Dietrich Thurau
Dietrich Thurau | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Frankfurt am Main, 1954ko azaroaren 9a (66 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Familia | |
Seme-alabak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | pistako txirrindularia eta txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Dietrich Thurau (Frankfurt, 1954ko azaroak 9) Didi ezizenduna alemaniar txirrindulari ohi bat da, profesionala 1975 eta 1989 artean, denbora horretan 82 garaipen lortuz.
1970eko hamarkadaren hasieran hasi zen nabarmentzen junior eta zaletu mailan pistako txirrindularitza probetan. Bere herrialdeko jazarpen probako txapelduna izan zen 1971 eta 1974an. Amerikar probako txapeldun izan zen 1973 eta 1974an. Iraupeneko txapelduna ere izan zen 1972an eta taldekako jazarpeneko munduko txapeldun 1974an (4. proba honen bakarkako bertsioan).
Txirrindularitza profesionalera pasa ondoren, Thurauk pistako probetan parte hartzen jarraitu zuen, nagusiki neguan, errepide txirrindularitzako egutegiaren amaieraz batera. 1975 eta 1976an berriz izan zen Alemaniako jazarpen probako txapelduna, eta 1982an amerikar probako txapelduna.
Hiru Itzuli Handietan lortu zituen etapa garaipenak, sailkapen nagusian postu onak ere lortzeaz batera. 1976ko Espainiako Itzulian 4. amaitu zuen 5 etapa irabazteaz gain. 1977ko Frantziako Tourrean 5. izan zen, gazteen sailkapena eta 5 etapa irabaziz. 1979koan 10. ere izan zen. 1983ko Italiako Giroan 5. amaitu zuen sailkapen nagusian.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1974 1975 1976
1977
|
1978
1979
1980 1987
|