar porrot azkarrak jasotzearen ondorioz, Afganiar Segurtasun-Indar Nazionala kaosean murgildu eta, abuztu erdialderako, soilik ASINko bi unitate zituen aktibo: Kabuleko 201. Gorputza eta 111. Dibisioa. Kabul hiria setiaturik geratu zen taliban-indarrek inguraturik, Mihtarlam, Sharana, Gardez eta Asadabad bezalako hiriak eta ekialdeko eskualdeak eskuratu ostean.[19]

Kabulen erortzea baino egun batzun lehenago, Kabulen egoera-proiekzioek okerrera jo zuten; izan ere, AEBetako ofizialek abuztu hasieran Kabulek "hilabete batzuk" jasan zezakeela esan bazuten ere, taliban-indarrek Kabulera ailegatu baino bost egun lehenago hiriburuak "30 egunetik 90 egunera" iraungo zutela defendatzera pasa ziren.[20] Bi egunen ostean, gainera, predikzioak are ilunagoak izatera pasa ziren, publikoki hiria "astean zehar" eror zitekeela esanez.[21]

Ebakuazioa, borroka eta negoziaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ghani Gobernuaren gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 15ean, taliban-agindudunek beren indarrei Kabul hiriko ateetan geratzeko agindua luzatu zuten, hiria indarrez setiatzearen aurka agertuz.[22] Halere, taliban-indarraren liderren nahien aurka, taliban-talde ezberdinak hiriko kanpoko hiri-eremuetara sartzen hasi ziren, hiriko kazetariek esan zutenez.[23][24] Lehen borroka batzuen ostean, talibanek Pul-e-Charhiko espetxea eskuratu eta espetxeratu guztiak askatu zituzten, ISIS zein Al-Kaida-ko militante ezberdinak barne.[25] Gainera, talibanek beren bandera hiriko hamaika puntutan altxatu zuten ere, bai eta hiriko poliziari armamentu-transferentzia eskatu ere.[23] Ostera, talibanen alde erori ziren ere Bagrameko hegazkin-basea eta Bagrameko presondegia, beste 5,000 preso inguru askatuz.[23][26]

Gutxienez 22 hegazkinek eta Afganistango 585 militar zeramatzaten Afganiar Aire Armadako 24 helikopterok Uzbekistanera ihes egin zuten. Afganistango A-29 Super Tucano batek istripua izan zuen muga zeharkatu ostean, eta agintari uzbekek txosten kontrajarriak egin zituzten. 100 soldadu baino gehiago zeramatzaten Afganistango bi hegazkin militar ere Bokhtar tajik hirian lurreratu ziren.[27]

Afganistaneko Barne-Ministroak garaiko lehendakaria zen Ashraf Ghanik botereari uko egiten ziola deklaratu zuen orduan, talibanek gobernatutako bitarteko gobernu bat sortuko zela onartuz.[28] Honi erantzunez borroka eten egin zen, nahiz eta zibil askok, beldurrez, beren etxeetan jarraitu zuten.[23] 11:17 CETrako, taliban-indarraren negoziatzaileak lehendakari-jauregira ailegatuak ziren, botere-transferentzia burutzeko.[29] Negoziazioak tentsoak izan ziren, gobernuak Kabul talibanei modu baketsuan emateko nahia erakutsi zuen arren,[23][24] jendarteari bakea mantentzea eskatuz.[30] Al Arabiya telebista-kateak gobernukide-ohia den Ali Jalali-ren buruzagitzapean trantsizio-gobernu bat sortuko zelaren berria hedatu zuen,[31] talibanek ostean ezeztatutako informazioa.[32]

Beranduago, egun horretan bertan, Afganistango eta Indiako albisteek Ghanik Afganistan utzi zuela adierazi zuten, Amrullah Saleh lehendakariordearekin batera;[33][34][35] dirudienez, biek Tajikistanera hegan egin zuten, Afganistango jauregi presidentziala, Arg, helikopteroz ebakuatu zutenean.[36] Testuinguru horretan, talibanen sortzaileetako bat, Abdul Ghani Baradar, Kabuleko aireportura iritsi zen gobernu-hartzea prestatzeko.[37]

Ordutegi lokaleko 20:55etan, talibanek Arg-a hartu zutela iragarri zuten, egun horretan bertan Ghani presidenteak hustu zuena. Antza denez, jauregiko gainontzeko langile guztiei, Ghani joan ondoren, alde egiteko agindu zitzaien.[38] Geroago, Al Jazeerako erreportariek Argen sartzeko eta talibanak elkarrizketatzeko aukera eduki zuten.[39] Gutxi gorabehera ordu lokaleko 21:12tan, talibanek Afganistango Emirerri Islamikoa Arg bertatik deklaratuko zutela jakinarazi zuten, 1996tik 2001era bitartean talibanen gobernuaren sinbologia ofizialera itzuliz.[16] 23:00ak aldera, Ghanik Facebooken argitaratu zuen borroka odoltsu bat saihesteko ihes egin zuela eta "talibanek euren ezpata eta pistole[ki]n (...) irabazi" zutela.[40]

Kabuleko Aireportuko ebakuazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Allies Refuge operazioa» eta «Pitting operazioa»

Talibanek mugako pasabide guztiak bereganatu zituztenez, Kabuleko aireportua zen Afganistandik irteteko bide seguru bakarra. Herat erori ondoren, abuztuaren 12an, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) eta Erresuma Batuak, Kabuleko aireportuan beren herritarrak, enbaxadetako langileak eta indar hauekin lan egiten zuten afganiar herritarrak aireportutik irtetea bermatzeko, beren tropen 3.000 eta 600 soldadu, hurrenez hurren, zituztela iragarri zuten.[41] Bertan lan egiten zuten soldadu estatubatuarren hitzetan, 2021eko abuztuaren amaieran Afganistan uztea espero zuten.[42] Abuztuaren 13an, AEBko enbaxadako langile guztiei memorandum bat bidali zitzaien, "enbaxadaren edo agentziaren logotipoak zituzten artikuluak, bandera estatubatuarrak edo propaganda modura erabil zitezkeen artikuluak" murrizteko.[43] Ke-zutabe txikiak ikus zitezkeen enbaxadaren teilatutik gertu, diplomatikoak dokumentu sailkatuak eta bestelako material sentikorrak azkar suntsitzen ari zirela jakinarazten zen bitartean.[41] Suntsitutako dokumentuen artean, bisak eskatu zituzten afganiar zibilen pasaporteak zeuden.[44]

Talibanak Kabulen sartzen hasi ziren bitartean, CH-47 Chinook, UH-60 Black Hawk eta CH-46 Sea Knight helikopteroak ikusi ziren AEBko enbaxadan lurreratzen, ebakuazioak bermatzeko. Blindatutako kirol ibilgailu utilitarioen konboi bat enbaxadatik atera zen ere, eta, jakinarazi zutenez, erasorako helikoptero batek bengalak zabaldu zituen inguruan balizko eraispenetatik defendatzeko.[41] Enbaxadako langileekin batera, 5.000 tropa estatubatuar eta NATOko zenbait tropa mantendu ziren hirian, halere.[18][45] AEBetako gobernuak, ondoren, Aireko 82. Dibisioko 1.000 tropa gehiago hedatzea baimendu zuen Pentagonoaren bidez, Kabulen tropen presentzia 6.000 arte indartuz ebakuazioak errazteko helburuarekin.[46]

Izua zabaldu egin zen talibanak hiriburua hartzen hasi zirenean, eta herritar asko berehala joan ziren euren etxeetara edo aireportura, NATOren kontrolpean zegoena.[23][30][41] Kaosa suertatu zen ihesi zihoazen milaka zibil afganiar Kabuleko aireportura presaka joan zirenean, eta horietako ehunka lurreratze-pistan pilatu zirenean hiritik kanpo zihoazen hegaldiak hartzen saiatzeko; batzuk, banaketa-harresietatik igo ziren lurreratze-pistan sartzeko.[47][48] Soldadu estatubatuarrek helikopteroak flotarazi zituzten altuera baxuan jendetzak kontrolatzeko, ke-granadak zabaldu zituzten eta, batzuetan, hegazkinetara indarrez igotzen saiatzen ari ziren pertsonak sakabanatzeko abisu-tiroak egin zituzten ere.[49][50][51] Bideo-irudien arabera, ehunka pertsona C-17 hegazkin militar estatubatuar baten ondoan korrika agertzen ziren, hegazkinaren azpitik azkeneko hau pistatik mugitzen ari zela; beste batzuk ondoan korrika zihoazen "agurtzen eta oihuka".[52] Gutxienez bi pertsona, itxuraz polizoi-saiakera batean, "aireratu eta berehala lurreratze-trenetik erortzen" agertu ziren bideo-irudietan. Beranduago, beste gorpu bat aurkitu zen C-17ren lurreratze-trenean.[53] Hiru gorpu ere aurkitu ziren, horien artean emakume batena, lurrean, bidaiarien terminalaren eraikinetik gertu, heriotzaren-arrazoi ezezagunarekin, behatzaile batzuk, estanpaketa batean hil ote ziren espekulatzen ari ziren arren.[49][52] Azkenean, aireportuaren ebakuazio osteko kontaketan, zazpi pertsona hil zirela baieztatu zen; horien artean, bi gizon armatu, Estatu Batuetako Defentsa Departamentuaren arabera. Marineak ez ziren zaurituak izan eta, bi gizonak, ez ziren identifikatuak izan, militarrek akatuak.[52][54]

Ordu lokaleko 20:30ak aldera, Estatu Batuetako enbaxada erasotzen ari zela zioten berriak agertu ziren. Enbaxadak adierazpen bat egin zuen orduan, AEBtako herritarrei etxean babes zitezen eskatuz.[38] Antony Blinken Estatu-idazkariak enbaxada aireportuan birkokatuko zutela iragarri zuen;[55] izan ere, militar estatubatuarrek aire-trafikoaren segurtasuna eta kontrola beren gain hartu zuten.[56] Ordurako, beste herrialde batzuek euren enbaxadak ebakuatzeko planak iragarri zituzten; horien artean, Espainia, Alemania, Erresuma Batua eta Herbehereak.[57][58] Alemaniako Gobernuak A400M Atlas hegazkinak bidaliko zituela iragarri zuen ebakuazio-lanetarako, paraxutista talde batekin, operaziorako beharrezko onespen parlamentarioa eskatuko gehituz, misioa amaitu arte.[59] Italiako Gobernuak bere enbaxadako langileak eta Afganistango 30 langileko familiak Kabuleko aireportura eraman zituela jakinarazi zuen, Carabinierien zaintzapean, ebakuazioa prestatzeko.[60] Indiak C-17 garraio-hegazkinak zituela jakinarazi zuen, Indiako diplomatikoak ebakuatzeko prestatuta, talibanek Kabul hartzeko denbora gehiago beharko zutela aurreikustearen ondorioz denboraz larri.[61] Talibanek diplomatiko indiar talde bat aireportura eraman zuten, eskolta negoziatuz talibanek behin baino gehiagotan Indiako enbaxadatik irteteko pasabidea blokeatu zietenean.[62] Albania eta Kosovok adierazi zuten Estatu Batuen eskaera onartzen zutela, beren burua ebakuatuentzako behin-behineko igarobide gisa jardutea onartuz.[63]

Emirates Airlinesek Kabulera zihoan hegaldi bat desbideratu egin zuten, hegaldia Dubaira itzuliz,[64] eta Flydubai Arabiar Emirerri Batuetako hegazkin-konpainiak abuztuaren 16an Kabulerako hegaldiak bertan behera utziko zituela iragarri zuen.[65] Abuztuaren 16rako, gainerako hegazkin-konpainia gehienek Kabulerako hegaldiak bertan behera utziko zituztela iragarri zuten. Afganistango Abiazio Zibileko Agintaritzak iragarri zuen Kabuleko aire-eremua askatu zutela eta, beraz, "Kabuleko aire-eremuan zeharreko edozein zirkulazio kontrolik gabe" izango zela.[66]

Pentagonoak abuztuaren 16an baieztatu zuenez, Kenneth F. McKenzie Jr. jenerala Qatarko buruzagi talibanekin bildu zen akordio batera iristeko. Antza denez, talibanek onartu egin zuten Kabuleko aireportuko ebakuazio hegaldi estatubatuarrei oztoporik gabe bidea egiten uztea.[67] Abuztuaren 17an berriz hasi zen ebakuatuen nazioarteko hegaldiak, zibilak lurreratzeko pistatik ateratzeko aldi baterako hegaldiak eten ostean, Pentagonoak aireportua hegaldi militar guztietarako eta hegaldi komertzial kopuru mugatu baterako irekita zegoela baieztatu baitzuen.[68] Pentagonoko funtzionarioek gaineratu dutenez, ebakuazio-esfortzuak bizkortzea espero zen, nahiz eta abuztuaren 31ra arte jarraitzea aurreikusiz.[69]

Kabuletik irteten ari zen C-17 estatubatuar batean sartutako 640 errefuxiaturen argazki bat oso partekatua izan zen sare sozialetan.[70][71] Le Monde egunkari frantsesak adierazi zuenez, argazkia "talibanetatik ihesaren ikur" bihurtu zen.[72] Beste bideo bat biral bihurtu zen ere abuztuaren 17an, non herrialdetik ihes egin nahi zuen gizon batek bere burua eta beste pertsona batzuk grabatzen zituen, C-17 baten kanpoaldera atxirik.[73] Soldadu estatubatuar baten argazki bat agertu zen ere, ebakuazio-testuinguruan Estatu Batuen enbaxadako bandera biribildua hartzen ari zena eta komunikabideek zabaldu zutena.[74]

Abuztuaren 18an, jakinarazi zen Australiako armadarentzat lan egin zuen interprete afganiar batek tiro bat jaso zuela hankan talibanen aldetik, aireportura zeraman kontrol-postu bat zeharkatzen ari zela.[75] Egun horretan bertan, gainera, jakinarazi zen Australiako lehen ebakuazio-hegaldia aireportutik atera zela 26 pertsonarekin bakarrik, hegazkinak 120 pertsona baino gehiagorentzako gaitasuna izan arren.[76] Aurreko eguneko lehen alemaniar ebakuazio-hegaldiak ere ebakuatu-kopuru txiki bat garraiatu zuen, ontzian soilik 7 iheslari aireratuz.[77]

Abuztuaren 19an, Ben Wallace-k, Erresuma Batuko defentsa-idazkariak, adierazi zuen ebakuazio-hegaldiek ezin zituztela bakarrik zeuden haurrak eraman, sare sozialetan argitaratutako hainbat bideok familia etsiak erakutsi ostean, non familiek NATOren soldaduak konbentzitu nahi zituzten euren seme-alabak leku seguru batera eraman zitzaten.[78]

Eragina zibilen bizitzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako batzuk, batez ere emakumeak, talibanen erregimena berrezartzearen beldur ziren, eta batzuek Ghaniren Gobernuak eta NATOren aliatuek traizionatu eta bertan behera utzi zituztelako sentimendua adierazi zuten.[79][80] Kabuleko kaleak aireporturantz presaka zihoazen egoiliarrekin trabatuta zeudela jakinarazi zen, eta batzuek autoak utzi eta trafikoaren artean oinez bidea irekitzen zutela.[81] Ilara luzeak izan ziren aireportuaren eta atzerriko enbaxaden aurrean, erortzearen une gorenean, herrialdetik irteteko bisak edo hegaldiak lortzeko itxaropenarekin.[82] Gobernuarekin eta nazioarteko erakundeekin lan egin zuten egoiliarrek jakinarazi zuten nortasun-agiriak suntsitu zituztela talibanen jomuga ez izateko, eta aireportura ihes egin zuten askok ez zuten jabetzarik eraman eurekin[83]. Egoiliarren gutxiengo batek ospatu zuen talibanen aurrerapena.[23] Erorikoaren bezperan, Timor Sharan Afghanistan Policy Labeko zuzendariak Radio Free Europe/Radio Liberty irratiari adierazi zionez, "gaur hirian erosketak egitean, jendea trabatuta zegoela sentitu nuen; trabatuta, etorkizun zalantzakor batean, amets egin, xurgatu, pentsatu eta inoiz gehiago sinetsi gabe".[84] Zarifa Ghafari, Maidan Shar hiriko alkate ohia eta, Kabulen, Defentsa Ministerioarekin lan egiten zuena, hedabideei adierazi zienez, "ez dago inor niri eta nire familiari laguntzeko. Beraiekin eta nire senarrarekin bakarrik nago eserita. Eta ni bezalako jendearen bila etorriko dira eta hil egingo naute. Ezin dut nire familia utzi. Eta, nolanahi ere, nora joango nintzateke?".[85]

Talibanak iritsi aurreko egunetan burken salmenta (Afganistanen txadaree bezala ezagutzen direnak) asko igo zela jakinarazi zen, eta baten prezioa 200 afgandar afganitik 3.000 afganira pasa zen (2,50 dolarretik 37,25 dolarrera gutxi gorabehera), talibanek emakumeei berriro derrigorrezko gisa ezarriko zieten eta uko egiten zietenei eraso egingo zieten beldur.[86] Kabuleko emakume batek The Guardian egunkariari esan zionez, ikasleak beren unibertsitateko logeletatik atera zituzten talibanak iritsi baino lehen, eta hiri osoko unibertsitate-ikasketak zituzten emakumeak diplomak ezkutatzen ari ziren. Hiriko dendak emakumeak agertzen diren iragarkiak margotzen eta kentzen hasi ziren ere.[87]

Egoiliarrek jakinarazi zuten elikagaien prezioak izugarri igo zirela.[23] Kabuleko saltzaile ugari euren izakinak likidatzen saiatzen ari zirela jakinarazi zen, herrialdetik ihes egiteko behar zuten dirua lortzeko itxaropenarekin.[88] Era berean, kezka sortu zen talibanen aurrerapenetatik ihes egin eta orain Kabulen harrapatuta zeuden milaka errefuxiatuengatik.[89]

Erorketaren eguneko gauean, Afganistango Museo Nazionalak komunikatu bat argitaratu zuen Facebooken, "museoko erakusgaien segurtasunagatik eta museoko langileen ondasunengatik kezka handia" zuela esanez.[90][91]

Abuztuaren 16an, hiriko kale gehienak hutsik zeudela jakinarazi zen, aireportura zeramatenak izan ezik, negozioak itxita eta ANAren segurtasun-kontrolerako postuak langilerik gabe. Hala ere, taliban borrokalariak euren bandera eta armekin desfilatzen ikusi zituzten, Kabuleko tokirik esanguratsuenen ondoan selfieak eginez.[92]

Nazioarteko erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negozioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebaluazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zergatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pakistanen papera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ghani Gobernuaren gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBtako armadaren erretretea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saigonen erorketarekin alderaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Saigonen erorialdia» eta «Frequent Wind operazioa»

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iheslariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresistentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kabul eroritakoan, Ahmad Massoud-ek eta Amrullah Saleh lehendakariorde-ohiak zuzendutako Iparraldeko Aliantzako kide ohiak eta Panjshir bailara base zuten beste indar antitalibandarrek osatutako talibanen aurkako erresistentzia antolatu nagusi bihurtu ziren Afganistanen, Panjshir erresistentzia modura ezaguna izan zena hasiera batetan.[93][94] Tajikistango enbaxada afganiarrak Ghaniren erretratu presidentziala Salehen batekin ordezkatu zuen, eta bertako enbaxadoreak Interpoli Ghan atxilotzeko eskaera egin zuen, Fazel Mahmood aholkulari nagusiarekin eta Hamdullah Mohib segurtasun-kontseilari nazionalarekin batera, "herriaren dirua" lapurtzea leporatuta.[95][96]

2021eko abuztuaren 17an, erregimen berriaren aurkako lehen manifestazioa ospatu zuten zenbait emakumek hiribiruan, emakumeen aldeko eskubideak eskatuz eta defendatuz.[97] Abuztuaren 19an manifestazio bat egin zen Kabuleko aireportutik gertu, non autoek eta pertsonek Afganistango Errepublika Islamikoaren bandera astindu zuten, talibanei aurre eginez.[98][99]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) EDT, Natalie Colarossi On 8/15/21 at 10:22 AM. (2021-08-15). «Afghan President Ashraf Ghani flees to Tajikistan amid Taliban entering Kabul» Newsweek (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  2. (Ingelesez) «Taliban sweep into Afghan capital after government collapses» AP NEWS 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  3. (Ingelesez) «Afghanistan crisis: Taliban give first press conference in Kabul» BBC News (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  4. «https://twitter.com/bbcyaldahakim/status/1427268431649333263» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  5. (Ingelesez) «The Panjshir Valley: what is the main bastion of resistance against the Taliban advance in Afghanistan» Market Research Telecast 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  6. (Ingelesez) «After the fall of Kabul, what’s next for Afghanistan?» The Strategist 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  7. «The Taliban’s terrifying triumph in Afghanistan» The Economist 2021-08-15 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  8. (Ingelesez) Latifi, Ali M.. «‘At the gates’: Taliban ready to take Afghan capital» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  9. (Ingelesez) «Afghan president Ashraf Ghani flees capital Kabul for Tajikistan as Taliban enter city» The Independent 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  10. (Ingelesez) «Afghanistan army chief removed from post: sources» www.geo.tv (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  11. https://www.theaustralian.com.au/world/critical-intervention-that-swung-the-battle-for-kabul/news-story/8f4caabc7bb5c68dfa8a8f36ae459aa5
  12. (Gaztelaniaz) de 2021, 15 de Agosto. «Desesperación en Kabul ante la llegada de los talibanes: la gente se agolpa en bancos y miles buscan escapar en auto» infobae (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  13. (Ingelesez) admin. (2021-08-15). «Vindicación y caída de Kabul» Espanol News (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  14. (Gaztelaniaz) «Rusia y Uzbekistán debaten sobre Afganistán ante la inminente caída de Kabul» SWI swissinfo.ch (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  15. Arruabarrena, Arantxa Elizegi Egilegor-Jone. «Talibanek Kabul hartu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  16. a b (Ingelesez) «Taliban sweep into Afghan capital after government collapses» AP NEWS 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  17. (Ingelesez) «Taliban officials: there will be no transitional government in Afghanistan» Reuters 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  18. a b (Ingelesez) «NATO says it is helping keep Kabul airport open for evacuations» Reuters 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  19. (Ingelesez) «Taliban encircling Afghan capital Kabul, prepping final assault through east | FDD's Long War Journal» www.longwarjournal.org 2021-08-14 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  20. «New U.S. intelligence assessment warns Afghan government could collapse within 90 days - The Washington Post» web.archive.org 2021-08-11 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  21. (Ingelesez) «Taliban expected to reach Afghan capital Kabul 'in seven days', ITV News learns» ITV News 2021-08-13 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  22. «Afghanistan Live Updates: Taliban Advances on Kabul; U.S. Embassy Evacuation Underway - The New York Times» web.archive.org 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  23. a b c d e f g h «Afghanistan: Kabul to shift power to ‘transitional administration’ after Taliban enter city – live updates | World news | The Guardian» web.archive.org 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  24. a b (Alemanez) «Taliban vor Kabul: Evakuierung der deutschen Botschaft läuft an» FAZ.NET ISSN 0174-4909. (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  25. (Ingelesez) Ankel, Sophia. «Video shows thousands of prisoners, reportedly including Islamic State and al Qaeda fighters, freed from Kabul jail by the Taliban» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  26. «Afghan forces surrender Bagram air base to Taliban» The Economic Times (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  27. (Ingelesez) «Uzbekistan says hundreds of Afghan soldiers flee over border with dozens of aircraft» Reuters 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  28. (Ingelesez) «Afghan president could abdicate after Taliban enter Kabul: Sources» Al Arabiya English 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  29. (Ingelesez) News, A. B. C.. «Afghan official tells AP that Taliban negotiators heading to presidential palace to prepare for a 'transfer' of power» ABC News (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  30. a b (Ingelesez) «Reports: Taliban Enter Kabul | Voice of America - English» www.voanews.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  31. (Ingelesez) «Former interior minister Jalali seen heading interim Afghan administration: Sources» Al Arabiya English 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  32. (Ingelesez) «Taliban officials: there will be no transitional government in Afghanistan» Reuters 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  33. «In Facebook Post, President Ghani Says Leaving Afghanistan; Kabul Falls» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  34. Agencies. (2021-08-15). «Amid Taliban blitz, Afghan President Ashraf Ghani flees country: Report» Business Standard India (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  35. (Urduz) «صدر اشرف غنی افغانستان چھوڑ کر چلے گئے» Urdu News – اردو نیوز 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  36. (Urduz) «افغان صدر اشرف غنی فرار، طالبان نے صدارتی محل پر قبضہ کر لیا» ہم نیوز 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  37. «The Taliban’s terrifying triumph in Afghanistan» The Economist 2021-08-15 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  38. a b «Afghanistan crisis: President Ghani flees country - BBC News» web.archive.org 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  39. (Ingelesez) «Photos: Taliban takes control of Afghan presidential palace» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  40. (Ingelesez) «Taliban has won, says Afghan President Ghani as militants enter Kabul» Deccan Herald 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  41. a b c d (Ingelesez) «Taliban Fighters Enter Kabul As Helicopters Land At U.S. Embassy» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  42. (Ingelesez) Kimball, Amanda Macias,Spencer. (2021-08-12). «U.S. deploying 3,000 troops to help evacuate Kabul embassy staff as Taliban advance» CNBC (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  43. «US embassy asked to reduce sensitive material as Taliban advance» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  44. (Ingelesez) Collman, Ashley. «US officials destroyed Afghans' passports as they evacuated the Kabul embassy» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  45. (Ingelesez) «Afghan president flees country with Taliban on brink of power» NBC News (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  46. (Ingelesez) Schnell, Mychael. (2021-08-15). «Pentagon authorizes sending additional 1,000 troops to Afghanistan» TheHill (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  47. (Ingelesez) «In Pictures: Kabul the day after the Taliban takeover» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  48. (Ingelesez) Rahman, Ramin. (2021-08-18). «‘We kept on hearing gunshots’: my chaotic escape from Kabul’s airport» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  49. a b (Ingelesez) Trofimov, Gordon Lubold, Saeed Shah and Yaroslav. (2021-08-17). «Violence Erupts at Kabul Airport as Afghans Try to Flee Taliban» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  50. (Ingelesez) «At least five killed at Kabul airport - witnesses» Reuters 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  51. (Ingelesez) «Afghanistan: US takes control of Kabul airport to evacuate staff» BBC News 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  52. a b c (Ingelesez) «Kabul airport: footage appears to show Afghans falling from plane after takeoff» the Guardian 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  53. (Ingelesez) «Body of dead Afghan found in landing gear of military jet leaving Kabul airport» POLITICO (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  54. (Ingelesez) «Analysis: Defiant Biden is face of chaotic Afghan evacuation» AP NEWS 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  55. (Ingelesez) Sullivan (now, Helen; Walters, earlier); Joanna; Mistlin, Alex; Murray, and Jessica. (2021-08-15). «Afghani president Ashraf Ghani flees country as capital falls to insurgents – as it happened» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  56. (Ingelesez) «US forces take over air traffic control at Kabul airport for evacuations» news.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  57. (Ingelesez) «German military planes to head to Kabul overnight to evacuate citizens» Reuters 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  58. «As the Taliban advances, here are the countries evacuating their embassies in Kabul - The Washington Post» web.archive.org 2021-08-14 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  59. (Ingelesez) «German military planes to head to Kabul overnight to evacuate citizens» Reuters 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  60. «The Latest: Afghan leaders form council to meet Taliban - ABC News» web.archive.org 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  61. (Ingelesez) «India preps to evacuate envoys, citizens still in Afghanistan as Taliban enter Kabul» Hindustan Times 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  62. (Ingelesez) «India’s midnight evacuation from Afghanistan, escorted by Taliban» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  63. (Ingelesez) «Albania, Kosovo say ready to temporarily house Afghan refugees» Reuters 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  64. (Ingelesez) «Emirates flight to Kabul diverts to Dubai, flydubai suspends services» Reuters 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  65. (Ingelesez) «UAE's flydubai to suspend Kabul flights from Monday, spokesperson says» nationalpost (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  66. Foundation, Thomson Reuters. «Airlines warned to stay away from Afghanistan» news.trust.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  67. «US reaches deal with Taliban over evacuations from Kabul airport, report says | The Independent» web.archive.org 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  68. «Evacuation flights restart from Kabul after Afghans desperate to flee cleared from airfield | Reuters» web.archive.org 2021-08-17 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  69. (Ingelesez) Forgey, Quint. «U.S. military to pick up pace of evacuation flights out of Afghanistan» POLITICO (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  70. (Ingelesez) «Extraordinary Photo Shows 640 Afghans Fleeing Kabul On Packed US Plane» HuffPost UK 2021-08-17 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  71. (Ingelesez) readAugust 17, David WuDigital Reporter2 min; 2021 - 11:15am. (2021-08-17). «Inside military cargo plane that saved more than 600 Afghans» skynews (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  72. (Frantsesez) «A Kaboul, l’image de 600 Afghans dans un avion américain devient un symbole de la fuite face aux talibans» Le Monde.fr 2021-08-17 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  73. (Ingelesez) Archive, View Author; Author, Email the; Twitter, Follow on; feed, Get author RSS. (2021-08-17). «Man films himself clinging to US plane as it leaves Afghanistan» New York Post (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  74. (Ingelesez) Norman, Greg. (2021-08-16). «US Embassy flag flown out of Afghanistan amid chaotic evacuation from Kabul airport» Fox News (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  75. (Ingelesez) «Interpreter for Australian military shot amid chaotic scenes at Kabul airport» the Guardian 2021-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  76. (Ingelesez) «Australia rescues just 26 people from Afghanistan on evacuation flight with space for 128» the Guardian 2021-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  77. (Ingelesez) Welle (www.dw.com), Deutsche. «Afghanistan: Germany justifies evacuating just 7 on first Kabul flight | DW | 17.08.2021» DW.COM (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  78. (Ingelesez) «Britain says: we cannot evacuate unaccompanied children from Afghanistan» Reuters 2021-08-19 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  79. «An Afghan woman in Kabul's dashed hopes amid Taliban blitz - ABC News» web.archive.org 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  80. «Afghan war: Kabul's young women plead for help as Taliban advance - BBC News» web.archive.org 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  81. (Ingelesez) Islamabad, Charlie Faulkner, Kabul | Catherine Philp, Diplomatic Correspondent | Henry Zeffman, Chief Political Correspondent | Haroon Janjua. Panic on streets of Kabul as Taliban enter capital from all sides. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  82. (Ingelesez) «Taliban seize power amid chaos in Afghanistan» POLITICO (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  83. (Ingelesez) News, A. B. C.. «Afghan woman in limbo at Kabul airport after Taliban sweep» ABC News (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  84. (Ingelesez) «'People Are Terrified': Panic Sweeps Kabul As Taliban Moves Toward Afghan Capital» RFE/RL (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  85. (Ingelesez) «Afghanistan's first female mayor: 'I'm waiting for Taliban to come and kill me'» inews.co.uk 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  86. (Ingelesez) «Afghan women’s defiance and despair: ‘I never thought I’d have to wear a burqa. My identity will be lost’» the Guardian 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  87. (Ingelesez) «Ads depicting women ‘painted over’ after Taliban enters Kabul» The Independent 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  88. (Frantsesez) «Dans Kaboul menacée par les talibans, les habitants « cherchent à liquider toute leur vie avant de quitter le pays »» Le Monde.fr 2021-08-14 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  89. (Ingelesez) «The fall of Kabul: a 20-year mission collapses in a single day» the Guardian 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  90. (Ingelesez) «Afghanistan Updates: Biden Is Set To Speak As Chaos Unfolds In Kabul» NPR (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  91. (Ingelesez) Goldsbrough, Susannah. (2021-08-16). «Will the Taliban destroy Afghanistan’s priceless treasures?» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  92. (Ingelesez) Latifi, Ali M.. «Kabul near standstill on day one of the Taliban’s ‘Emirate’» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  93. https://twitter.com/BBCYaldaHakim/status/1427268431649333263
  94. (Ingelesez) «The Panjshir Valley: what is the main bastion of resistance against the Taliban advance in Afghanistan» Market Research Telecast 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  95. (Ingelesez) Ray, Siladitya. «Afghan Embassy In Tajikistan Demands Interpol Arrest Escaped Former President Ashraf Ghani» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  96. (Ingelesez) Mohanty, Dikhyaa. (2021-08-19). «Ashraf Ghani Reportedly Fled Kabul With $169 Million In Cash, Claims Mohammad Zahir Agbar» Interview Times (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  97. (Ingelesez) «Watch: Afghan women hold street protest as Taliban fighters look on» The Indian Express 2021-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  98. (Ingelesez) «Afghans protest Taliban in emerging challenge to their rule» AP NEWS 2021-08-19 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  99. (Ingelesez) «Photos: Afghans display national flag to mark independence day» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Allies Refuge operazioa
  2. Pitting operazioa