Jan Palach

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jan Palach
Jan Palach foto z průkazu.JPG
Bizitza
Jaiotza Praga1948ko abuztuaren 11
Herrialdea  Txekoslovakia
Lehen hizkuntza txekiera
Heriotza Praga1969ko urtarrilaren 19a (20 urte)
Hobiratze lekua Olšanyko hilerria
Heriotza modua suizidioa
autoimmolazioa: autoimmolazioa
Erredura
Hezkuntza
Heziketa Unibertsitate Karolina
Hizkuntzak txekiera
Jarduerak
Jarduerak Ikaslea
Jasotako sariak
Kidetza Parish Church of the Evangelical Churches of Czech Brethren in Libiš
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Evangelical Church of Czech Brethrena

Jan Palach (1948ko abuztuaren 111969ko urtarrilaren 19a) protesta politikoa egiteko asmoz bere buruaz beste egin zuen txekiar ikasle bat izan zen.

1968ko abuztuan, Varsoviako Ituneko tropek, Sobietar Batasunak gidaturik, Txekoslovakia inbaditu zuten. Horrela, Alexander Dubček-en gobernuaren erreforma liberalizatzaileak, eta harekin batera Pragako Udaberria, geldiarazi zituzten. Testuinguru horretan, 1969ko urtarrilaren 16an, Palachek bere buruari su eman zion Pragako Wenceslaoren Plazan.

Herrialdeko zenbait pertsona ospetsuri bidalitako gutun batean Palachek zin egin zuen isilpeko erresistentzia-talde bat antolaturik zegoela, eta kideak beren buruaz beste egiteko prest zeudela beren eskaerak ez bazituzten betetzen. Azkenean, nahiz eta egia izan beste zenbait gaztek ere bere buruari su eman ziotela, badirudi ez zela inoiz halako talde antolaturik existitu. Palachen eskaerak argiak ziren, zentsuraren amaitzea eta Zprávy indar sobietar okupatzaileen egunkari ofiziala ixtea nahi zuen. Gainera, gutunaren amaieran, Palachek txekiar eta eslovakiar biztanleak sobietarrek baldintza haiek bete arte ahalik eta manifestazio gehienetan parte hartzera bultzatu zituen.

Palachen ehorzketak okupazioaren aurkako protestak areagotu zituen, eta hilabete geroago, Jan Zajíc izeneko beste ikasle batek Palachek egin zuen modu eta toki berean bere buruaz beste egin zuen. Apirilean, Evzen Plocek izeneko beste ikasle batek gauza bera egin zuen Jihlava hirian.

Palachen heriotzaren 20. urteurrenean, Palachen Astea izenekoa ospatu zen. 1989ko urtarrilaren 15a eta 21a bitartean, zenbait manifestazio antikomunista antolatu ziren Pragan, baina poliziak manifestazio guztiak erreprimitu zituen. Erregimena hamaika hilabete geroago amaitu zen.

Palach eta Zajícen omenezko monumentua, Pragako Museo Nazionalaren parean.

Belus Iraultza izenekoaren ondoren, Palach eta Zajícen omentzeko oroigarri bat jarri zuten hil ziren tokian bertan (Museo Nazionalaren parean). Oroigarri hori espaloian inkrustatutako brontzezko gurutze handi bat da. Horrez gain, hiriguneko plaza bat Palachen omenez izendatu zuten (Rudolfinuma dagoen leku berean), eta Luboš Kohoutek astronomoak 1969ko abuztuaren 22an aurkitu zuen asteroideari ere Palach izena jarri zion. Gainera, Jan Palachen omenezko beste zenbait oroigarri ere badira Europa osoan zehar.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]