Fernando de Valenzuela y Enciso (Napoli, 1636kourtarrilaren 8a - Espainia Berria, 1692kootsailaren 7a) espainiar politikaria izan zen. Etxe xume bateko semea zen. Mariana Austriakoa erreginaren zerbitzari batekin ezkondu zen, eta Filipe IV.a hil zenean, erreginaren aholkularia izatera iritsi zen. Kargu asko lortu zituen, eta erreginarentzat ezinbestekoa izan zen haren laguntza gobernuan. 1676an Lehen Ministro izendatu zuenean, eskumen handiagoak lortu zituen. Valenzuelaren aginpideak gortearen eta nobleen haserrea piztu zuen, Joan Jose Austriakoarena batez ere, eta 1689an Karlos II.akFilipinetara erbesteratu zuen.