San Wentzeslao enparantza
San Wentzeslao enparantza | |
---|---|
Plac Wacława | |
Pragako San Wentzeslao enparantzaren ikuspegia Můstek aldera begira. Bertan, San Wentzeslaoren estatua ikus liteke. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Txekia |
Municipality with town privileges in the Czech Republic | Praga |
Administrative district of Prague | Prague 1 |
Koordenatuak | 50°04′56″N 14°25′34″E / 50.082308°N 14.426141°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1348 |
Izenaren jatorria | Wentzeslao I.a Bohemiakoa |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 60 () × 750 () m |
San Wentzeslao enparantza (txekieraz: Václavské náměstí edota Václavák) Txekiar Errepublikako Praga hiriburuko bulebarra da. Hiri Berrian kokatzen da eta auzo honetako kultura eta turismo gune garrantzitsua da. Luzeraz 628 metro ditu, zabaleraz berriz 60 metro, eta Můstek kokalekutik hasi (hemen antzina Hiri Zaharra eta Hiri Berria banatzen zituen lubakia gurutzatzen zuen gaur egun desagertutako zubia zegoen) eta maldan gora Pragako Museo Nazionalean amaitzen da. Enparantza hau usadioz manifestapen eta erakustaldi herrikoien kokalekua ere bada.
Izena San Wentzeslao, Bohemiako santu zaindariaren omenez du. Museoaren aurrealdean, bera irudikatzen duen zaldizko irudi bat ere bada. Enparantza honetan 1968an Pragako Udaberriko gertaera garrantzitsu asko jazo ziren.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Wentzeslao enparantzara bertaratzeko Pragako metroa edota Pragako tranbia har litezke.
Geltokiak: (Metroa) Mustek (A eta B lineak) edo Muzeum (A eta C)
Geltokiak: (Tranbia) Václavské Námêstí (9, 14 eta 91 lineak)
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Wentzeslaoren irudia eta Pragako Museo Nazionala gauez
-
Jan Palach eta Jan Zajícen oroitarriak enparantzaren goialdean
-
Europa hotela
-
Palác Koruna