Normal (Illinois)
Normal | |
---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako herria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Illinois |
Illinoiseko konderri | McLean konderria |
Posta kodea | 61761 |
FIPS kodea | 17-53234 |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°30′44″N 88°59′19″W / 40.5122°N 88.9886°W |
Azalera | 48,53089 km² |
Altuera | 265 m |
Demografia | |
Biztanleria | 52.736 (2020ko apirilaren 1a) 239 (2010) |
Dentsitatea | 1.087 bizt/km² |
Etxebizitzak | 19.520 |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1865 |
Telefono aurrizkia | 309 |
Hiri senidetuak | Asahikawa |
normal.org |
Normal (ingelesez ['nɔrməl] ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako Illinois estatuko hiri bat da, Illinoiseko erdialdean kokatutakoa, McLean konderrian. 2010. urtean 52.497 biztanle zituen hiriak. Normal, Bloomington-Normal metropoli eremu barruan dago eta Bloomington ostean handiena da. Bloomington ondoko hiria da, eta batera aipatzen direnean "Hiri bikiak" (ingelesez, Twin Cities), "Bloomington-Normal", "BN" edo "BloNo" bezala ezagutzen dira.
Normalen Illinoiseko unibertsitate publikorik zaharrena dago, Illinoiseko Estatu Unibertsitatea,1857. urtean sortua. Honez gain, Heartland Ikastetxe Erkidegoa eta Lincoln Unibertsitatea daude bertan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria Ipar Bloomington (North Bloomington) bezala jaio zen 1854ko ekainak 7an Joseph Parkinsonen lurretan. Kokalekua, "Bidegurutzea" (ingelesez, The junction) izenaz ezagutzen zen, Illinois Central eta Chicago eta Alton trenbideen elkargunean baitzegoen.
1865ean Normal izena jaso zuen eta 1867ko otsailak 25ean izen hori ofizial bihurtu zen. Izenaren jatorria bertan kokatuta zegoen unibertsitate normal (iraskale-ikasketa eskola mota bat) batetik hartu zen, Illinoiseko Estatu Unibertsitate Normala (Illinois State Normal University). 1968an, unibertsitateak izena aldatu zuen, gaur egun mantentzen duena jasoz, Illinoiseko Estatu Unibertsitatea.
Handitzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalen lehen hedapena Jesse W. Fellek garatu zuen 1857an. Hedapen hau hiriaren jatorrizko lekutik iparralderantz eta ekialderantz egin zen. Nahiz eta askotan Fell hiriko sortzaile bezala aipatzen den, berak ez zuen jatorrizko diseinuan parte hartu, baina hala ere, laster bilakatu zen pertsona garrantzitsu hiriaren garapenean.
Felli hasierako hiriaren egiturak eraiki zituzten ekintza asko aitortzen zaizkio. Horien artean, zuhaitz asko landatu zituen bere lurretan eta lursailak lagatzean zuhaitz hauen mantentzera behartzen zituzten klausulak jarri zituen. Alkohol salmenta mugatzen zituen klausulak ere jarri zituen.
1850-1860. hamarkadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1857an William Bissell gobernadoreak unibertsitate normal bat sortzeko lege-proiektu bat onartu zuen. Frantziar irakasle-ikasketa eskoletan oinarrituta, "normal" irakaskuntza ikasketak zituzten unibertsitateek hartzen zuten izena zen. Lege-proiektuaren arabera, unibertsitatearen kokapen finkoa pizgarririk onena eskaintzen zuen hirian jarriko zen. Jesse Fellek kanpaina egiteari ekin zion eta 141.000 dolar lortu zituen, gertuen zegoen lehiakidea, Peoria, 61.000 dolargatik gaindituz. Abraham Lincolnek, abokatu bezala, Bloomingtoneko herritarrek beren betebehar ekonomikoak beteko zituztela bermatzen zuen bonua egin zuen.
1860. urtean Normalek 847 biztanle zituen, eta 1862an hogei etxe inguru baino ez zeuden.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren azalera 47,68 km²koa da, horietatik 47,52 km² lurra eta 0,16 km² ur dira.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normaletik Estatuarteko Autobide Sareko hiru autobide igarotzen dira, I-39, I-55, Interstate 74, trenbide linea bat, eta ondoko Bloomingtoneko herrian Illinois Erdialdeko Eskualdeko Aireportua (BMI) dago. Connect Transitek autobus zerbitzu publikoa eskaintzen du inguru horretan.
Autobideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estatuarteko Autobideak |
Illinoiseko autobideak |
Aireportua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Illinois Erdialdeko Eskualdeko Aireportua (BMI) Bloomingtonen dago.
Enpresak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lehenengo Steak 'n Shake kateko jatetxea Normalen zabaldu zen 1934. urtean.
- Mitsubishi Motorsek Amerikako Estatu Batuetan duen lantegi bakarra Normalen dago. 2015eko azaroan auto-ekoizpena amaitutzat eman zen bertan, eta 2016ko maiatzean lantegia ixteko asmoa dago.
Normaldar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andrew Bacevich, historialari eta idazlea.
- Edna Dean Baker, hezitzaile eta unibertsitate lehendakaria.
- Wally Bishop, marrazkilaria.
- Jon Bowermaster, ozeano-aditu, kazetari, filmegile eta abenturazalea.
- Eleanor Coen, artista.
- Ellen Crawford, antzezlea.
- Jim Crews, Saint Louiseko Unibertsitateko saskibaloi entrenatzailea.
- Pop Dillon, beisboleko lehen base jokalaria Pittsburgh Pirates, Detroit Tigers, Baltimore Orioles eta Brooklyn Superbas taldeetan.
- Robert B. Duncan, Oregonen jaiotako Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko kidea.
- Kevin Eggan, biologia molekularreko doktorea Harvard Unibertsitatean.
- Carrie Etter, olerkaria.
- Jesse W. Fell (1808-1887), enpresari eta lurduna. Normalen garapenean pertsona garrantzitsua.
- Jesse Hibbs, zinema-zuzendaria eta unibertsitate mailako amerikar futboleko izarra.
- Richard Hovey, olerkaria.
- Michael Jantze, komik eta liburu egilea. Normalen hazia.
- Pokey LaFarge, amerikar folklore-musika eta blues musikari eta abeslaria. Nerabezaroa Normalen eman zuen.
- Ryan Martinie, baxu-jotzailea. Normalen hazia.
- Ralph Eugene Meatyard, argazkilaria.
- Ogonna Nnamani, Amerikako Estatu Batuetako boleiboleko olinpiar taldeko jokalaria.
- Andrew Osenga, musikari eta kanta-idazlea.
- Awadagin Pratt, musikaria. Normalen hazia.
- Roger Sedarat, olerkaria.
- McLean Stevenson, antzezlea.
- Robert C. Underwood, Illinoiseko Gorte Goreneko lehendakaria. Normalen bizi izan zen.
- David Foster Wallace, idazlea eta Illinoiseko Estatu Unibertsitateko irakaslea Normalen (1993–2002).
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normal ondorengo hiriekin senidetuta dago:
- Asahikawa (Hokkaido) (Japonia)
- Vladimir (Errusia)
- Canterbury (Ingalaterra)
- Nazareth Illit (Israel)
- Ramallah (Palestina)
- Caibarien (Kuba)
- San Juan de los Remedios (Kuba)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Normaleko udalaren webgunea
- (Ingelesez) Bloomington-Normaleko turismo-bulegoa