Garry Trudeau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Garry Trudeau
Gary Trudeau 2012 Shankbone.JPG
Bizitza
Jaiotza New York1948ko uztailaren 21a (69 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Jane Pauley  (1980 -
Familia
Hezkuntza
Heziketa Yale Unibertsitatea
Yale School of Art
Jarduerak
Jarduerak umorista grafikoa eta kazetaria
Lan nabarmenak Doonesbury
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
IMDb nm0874034

Garry Trudeau (New York, 1948ko uztailaren 21a) estatubatuar karikatura-egilea da.

Yale Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1968tik 1970era, ikasketak amaitu gabe artean, zerrenda komikoak marraztu zituen Yaleko Daily News egunkarirako, zeinetan unibertsitateko irakasle asko satirizatzen baitzituen. Lizentzia lortu zuenean, Universal Press Syndicate zenak Estatu Batuetako politikarien marrazkiak egiteko kontratatu zuen. Trudeauk lanpostua onartu zuen, eta 1970ean Doonesbury marrazki-zerrenda 30 egunkaritan azaldu zen, Washington Post barne. Polemika handia eragin zuen, eta bahitu ere egin zuten zenbaitetan. Irakurleen eskariek, baina, zentsuratutako marrazkietako batzuk argitaratzera behartu zituen egunkariak. Marrazki horiei esker, Pullitzer Saria irabazi zuen 1974an. 1975 inguruan. Doonesburyk 40 milioi bat irakurle zituen, eta 400 egunkaritan agertzen zen; Britainia Handian, The Guardian egunkarian azaldu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]