Edukira joan

Teresa del Valle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teresa del Valle

Bizitza
JaiotzaDonostia1937ko apirilaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2025eko apirilaren 8a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaHawaiiko Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Doktorego ikaslea(k)Mari Luz Esteban
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
koreera
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, unibertsitateko irakaslea eta antropologo soziala
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Guam-eko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaGizarte Antropologiako Europar Elkartea
Eusko Ikaskuntza

Inguma: teresa-del-valle-murga

Teresa del Valle Murga (Donostia, Gipuzkoa, 1937ko apirilaren 1a - Asteasu, Gipuzkoa, 2025eko apirilaren 8a) antropologoa, irakaslea eta ikertzailea izan zen. Antropologian eta feminismoan nabarmendu zen bereziki; izan ere, emakumearen eta generoaren inguruan ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Euskal Herriko Unibertsitatean, Antropologia Sozialeko lehenengo katedraduna izateaz gain, Emakumearen Ikasketen Mintegia sortu zuen.[1] 2018an Euskal Herriko curriculum nabarmenenei ematen zaien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso zuen.[2][3][4]

Euskal Herriko antropologia feministan bereziki garrantzitsua izan zen Del Valleren Mujer vasca. Imagen y realidad («Euskal Herriko emakumea. Irudia eta errealitatea») azterlana, Euskal Herrian antropologia feminismora hurbiltzeko bidea zabaldu zuelako.[1]

Teresa del Valle 1978an

1958an, Berrizko Mesedetakoetan moja sartu zen. 1960an, Estatu Batuetara joan zen, Mikronesiara misiolari joateko behar zuen prestakuntza eskuratzera. Han zegoela, ikasketekin jarraitu zuen zenbait alorretan. Levenworth College ikastetxean Historian eta Arteetan (Antropologian) graduatu zen, eta, ondoren, master bana burutu zituen Saint Louis eta Hawaiiko unibertsitateetan. 1968tik 1972ra Guam-eko unibertsitateko Historia Saileko irakasle lan egiten zuen bitartean Mikronesia aldeko Ikerketa Gunean ikerlari jardun zuen. Doktoretza 1978an erdietsi zuen Hawaiiko Unibertsitatean. Europara itzuli eta 1980an Geografia eta Historian lizentziatura eskuratu zuen (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta 1981n doktoretza (EHU).[5]

Irakasle eta ikerlari jardun zuen zenbait unibertsitatetan: Guamen (Instructor, Researcher, 1971/1972), Princetonen (Visiting Felow, 1986) eta Nevada-Reno Unibertsitateko Basque Studies Programan (1985/1991). Estatu Batuetan hainbat urte eman ondoren, 1979an itzuli zen, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekiko (EHU) harremana hasi zuen. Gizarte Antropologia irakasteko kontratatu zuten lehen pertsona izan zen. Bertan 1984. urtean antropologia feministaren alorreko lehen ikastaroa eman zuen, Diferenciación y jerarquización sexual izenburupean. 1988. urtean, EHUko Gizarte Antropologiako lehen katedra lortu zuen. Urte hartan bertan, EHUko Gizarte Antropologiako Saileko zuzendari izendatu zuten. Emakumearen Ikerketen Mintegia sortu zuen 1981ean, eta haren zuzendaria izan zen 1990tik 1994era eta 1992tik 1994ra. EASAko (European Association of Social Anthropologists) sortzaileetariko bat izan zen, eta haren lehen presidenteordea. Eusko Ikaskuntza erakundean ere Gipuzkoako presidenteordea izan zen (2006-2010).

Doktoretza-ikastaroak, bestelako ikastaroak eta euskal antropologiari buruzko hitzaldiak eman zituen hainbat unibertsitatetan, bai Europan bai Estatu Batuetan.

Teresa del Valle EHUko Gizarte Antropologiako katedradunak Mikronesia eta Euskal Herria izan zituen ikergai hainbat gaitan: antropologia feminista, antropologia politikoa, erritualak, gizarte aldaketa, baita espazio eta denbora kategoriak ere, hurrenez hurren.[6] Irakaskuntza eta ikerketa uztartu zituen. Bere ikerketak Euskal Herrian, Hawaiin, Mexikon eta Ipar Amerikan garatu zituen, batik bat. Esan bezala, espazioarekin eta denborarekin zerikusia duten gaiak landu zituen bereziki, besteak beste: jabetza eta ahaidetasunari buruzkoak; etnizitatea eta erritualak; sozializazio berrien eragina harreman eta egitura paritarioetan; eta, emakume eta gizonen botereari buruzko teorizazioa.

Bere ikerlari- eta irakasle-lanak zirela eta Emakunderen Berdintasunerako Saria eman zioten 2010. urtean, eta EHUn Gizarte Antropologiako katedradun emeritua zen.

Teresa del Valle erakusketa (EHU, 2025).[5]

Hainbat argitalpenetan parte hartu zuen, eta 200 artikulutik gora idatzi zituen Teresa del Vallek. Hauek dira nagusiak:

  • (Ingelesez) 1979: Social and Cultural Change in the Community of Umatac Southern Guam. University of Guam, Guam.
  • (Gaztelaniaz) 1985: Mujer vasca. Imagen y realidad. Bartzelona: Anthropos (Teresak zuzendutako ikerketa-talde baten emaitza).
  • (Gaztelaniaz) 1987: Culturas oceánicas, Micronesia. Bartzelona: Anthropos.
  • (Gaztelaniaz) 1987: La mujer y la palabra / Teresa del Valle... [et al.]. Primitiva Casa Baroja, Donostia.
  • (Gaztelaniaz) 1988: Korrika: rituales de la lengua en el espacio. Bartzelona: Anthropos.
  • (Gaztelaniaz) 1990: Cultura vasca y su diáspora: ensayos teóricos y descriptivos (bil.). Baroja, Donostia.
  • (Gaztelaniaz) 1991: Género y sexualidad.
  • (Ingelesez) 1991: The importance of the Mariana Islands to Spain at the begining of the nineteenth century. University of Guam, Guam.
  • (Gaztelaniaz) 1991: Las mujeres en la ciudad: estudio aplicado de Donostia. Emakumearen Ikerketa Mintegia, Donostia.
  • (Ingelesez) 1993: Gendered Anthropology (edit.). London: Rutledge.
  • (Ingelesez) 1993: Korrika: a Basque Ritual for Ethnic Identity. Reno: University of Nevada-Reno.
  • (Gaztelaniaz) 1997: Andamios para una nueva ciudad. Lecturas desde la antropología.
  • (Gaztelaniaz) 1997: Las mujeres en Euskal Herria. Ayer y hoy. Donostia: Orain.
  • (Gaztelaniaz) 2000: Perspectivas feministas desde la antropología social. Ariel.
  • (Gaztelaniaz) 2001: Emakumeak Euskal Herrian (Erresistentziak eta hausturak). Donostia: Gaiak.
  • (Gaztelaniaz) 2001: Modelos emergentes en los sistemas y relaciones de genero. Madrid: Narcea.

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Lomana Uribezubia, Unai. «Teresa del Valle antropologoaren ibilbidea goraipatu dute, hura hil berritan» Argia 2025-04-09 (kontsulta data: 2025-04-11).
  2. «Teresa del Valle ikerlari eta antropologo feminista zendu da» Berria 2025-04-08 (kontsulta data: 2025-04-08).
  3. a b «Sariak - Teresa del Vallek irabazi du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2018, -2018/05/10-Teresa del Vallek irabazi du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2018» www.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2018-05-10).
  4. Jone M. Hernández, Margaret Bullen, Carmen Díez, Mari Luz Esteban, Miren Urquijo. «In memoriam Teresa del Valle, bidegilea eta gidaria gogoan» Campusa (kontsulta data: 2025-11-13).
  5. a b EHU-Unibertsitateko Biblioteka. (2025). Exposición "Micronesia revisited, Teresa del Valle (Guam, 1974-1978)". (kontsulta data: 2025-11-13).
  6. Iraola, Arantxa. (2018-07-17). ««Garrantzitsua da gizonekin aliantzak eta konplizitateak ehuntzea»» Berria (kontsulta data: 2018-07-17).
  7. Berria.eus. «Teresa del Valle antropologoarentzat Emakunderen Berdintasun Saria» Berria (kontsulta data: 2018-03-08).
  8. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. «Misionera, antropóloga y feminista» www.diariovasco.com (kontsulta data: 2018-03-08).
  9. «Ekitaldia: Doktore berriak izendatzeko ekitaldia» www.ehu.eus (kontsulta data: 2018-03-08).
  10. Facultad de Filosofia y Letras UGR. (2017-05-25). Ciclo "El Intelectual y su Memoria": Teresa del Valle. (kontsulta data: 2018-03-08).
  11. «Teresa del Valleri gorazarre Mexikon | Jakiunde» www.jakiunde.eus (kontsulta data: 2018-03-08).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]