Edukira joan

Javier Pagola

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:08, 22 ekaina 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Javier Pagola
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Javier Pagola Lorente
JaiotzaManila1946ko urtarrilaren 6a
HeriotzaIruñea2020ko urriaren 10a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Francisco Javier Pagola Lorente (Manila, Filipinak, 1946ko urtarrilaren 6a - Iruñea, 2020ko urriaren 10a) nafar kazetari eta idazlea izan zen. Iruñeko Udalak Iruñeko Zapia eman zion 2017an.[1]

Javier Pagola Manilan jaio zen 1946an, gurasoak Lizarrerrikoak zituela. Haurra zelarik Iruñera aldatu zen familia. Irakasle ikasketak egin zituen. 1969an sartu zen Iruñeko Radio Requeten, geroago Radio Pamplona-Cadena Ser izan zena. Trantsizioaren garaian, Mikel Bujandarekin batera, Batzarre izeneko irratsaioa egin zuen, Nafarroako Garaiko irratigintzaren erreferente bilakatu zena. 2000. urtean, Ser irratia utzirik, lankidetzaren munduan hasi zen lanean, Medicus Mundi elkartearen bitartez.[2]

Sentimendu erlijioso sakona zuen, eta oinarrizko kristau taldeetan ibili zen gazte denboratik aurrera. "Hobea izaten laguntzen dit, behar zaituen jendearen ondoan egotea, alegia" zioen.[2] Ekimen sozial ugari bultzatu zuen, hala nola, Hirugarren Adineko Gelak. Horrezaz gain, fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa eragin nahi duen Gogoa Forumaren sustatzailea izan zen.[1]

2019an, AEA diagnostikatu zioten.[3] Iruñean hil zen, 2020ko urriaren 10ean.[1]

  • Llegar a viejo (Estudio sociológico de la ancianidad en Navarra) (Javier Azconarekin batera), 1980, Príncipe de Viana, Iruñea
  • Quesos de Navarra, (Jose Maria Hualde eta Paloma Torrerekin batera), 1989, Nafarroako Gobernua, Iruñea
  • Navarra por mil caminos, 1999, Nafarroako Gobernua, Iruñea
  • Recorrer y contemplar. Los paisajes de Navarra / Oinez eta begiz. Nafarroako paisaiak, 2016, Nafarroako Gobernua, Iruñea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Muere a los 74 años el periodista navarro Javier Pagola Lorente. Naiz, 2020ko urriak 10, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  2. a b Azpilikueta, Asier. Javier Pagola, irratigizona. Nafarkaria, 2000ko otsailak 18, 60., 63. eta 64. orrialdeak, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  3. Pagola, Javier. Un año con la ELA. Diario de Navarra, 2000ko ekainak 21, diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]