800 metroko lasterketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abubaker Kaki 2008an Valentzian.

800 metroko lasterketa atletismoaren proba da pista batean eta ertaineko distantzian korrika egiten dena. Gizonezkoen artean, markarik hoberena 2012an ezarri zuen David Rudisha keniarrak (01:40.91). Beste korrikalari onen artean Wilfred Bungei herrikidea, Sebastian Coe, Steve Ovett eta Steve Cram britainiarrak, eta Wilson Kipketer keniar-daniarra ditugu.

Emakumezkoen markarik onena bestela Jarmila Kratochvílová txekoslovakiarrarena da (01:53.28, 1983). Maria de Lurdes Mutola mozanbikearra eta Svetlana Masterkova errusiarra ere aipatzekoak dira besteak beste.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.