2023ko Kanadako Sari Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2023ko Kanadako Sari Nagusia
Jatorrizko izena(en) Formula 1 Pirelli Grand Prix du Canada 2023
MotaKanadako Sari Nagusia
Formula One Grand Prix (en) Itzuli
Honen parte da2023 Formula One World Championship (en) Itzuli
Denbora-tarte2023ko ekainaren 16a - 2023ko ekainaren 18a
KokalekuGilles Villeneuve zirkuitua
Montreal
HerrialdeaKanada
Kirolaformula racing (en) Itzuli
Irabazlea

2023ko Kanadako Sari Handia (ofizialki, Formula 1 Pirelli Grand Prix du Canada 2023) 1 Formulako lasterketa bat da. 2023ko ekainaren 18an izango da, Gilles Villeneuve zirkuituan (Montreal, Quebec, Kanada).

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekitaldia 2023ko ekainaren 16tik 18ra burutuko da, eta 2023ko 1 Formulako munduko txapelketaren zortzigarren lasterketa izango da.[1] Sute batzuen ondorioz, bertan behera geratzeko arriskua zegoen; hala ere, ekainaren 9an, 1 Formula kontrolatzen duen erakundeak (FOMek) uko egin zion aukera horri.[2][3]

Aipagarriak dira Aston Martin taldeak bere autoei egindako hobekuntzak.[4]

Txapelketa, lasterketaren aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpigarren lasterketaren ondoren, Max Verstappen da Gidarien Txapelketako lehen postuan dagoena, 170 punturekin. Bigarrena bere taldekidea da, Sergio Perez, 53 puntuko aldearekin. Hirugarrena Fernando Alonso da, 18 puntuko aldearekin. Taldeen Txapelketan, lehen postuan Red Bull Racing dago, bigarrenean Mercedes (135 puntuko aldearekin) eta Aston Martin (153 puntuko aldearekin).[5]

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidariak eta taldeak denboraldiaren hasierako berberak dira, eta ez dago parte-hartzaile berririk lasterketa honetan.

Pneumatikoen aukerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirelli gurpil-hornitzaileak C3, C4 eta C5 gurpil-motak aukeratu ditu lasterketan taldeek erabil ditzaten. C3 gurpil gogorra da, C4 tartekoa, eta C5 biguna.[6]

Entrenamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru entrenamendu-saio daude antolatuta: bi ekainaren 16an eta bat ekainaren 17an. Lehen entrenamendu-saioa 13:30etan hasi zen (tokiko orduan), baina segurtasun-kamerak izurratu egin ziren eta hasi eta minutu gutxira saioa bertan behera geratu zen. Gainera, Pierre Gasly-ren Alpine autoa zirkuituan bertan geldirik geratu zen, eta bidetik baztertu egin behar izan zen, saioa geldiaraziz. Hamabi gidarik soilik ahal izan zioten zirkuituari bira oso bat eman. Azkarrena Alfa Romeo-ko Valtteri Bottas izan zen, bigarrena Aston Martineko Lance Stroll izan zen, eta hirugarrena bere taldekidea izan zen, Fernando Alonso. FIAk bigarren entrenamendu-saioari aldaketa bat egin zion eta, beraz, ordu erdi lehenago hasi zen, 16:30etan. Horri esker, taldeek galdutako denboraren zati bat berreskuratu ahal izan zuten.[7]

Bigarren entrenamendu-saioak 90 minutu iraun zuen eta Lewis Hamilton-ek ezarri zuen markarik azkarrena. Bigarren George Russell izan zen, taldekidea, eta hirugarren Carlos Sainz Jr. izan zen. Bandera gorria bi aldiz astindu zen saioan zehar, Esteban Ocon-en eta Nico Hülkenberg-en autoekin izandako arazoen ondorioz.[8]

Sailkapen-saioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen-saioa 2023ko ekainaren 17an burutuko da, 16:00etan (tokiko orduan).[1]

Lasterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa 2023ko ekainaren 18an burutuko da, 14:00etan (tokiko orduan).[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) «Canadian Grand Prix 2023 - F1 Race» Formula 1® - The Official F1® Website (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  2. thesportsrush.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  3. «Update on Canadian GP cancellation risk | thejudge13» thejudge13.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  4. (Ingelesez) «Aston Martin reveals major F1 upgrades for Canadian GP» www.autosport.com 2023-06-16 (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  5. «Spain 2023 - Championship • STATS F1» www.statsf1.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  6. (Ingelesez) «2023 TYRE COMPOUND CHOICES – CANADA, AUSTRIA AND GREAT BRITAIN» 2023 TYRE COMPOUND CHOICES – CANADA, AUSTRIA AND GREAT BRITAIN (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  7. (Ingelesez) «FP2 to be extended by 30 minutes as FP1 brought to a halt over CCTV issue at Canadian Grand Prix | Formula 1®» www.formula1.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  8. (Ingelesez) «2023 Canadian Grand Prix FP2 report and highlights: Hamilton leads Mercedes 1-2 during disrupted second Canadian GP practice session | Formula 1®» www.formula1.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]