Errekaldeberri
Errekaldeberri | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
![]() | |||||
Kokapena | |||||
Herrialdea |
![]() | ||||
Probintzia |
![]() | ||||
Udalerria | Bilbo | ||||
Koordenatuak | 43° 15′ 06″ N, 2° 56′ 46″ W / 43.251667°N,2.946111°WKoordenatuak: 43° 15′ 06″ N, 2° 56′ 46″ W / 43.251667°N,2.946111°W | ||||
| |||||
Azalera | 1,11 km² | ||||
Demografia | |||||
Biztanleria | 18.179 (2006) | ||||
Dentsitatea | 16.377 biztanle/km² | ||||
Posta kodea | 480XX |
Errekaldeberri Bilboko auzoa da. Bilboko zazpigarren barrutian kokatuta dago, Errekaldeko barrutian alegia. Auzoak 110,53 hektareako azalera dauka eta 18.179 biztanle (2004ko datuen arabera). Barrutian biztanlerik gehien duen auzoa da, eta honi izena ematen dio. Antzinako Elgera erreka zegoen tokian eraiki da auzoa. Gaur egun erreka horrek lurpeko ibilbidea egiten du Ibaizabal ibaiarekin batu arte.
Urteetan zehar hiritik dezente isolaturik egon da, FEVEren Ametzolako trenbideek bananduta. Gordonizeko eta Urkiola kaleko zubiek bakarrik lotzen zuten hiriarekin. Horrez gain, plangintza ezak eraginda, A-8 Autobideak bitan banatzen du auzoa; etxebizitzak autobidea baino lehenago eraikitzen hasteagatik, etxebizitzetako askok, ondo-ondoan dute autobidea.
Azken urteetan ordea, auzoa hobetuz doa pixkanaka. 1998. urtetik aurrera ordea obra erraldoi baten bitartez trenbide hauetako asko lurperatu egin da, eta geratzen direnak lurperatzeko bidean dira. Horrela, auzoa hirigunearekin erabat lotuta geratuko da. Horrez gain, tranbia Basurtutik Errekaldeberrira luzatuko da. Gainera, A-8 Autobidearen bidea saihestu eta auzotik igarotzeari utziko dio.
Larraskitu[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Larraskitu dugu auzo honetako mendialdeko baserri-auzunea, jatorrizko euskal hiztunen bizilekua izan dena XX. mendearen amaiera arte.
Kale garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gordoniz Kalea
- Larraskitu Kalea
- Camilo Villabaso Kalea
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
![]() |
Bilboko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Deustuko Doneperiaga • Errekaldeberri • Gazteleku • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Kastrexana • Larraskitu • Lorategi-hiria • Masustegi • Matiko • Miribilla • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |