Sebastiano Serlio
Itxura
Sebastiano Serlio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bolonia, 1475eko irailaren 6a |
Heriotza | Fontainebleau, 1554 (78/79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, margolaria, idazlea, obra-maisua eta diseinatzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sebastiano Serlio (Bolonia, 1475eko irailaren 6a - Fontainebleau, 1554) italiar arkitekto eta eskultorea izan zen.
1514 eta 1527 artean Erroman lan egin ondoren, Venezian hartu zuen bizilekua (1531). 1537an, arkitekturari buruzko eskuliburu bat hasi zen argitaratzen, Europako Errenazimentuko arkitekturan eragin handia izan zuena: I Sette libri dell'architettura. Zazpi liburukik osatua zen, eta Francisco de Villalpandok itzuli zituen gaztelaniara. 1541ean, Frantzisko I.ak deitua, Frantziara joan zen, eta Fontainebleauko jauregiko eraikuntzan parte hartu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.