Nikolas Alzola
Nikolas Alzola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Izurtza, 1922ko abenduaren 30a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Irun, 1981eko ekainaren 2a (58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta idazlea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Izengoitia(k) | Bitaño |
Nikolas Alzola Gerediaga Bitaño (Izurtza, Bizkaia, 1922ko abenduaren 30a - Irun, Gipuzkoa, 1981eko ekainaren 2a) euskal idazle, margolari eta euskaltzain urgazlea izan zen.
Bizitza eta lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Salleko fraidea, erlijioan Balentin Berriotxoa izena hartu zuen. Euskaltzain urgazlea izan zen 1957 urtetik. Erreseina bibliografiko eta biografikoetan espezializatua. Literatura ere landu zuen, arteari buruzko saioak, ipuinak eta poesiak onduz. Goitizen ugari erabili zuen, hala nola, «N. de Cortázar», «Bitaño», «Markue», «Ozerín Jauregi», «Altzarte», etab. Langile porrokatua, bere garaiko euskal aldizkari guztietan argitaratu zuen, hitz lauz eta bertsoz, Egan aldizkariko lanak nabarmentzekoak direlarik. Erdaraz ere agerkari anitzetan esku hartu zuen: «La Gran Enciclopedia Vasca», Madrilgo «Tradiciones populares», Bartzelonako «Indice Histórico Español», Gotingako «Fabula», «Boletín de la R.S.B. de Amigos del País», etab. 1966an Cien autores vascos obra argitaratu zuen; 1967an, Atalak eman zuen argitara, eta haren ondoan, Bigarren Atalak (1972), eta Hirugarren atalak (1978) ere etorri ziren. Halaber, hiru ipuin libururen egilea da.
Bibliografia zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atalak (1967, Itxaropena)
- Hirugarren atalak (1978, Gero)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bigarren atalak (1972, Itxaropena)
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.