Berdintasunerako Emakunde Saria
Emakunde Saria | |
---|---|
Berdintasunerako Emakunde Saria | |
Babeslea | Emakunde |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lehen sari banaketa | 2006 |
Webgune ofiziala | http://www.emakunde.euskadi.eus |
Berdintasunerako Emakunde Saria Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak urtero ematen duen saria da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea du xede.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990 urtean banatu ziren Emakunde Sariak lehenengoz, komunikazio zerbitzuetako profesionalen lana ikusarazteko helburuaz. 1995 urtean publizitatearen alorra ere gehitu zen sarietara, eta 1997 urtean baita hezkuntza eta kirolen alorrak ere. Hamabost urtetan zehar hirurogei pertsona baino gehiagosaritu zituen Emakundek, eta epaile lanetan maila handiko ehun profesional baino gehiagok egin zuen lan.[1]
2006an, urteko sari bakarra, Berdintasunerako Emakunde Saria, eskaintzen hasi zen, pertsona edo erakunde bakarra sarituz. Sariaren helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea da eta lan hori jendaurrean nabarmentzea. Emakumeek egindako lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu diren pertsonei zuzenduta dago saria, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren lan egin dutenei.[2]
Erakunde/Pertsona sarituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakunde Saria lortu duten Erakunde/Pertsonak
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Emakunde sariak sortzeko dekretua
- ↑ Emakunde sarien historia
- ↑ 2006ko Emakunde saria
- ↑ 2007ko Emakunde saria
- ↑ 2008ko Emakunde saria
- ↑ 2009ko Emakunde saria
- ↑ 2010eko Emakunde saria
- ↑ Emakunde Saria 25.urteurrenean
- ↑ 2013ko Emakunde saria
- ↑ 2014ko Emakunde saria
- ↑ 2015eko Emakunde saria
- ↑ 2016ko Emakunde saria
- ↑ «Virginia Imazek Berdintasunerako Emakunde Saria jaso du - Revista Emakunde Aldizkaria» Revista Emakunde Aldizkaria 2018-04-25 (Noiz kontsultatua: 2018-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Virginia Imaz, Premio Emakunde a la igualdad 2017» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
- ↑ «UPV-EHU-ko Berdintasuneko eta Deustuko emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko masterrek Emakunde saria jaso dute» Revista Emakunde Aldizkaria 2019-04-16 (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).
- ↑ «UPV-EHU-ko Berdintasuneko eta Deustuko emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko masterrek Emakunde saria jaso dute» www.euskadi.eus 2019-04-23 (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
- ↑ Asensio Lozano, Maite. «Emakunde saria jaso du Cony Carranzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-28).
- ↑ «Prostituzioan eta gizarte bazterketako egoeretan dauden emakumeekin lan egiten duen Askabide elkartearentzat Emakunde Saria» www.emakunde.euskadi.eus 2020-12-21 (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
- ↑ Irekia. «Irekia - Genero ikuspegiaz egindako kazetaritzari egin dio aitortza 2021eko Emakunde sariak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Web atalean Saria, Emakunderen web orria Emakunde
- Emakumearen Euskal erakundea - Emakunde