Ameskoagoiena
Itxura
Ameskoagoiena Nafarroako ibarra da, Lizarrako merindadean. Mugak: iparraldean, Urbasa mendilerroa; ekialdean, Ameskoabarrena; mendebaldean, Araba; eta hegoaldean, Lokiz mendilerroa. Udalerriak: Eulate (445 biztanle), Aranaratxe (110 biztanle) eta Larragoa (217 biztanle). Urederra ibaia igarotzen da bertatik. Udalerri hauetako ekonomia-jarduera nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.