Edukira joan

Oscar Rodriguez Vaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
InternetArchiveBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:52, 26 martxoa 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Oscar Rodriguez Vaz


Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2009ko apirilaren 3a - 2012ko azaroaren 19a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2005eko maiatzaren 16a - 2009ko urtarrilaren 6a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2004ko martxoaren 25a - 2005eko otsailaren 22a
Pilar Unzalu
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia
Bizitza
JaiotzaArrasate1977ko urtarrilaren 5a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta prentsa arduraduna
KidetzaPSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Óscar Rodríguez».

Oscar Rodriguez Vaz[1] (Gasteiz, Araba, 1977ko urtarrilaren 5a[2]) PSE-EEko politikaria da, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide izana VII., VIII. eta IX. legegintzaldietan. Politika Zientzietan eta Administrazioan lizentziaduna (EHU), Gobernu eta Azterketa Politiko Konparatuko espezialista (EHU).[3]

Gasteizko ospitalean jaio zen arren, sortzez arrasateartzat du bere burua, bere familiarekin Arrasateko San Andres auzoan bizi izan baitzen 16 urte bete arte. Amaren neba batek zuen Arrasateko Herriaren Etxearen (PSEren egoitza) ardura, eta han hartu zuen politikaren kontzientzia. Era berean, euskara apur bat ikasi zuen.[4]

1993an, aitaren lan aldaketa zela kausa, bere familiarekin batera Gasteiza joan zen bizitzera, eta zekien euskara apurra galdu zuen; geroago berreskuratu eta euskaldun oso bihurtuko zen,[4] bai eta Berria egunkarian argitaratuko ziren euskarazko hainbat artikulu idatzi ere.

2000tik, PSE-EEren barnean, Arabako Batzorde Exekutiboan aritu zen. 2005etik, PSE-EEko Komite Nazionaleko kide ere izan zen.

Oscar Rodriguez Vazek hiru legealdi egin ditu Eusko Legebiltzarrean, 8 urte guztira. Ganberako PSE-EEko idazkari nagusia, talde parlamentarioaren koordinatzailea izan zen Ibarretxe eta Lopez lehendakarien garaian.[4]

Arabako PSE-EE alderdiaren barruan sektore kritikoko kide izanik, 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautagaien zerrendatik kanpo utzi zuen alderdi horretako Arabako zuzendaritzak.[5]

Gaur egun, politikan kargurik gabe, alderdi politikoen eta demokraziaren ereduari buruzko doktoretza tesia egiten ari da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gaztelaniaz haren izenak eta lehen deiturak azentu grafikoa duten arren, euskarazko artikuluak azentu horiek gabe sinatu ohi ditu: [1][Betiko hautsitako esteka], [2][Betiko hautsitako esteka], [3][Betiko hautsitako esteka] eta abar. Gaztelaniazko hainbat testutan ere halaxe ageri da, azenturik gabe, adibidez: [4][Betiko hautsitako esteka]
  2. «Comisión Ejecutiva: Vocal: Oscar Rodriguez Vaz»[Betiko hautsitako esteka], Socalistas Alaveses webgunea.
  3. Oscar Rodriguezen legebiltzarkide fitxa, Eusko Legebiltzarraren webgunean.
  4. a b c d Mikel ASURMENDI: «Isaias Carrasco izan zuen futbol entrenatzaile», Katebegia bloga, 2013-03-07.
  5. «PSE de Álava relega en sus listas al sector crítico, al dejar fuera a Oscar Rodríguez y Joana Madrigal», Europa Press, 2012-09-07.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]