Edukira joan

Arnasketa anaerobio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:35, 8 martxoa 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Arnasketa anaerobioa hainbat bakteriok soilik burutzen duten arnasketa mota bat da, elektroien azken hartzailea oxigenoa ez den beste substantzia inorganikoa duena. Nahiz eta oxigenoa ez erabili, prozesuan elektroien garraio katea badago. Elektroien garraio kateak funtzionatzeko kanpoko elektroi-hartzailea beharrezkoa da. Horiek elektroiak harrapatuko dituzte. Arnasketa aerobioan azken hartzailea oxigenoa da. Oxigenoa oso konposatu oxidatzailea da (oso konposatu elektronegatiboa da), eta beraz hartzaile oso ona da. Anaerobioetan erabil daitezkeen konposatuak ez dira hain oxidatzaile (ez dira hain elektronegatibo), eta ondorioz, arnasketa anaerobikoaren etekina baxuagoa izango da. Konposatu horien artean sulfatoa (SO42-), nitratoa (NO3-),sufrea (S) edo karbono dioxidoa (CO2) daude, besteak beste.

Arnasketa anaerobioa hartziduratik bereizi behar da. Biak ala biak prozesu anaerobioak dira, hots, oxigenorik gabekoak, baina hartziduretan ez dago elektroien garraio katerik, eta elektroien azken hartzailea molekula organikoa da beti.

Orokorrean substratu bat (gluzido, lipido edo proteina bat) oxidatzeko hiru bide metaboliko hauek daude:

  • arnasketa aerobioa: elektroien azken hartzailea oxigenoa da
  • arnasketa anaerobioa: elektroien azken hartzailea oxigenoa ez den beste konposatu inorganikoa (SO42-, NO3-, CO2...) da
  • hartzidura: oxigenorik gabe burutzen bada ere, elektroien azken hartzailea molekula organiko bat da (azetaldehidoa, azido pirubikoa...)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]