Edukira joan

Isokrates

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:14, 7 iraila 2020
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Isokrates
Bizitza
JaiotzaAntzinako Atenas, K.a. 436
HerrialdeaAntzinako Atenas
HeriotzaAntzinako Atenas, K.a. 338ko abuztua (97/98 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
Ezkontidea(k)Plathane (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Prodiko Keakoa
Gorgias
Tisias (en) Itzuli
Sokrates
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakhizlaria eta idazlea

Isokrates Atenasko idazle eta hizlaria izan zen (Atenas, K.a. 436 - Atenas, K.a. 338). Gorgiasen ikaslea izan zen, eta Sokratesen entzule. Bere ikasle nagusiak Hiperides, Likurgo, Teoponpo eta Xenofonte izan ziren. Elezaharrak dioenez, gosez hil zuen bere burua, Grezia bateratzeko haren ideia politikoek porrot egin zutenean. Peloponesoko Gerraren ondoren, logografoaren lanbidea aukeratu zuen. Bere eskola, greziarren artean ospe handikoa izan zen. Isokratesen lanak indar handikoak dira, beti alegiazkoak, bere ikasleei adibide moduan agertzeko. Hogeita bat hitzaldi eta bederatzi eskutitz gorde dira gaur eguneraino. Hitzaldien artean, aipagarrienak: Panegiriko (K.a. 380), Filipori (K.a. 346) eta Panatenaiko (K.a. 339). Horietan guztietan bere ideia politikoak agertu zituen. Hezkuntzaren inguruan zituen ideiak Antidosisen agertu zituen. Bere ondorengo hizlarietan eragin handia izan zuen Isokratesek.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]