Piotr Ilitx Txaikovski
Piotr Ilitx Txaikovski —errusieraz: Пётр Ильич Чайкoвский— (Votkinsk, Errusiar Inperioa, 1840ko maiatzaren 7agreg. – San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1893ko azaroaren 6a) musikagilea izan zen, Erromantizismo garaikoa. Baleterako egin zituen lanak dira ezagunenak (Beltxargen aintzira, Loti Ederra eta Intxaur hauskailua). Halaber, opera, orkestrarako musika eta 7 sinfonia landu zituen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erdi klaseko familia batean jaio zen Votkinsken, (Errusiar Inperioa), 1840an.
Jasotako heziketak mutila funtzionario bilakatzeko helburua zuen, nahiz eta txikitan musikaren munduan asko nabarmendu. Bere familiak musika ikastea nahi ez bazuen ere, Piotrek musika ikastea erabaki zuen. 1862an San Petersburgo kontserbatoriora ikastera joan zen eta 1865ean graduatu zen. Jasotako formazioak, formala eta mendebaldeko musika estilora orientatua, bere garaiko musika nazionalistatik aldendu zuen.
Bere estiloa garatzen zuen heinean, Txaikovskik hainbat motatako musika idazten zuen, adibidez, sinfonia, opera, balleta, musika instrumentala eta ganbera-musika. Arrakasta handia izan arren, ez zuen inoiz bere buruarengan nahiko konfiantza edota segurtasuna ukan. Ondorioz, etsialdi bat izan zuen. Pentsatzen da, arazo hau bere homosexualitateagatik izan zela. Munduak bere sexu joeraz jakitea beldur zen, Nadezhda von Mec andrearekin ezkonduta baitzegoen.
Bere heriotza 53 urterekin izan zen, koleragatik, baina batzuek pentsatzen dute suizidatu egin zela.
Nahiz eta mundu guztian famatua izan, kritika latzak jaso zituen konpositore eta kritiko batzuengandik. Hala ere, gaur egun Errusiako musikaren historian gehien nabarmendu den musikagiletzat hartzen da, eta historian zehar Errusiako kulturan figura garrantzitsuenetariko bat izan da.
Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baletak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Beltxargen aintzira, op. 20 (1875–1876).
- Loti Ederra, op. 66 (1888–1889).
- Intxaur hauskailua, op. 71, (1891–1892).
Operak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sinfoniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 6. sinfonia «Patetikoa»
Orkestrarakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Romeo eta Julieta (1869).
- 1812 obertura (1880).
Kontzertuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piotr Ilitx Txaikovski ![]() |
- (Ingelesez) Tchaikovsky-research.net
- (Ingelesez) Classic Cat - Tchaikovsky mp3s