Edukira joan

Urs Freuler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseba65 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:07, 23 abuztua 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Urs Freuler
Bizitza
JaiotzaBilten (en) Itzuli1958ko azaroaren 6a (66 urte)
Herrialdea Suitza
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta pistako txirrindularia
Pisua85 kilogramo
Altuera187 zentimetro
Jasotako sariak

Urs Freuler (Bilten, Glaris kantonamendua, 1958ko azaroaren 6a) suitzar txirrindulari ohia da, profesionala 1980 eta 1997 artean, 124 garaipen eskuratu zituena.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abiadura handiko txirrindularia izan zen, errepideko zein pistako lasterketetan parte hartu zuena. Pistan, keirin modalitatean bitan izan zen munduko txapelduna eta zortzitan puntukako proban; horretaz gain 21 Sei Eguneko lasterketak irabazi zituen. Errepidean, hainbat egun bakarreko lasterketa eta criterium irabazi zuen. 1980ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, taldekako jazarpen proban.[1]

1981ean, Freuler babesle pertsonal baten pean lehiatzen ari zelarik, TI-Raleigh taldea berarekin harremanetan jarri zen, Frantziako Tourrerako taldea osatzeko arazoak izaten ari zirela eta. Orduko arauek txirrindulari talde batean ez ziren txirrindulariak kontratatzeko baimentzen zuten, eta aukera hori baliatuz, Freuler Tourerrako taldeari gehitu zitzaion. [2] Freuler, oraindik ere txirrindulari gaztea zenez eta neguko denboraldiko Sei Eguneko probentzako kontratuak zituelako, TI-Raleighen kirol zuzuendaria Peter Post eta Freuler ados jarri ziren lasterketa uzteko Alpeetara iritsi baino lehen [3] (mendiko etapetan parte hartzeko gai izan arren). Freuler, Jan Raas esprinterra ordezkoa izan zen eta TI-Raleighekin Tourreko bi taldekako erlojupekoetan baita 7. etapan ere gailendu zen, eta 15. etapan lasterketa utzi zuen. Geroztik, ez zuen berriro ere Frantziako Tourrean parte hartu. [4]

Freuler, bere ibilbideko zatirik haundienean Italiako taldeetan aritu zen, eta Italiako Giroan hainbat etapa eskuratu zuen 1982tik 1989ra. 1982an hiru etapa irabazi zituen, 1984an lau etapa eta 1985ean beste hiru etapa garaipen eskuratu zituen. Guztira 15 etapa poltsikoratu zituen Giroan eta Puntukako sailkapenaren maillota ere lortu zuen 1984an.

1981

1982

1983

1984

1985

1986

1987

1988

1989

1990

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]