2023ko Tenerifeko baso-sutea

Wikipedia, Entziklopedia askea
2023ko Tenerifeko baso-sutea
Irudia
MotaBaso-sute
Denbora-tarte2023ko abuztuaren 15a - 2023ko azaroaren 10a
Data2023ko abuztua
KokalekuTenerife
HerrialdeaEspainia

2023ko abuztuaren 15ean, baso-sute bat gertatu zen Tenerife uhartean. Haizeak, beroak eta hezetasun-maila baxuek eragindako suteak ebakuazio masiboak,[1] uharteko floran eta faunan kalte orokorrak eragin zituen, eta kaltetutako udalerri batzuetan ur- eta argi-hornidura eten zen.[2]

Sutea, intentsitate eta ahalmen oso suntsitzaile handia zuenez, «seigarren belaunaldikotzat» hartu zuten.[3] Era berean, azken 40 urteetan Kanarietan izan den suterik larriena izan zen.[4]

Sutea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sutea abuztuaren 15eko gauean Arafo udalerriko gainetan piztu zen, eta berehala zabaldu zen Candelaria udalerrira.[5] Hain zuzen ere, egun horretan ospatzen ziren azken udalerri horretan Kanariar Uharteetako zaindari Candelariako Ama Birjinaren eguneko ekitaldi nagusiak.[6]

Hurrengo egunean, suteak Dorsal mendikatea gainditu eta uhartearen iparraldean sartu zen Santa Úrsula udalerritik. Kezko tximinien ilarak kilometro batzuk egin zituen, eta hainbat fronte ireki ziren. Ondoren, La Victoria de Acentejo udalerrian eta iparraldeko beste udalerri batzuetan sartu zen. Haizearen norabidea zela eta, ke eta errauts lainoa zabaldu zen uhartearen metropoli-eremuan, eta Tenerifeko Santa Cruz Itsas Parkea itxi ere egin behar izan zuten, errautsak behin eta berriz erori zirelako.[7]

Abuztuaren 18an sutea 11 udalerritan zabaldu, 5.000 hektarea baino gehiagoko azalera kontsumitu eta 50 kilometroko perimetroa zuen (Arafo, Candelaria, El Rosario, La Victoria de Acentejo, La Matanza de Acentejo, Tacoronte, Santa Úrsula, El Sauzal, La Orotava, Los Realejos eta Güímar udalerrietan). Hurrengo egunerako, 26.000 pertsona baino gehiago ebakuatu eta kaltetutako udalek bereziki ezarritako babeslekuetara eraman zituzten.[8]

Suteak Espainiako eta nazioarteko komunikabideetan oihartzuna handia izan zuen, eta Espainiako politikariek Tenerifeko baso-sutearen amaiera zoriontsua nahi zutela adierazi zuten. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa Tenerifera joan zen sutearen tamaina bertatik bertara ezagutzeko,[9] eta Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidentea iristea espero zuten.[10]

Kanariar Uharteetako eta Espainiako beste leku batzuetako larrialdi-unitate ugari zabaldu ziren.[11] Larunbatean, hilak 19, sutea Teideko Parke Nazionalean sartu zen, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko lekuan.[12]

Abuztuaren 20rako, iganderako, nahiz eta aurreko egunetan baino baldintza meteorologiko hobeak izan, 10.000 hektarea erre ziren, uhartearen iparraldean 70 kilometroko perimetroa eta fronte handi bat zituelarik.[13] 300 lagun baino gehiago suaren aurka borrokatzen ari ziren, eta gau horretan 11 udalerritako 12.200 pertsona baino gehiago ebakuatu behar izan zituzten.

Astelehenean, hilak 21, sua Fasnia udalerrian sartu zen, eta 12 udalerritan izan zuen eragina. Halaber, sugarrak Teideko Behatokikoteleskopioen ingurura iritsi ziren, baina ez zen kalte materialik izan. Egun horretarako, suteak 13.300 hektarea kiskali zituen 90 kilometroko perimetroan.[14] Egun horretan, Pedro Sánchez presidenteak kaltetutako zonaldea bisitatu eta Tenerife uhartea «hondamendi eremu» izendatu zuela iragarri zuen.[15]

Abuztuaren 22an astebete bete zen sutea hasi zenetik, eta suak 14.624 hektarea kaltetu zituen 88 kilometroko perimetroan, 12 udalerritan.[16]

Abuztuaren 25ean, ostiralean, sutea egonkortu egin zen, baina ez zuten itzali. Irailaren 11n, sutea kontrolpean hartu zuten, ia hilabete hasi eta 14.000 hektarea erre ondoren.[17]

2023ko urriaren 4an, asteazkenean, oraindik itzali gabe zegoen sutea berriro piztu zen. Santa Úrsula eta La Orotava udalerriei eragin zien, eta 30 hektareako lursailari eta 3.200 bat bizilaguni eragin zien.[18] Hurrengo egunetan beste fronte batzuk berraktibatuko dira haizearen eta beroaren ondorioz.

Urriaren 24an, Felipe VI.a eta Letizia Espainiako errege-erreginak Tenerifeko suteak kaltetutako ingurua bisitatu zuten.[19] Egun horretan, eguraldiak hobera egin ondoren, sutea 0 mailara jaitsi zuten.

2023ko azaroaren 10ean, ostirala, Tenerifeko Kabildoak sutea ofizialki itzalitzat eman zuen.[20]

Kalteturiko udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen abuztuaren 18an kalteturiko azalera udalerrika:[21]

  • Arafo (%44a)
  • Candelaria (%35a)
  • Santa Úrsula (%20a)
  • La Victoria de Acentejo (%15a)
  • El Rosario (%13a)
  • El Sauzal (%7a)
  • La Orotava (%5a)
  • La Matanza de Acentejo (%4a)
  • Tacoronte (%1a)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Los tesoros naturales que está arrasando el gran incendio en Tenerife: "Es un hotspot de biodiversidad y el fuego está en el corazón de ese punto caliente"» El Mundo 2023-8-18.
  2. (Gaztelaniaz) «La rotura del canal de Aguamansa obliga a cortes en el suministro de agua de La Laguna» El Día 2023-8-18.
  3. (Gaztelaniaz) «¿Qué son los incendios de sexta generación y por qué son tan difíciles de extinguir?» HuffPost 2023-8-18.
  4. (Gaztelaniaz) «El incendio de Tenerife es ya el peor que ha sufrido Canarias en los últimos 40 años» Onda Cero 2023-8-17.
  5. (Gaztelaniaz) «El incendio de Tenerife entre Arafo y Candelaria, en imágenes» El País 2023-08-16.
  6. (Gaztelaniaz) «El dolor del obispo de Tenerife: "Virgen de Candelaria, líbranos de todo peligro"» Vida Nueva 2023-8-18.
  7. (Gaztelaniaz) «Santa Cruz de Tenerife cierra el Parque Marítimo por la presencia de ceniza del incendio» El Diario 2023-8-17.
  8. (Gaztelaniaz) «Incendio en Tenerife: las personas evacuadas podrían superar las 26.000» La Vanguardia 2023-08-19.
  9. (Gaztelaniaz) «Marlaska promete más medios aéreos para frenar el peor incendio «desde hace décadas»» ABC 2023-08-19.
  10. (Gaztelaniaz) «Pedro Sánchez visitará este lunes la zona afectada por el incendio de Tenerife» Canarias Ahora 2023-8-18.
  11. (Gaztelaniaz) «Un helicóptero anti incendios con base en Plasencia del Monte, en el operativo de Tenerife» Cadena Ser 2023-8-19.
  12. (Gaztelaniaz) «El incendio de Tenerife se adentra en el Parque Nacional del Teide» La Provincia 2023-8-19.
  13. (Gaztelaniaz) «El incendio de Tenerife ha calcinado 10.000 hectáreas y deja 12.279 evacuados» Público 2023-8-20.
  14. «El incendio de Tenerife ya ha quemado 13.383 hectáreas, pero se trabaja en su extinción con “mejores expectativas”» El Diario 2023-8-21.
  15. (Gaztelaniaz) «Pedro Sánchez adelanta que se declarará la 'zona catastrófica' en Tenerife» ABC 2023-8-21.
  16. (Gaztelaniaz) «“Luz al final del túnel” para el incendio en Tenerife, que reduce a uno los frentes activos» El País 2023-8-22.
  17. (Gaztelaniaz) «Controlan el incendio de Tenerife tras casi un mes desde su inicio y más de 14.000 hectáreas quemadas» El Mundo 2023-9-11.
  18. (Gaztelaniaz) «Se reactiva el incendio de agosto que asoló Tenerife» Diario de Ávila 2023-10-5.
  19. (Gaztelaniaz) «Los reyes visitan la zona afectada por el incendio de Tenerife» El Diario 2023-10-24.
  20. (Gaztelaniaz) «El Cabildo de Tenerife da por extinguido el incendio forestal del pasado verano» El Diario 2023-11-10.
  21. (Gaztelaniaz) «El incendio de Tenerife ha afectado a 5.000 hectáreas» Radio Televisión Canaria 2023-8-18.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]