Edukira joan

Gaspar Noé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oihanec (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:53, 15 otsaila 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Gaspar Noé

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1963ko abenduaren 27a (60 urte)
Herrialdea Argentina
 Frantzia
BizilekuaParis
Familia
AitaLuis Felipe Noé
Ezkontidea(k)Lucile Hadžihalilović (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaÉcole nationale supérieure Louis-Lumière (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, errealizadorea, film-muntatzailea, zinema aktorea, argazki-zuzendaria, idazlea, produktorea eta aktorea
Altuera1,73 metro
Enplegatzailea(k)European Graduate School (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoaart film (en) Itzuli

IMDB: nm0637615 Allocine: 7978 Rottentomatoes: celebrity/gaspar_noe Allmovie: p205571 Edit the value on Wikidata

Gaspar Noé (Buenos Aires, Argentina, 1963ko abenduaren 27a) zinema zuzendari, gidoilari eta produktore argentinarra da. Frantzian bizi da gaur egun, non bere lan gehienak gauzatu dituen.

1963ko abenduaren 27an jaio zen, Luis Felipe Noé margolaria aita, eta ama, arlo sozialeko laguntzaile politikazale bat. Haurtzaroa Buenos Aires eta New Yorken artean pasa ondoren, 12 urte zituela Frantziara joan zen gurasoekin batera, eta Parisen finkatu ziren. Filosofia eta zinema ikasketak hasten ditu 17 urteko adinaz Louis-Lumière Goi Eskola Nazionalean, bi urte geroago bere diploma lortzen duelarik. Edonola, bere filosofia ikasketak jarraitzea erabakitzen du Tolbiaceko Filosofia unibertsitatean lan munduari ekin aurretik.

Zinemaren mundua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere zinema ibilbidea Carne laburmetrailarekin hasi zuen 1991-ean, baina 2002-an lortzen du bere arrakasta handiena Cannes-eko Zinemaldian aurkeztutako Irréversible filma polemiko eta bortitzarekin. Vincent Cassel, Monica Bellucci eta Albert Dupontel aktoreek parte hartzen duten filma honek era oso ezberdineko kritikak jaso zituen; maisu lan berritzaile eta urratzaile kontsideratzetik, porno pelikula erraz, huts eta eskasa dela esatera.

Placebo talde ingelesaren Protège-moi abestirako bideo-klipa ere grabatu zuen, bere edukiagatik zentsuratua izan zena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaspar Noé Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «El premio Méliès de oro 2018 se entrega en el Festival de Sitges - Sitges Film Festival - Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunya» sitgesfilmfestival.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).