Garry Trudeau
Garry Trudeau | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1948ko uztailaren 21a (76 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Aita | Francis Berger Trudeau, Jr. |
Ama | Jean Douglas Trudeau |
Ezkontidea(k) | Jane Pauley (en) (1980 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Trudeau family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea St. Paul's School (en) Yale School of Art Davenport College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | umorista grafikoa, kazetaria, film-zuzendaria eta komikigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Garry Trudeau (New York, 1948ko uztailaren 21a) estatubatuar karikatura-egilea da.
Yale Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1968tik 1970era, ikasketak amaitu gabe artean, zerrenda komikoak marraztu zituen Yaleko Daily News egunkarirako, zeinetan unibertsitateko irakasle asko satirizatzen baitzituen. Lizentzia lortu zuenean, Universal Press Syndicate zenak Estatu Batuetako politikarien marrazkiak egiteko kontratatu zuen. Trudeauk lanpostua onartu zuen, eta 1970ean Doonesbury marrazki-zerrenda 30 egunkaritan azaldu zen, Washington Post barne. Polemika handia eragin zuen, eta bahitu ere egin zuten zenbaitetan. Irakurleen eskariek, baina, zentsuratutako marrazkietako batzuk argitaratzera behartu zituen egunkariak. Marrazki horiei esker, Pullitzer Saria irabazi zuen 1974an. 1975 inguruan. Doonesburyk 40 milioi bat irakurle zituen, eta 400 egunkaritan agertzen zen; Britainia Handian, The Guardian egunkarian azaldu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.