Edukira joan

1984ko Italiako Giroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1984ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa67. Italiako Giroa
Txapelketa1984 Super Prestige Pernod
Etapak23
Datakmaiatzak 17 – 1984.eko ekainak 10
Luzera3.808 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaLucca
Helduera-lekuaVerona
Taldeak19
Bataz besteko abiadura38,644 km/h
Emaitzak
TxapeldunaITA Francesco Moser (Gis Gelati-Tuc Lu)
TxapeldunordeaFRA Laurent Fignon (Renault-Elf)
HirugarrenaITA Moreno Argentin (Sammontana-Campagnolo)
Puntukako sailkapenaSUI Urs Freuler (Atala-Campagnolo)
Eskalatzailerik onenaFRA Laurent Fignon (Renault-Elf)
Gazte onenaFRA Charly Mottet (Renault-Elf)
Talderik onenaFRA Renault-Elf
19831985
Dokumentazioa

1984ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 67. edizioa izan zen. 1984ko maiatzak 17 eta ekainak 8 artean ospatu zen, sarrerako bat eta 22 etapatan banatutako 3808 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Francesco Moserrek, batez beste, 38,681 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

Marino Lejarreta berriztarrak oso paper ona egin zuen edizio honetan, podiumean amaitzetik zazpi segundora baino ez baitzen geratu.

Bi txirrindulari baino ez ziren izan edizio honetan maglia arrosa jantzi zutenak: Francesco Moser eta Laurent Fignon. Italiarrak maglia arrosa sarrerako etapan lortu zuen, frantziarrak taldekako erlojupekoan kendu zion arren. Mendate tontorrean amaitu zen lehen etapan, Moserrek lidertza berreskuratu zuen. Euren denborak ez ziren oso ezberdinak izan hurrengo etapetan, Milango erlojupekoa iritsi zen arte, non Moserrek minutu eta erdi atera zion Fignoni. Alabaina, frantziarrak 20. etapa irabazi eta lidertza berreskuratu zuen, Moserri minutu bat baino gehixeago ateraz.

Hala, Giroa azken etapan erabaki zen, Francesco Moserrek nagusitasun handiz irabazi zuen 42 kilometroko erlojupeko bat, Laurent Fignon bigarren postura bidaliz. Biekin batera, podiumean Moreno Argentin egon zen.

Giroaren edizio hau polemikaz beterik egon zen, Fignonek autoritateen, telebista publikoaren, probaren antolakuntzaren eta italiar publikoaren babes argi bat salatu baitzuen. Gauza guzti hauek Laurent Fignonen autobiografian irakur daitezke, 2010eko irailak 17ko El Mundo egunkariak adierazten duen bezala.

« "Baldintza normaletan, etapa guztiek gutxienezko arau moral batzuk errespetatu izan balituzte, erlojupeko horrek (42 kilometrokoa, (Francesco) Moserrek frantziarrari 2:24 ateraz irabazi zuena) bigarren mailako garrantzia baino ez zuen izango, diferentziak askoz txikiagoak izango ziren. Eta nire lehen Italiako Giroa modurik logikoenean irabaziko nuen. Horren ordez, paparrean min batek irakiten zidan: bidegabekeriarena". »
« "Hori zen ondorioa. Goazen gertaeretara: 18. etapako goizean guztia bereziki adierazita nuen nire egutegian, non xehetasunik txikienak ere kontu handiz aztertu genituen Guimardekin (bazekien erasoa non jo) [...] fartsa iskanbilatsu bat gertatu zen. Mendiko etapa dantesko honen egitarauan Stelvio mitikorako (2757 metro) igoera agertzen zen, non Coppi handiak bere balentriarik handienetako bat erdietsi zuen eta txirrindularitzaren italiarrik fededunenek beste inor hain balentria handirik lortzeko gai izango ez zela uste zutelarik... Hotza eta altuera probestuz, autoritateen babes politikoarekin, existitzen ez ziren arriskuak asmatu zituzten. Errepideen agentzia nazionalak "elur arriskua" edo eta "elurjauzi" arriskuz hitz egin zuen. Hain ospetsuak ez ziren beste mendate batzuekin ere egin zuten: etapak egunez egun egokitzen ziren euren interesen arabera. Erabat surrealista zen. Cyrill Guimardek ahal izan zuen guztia protestatu zuen. Baina alferrik. Vincenzo Torrianik Stelvio mendatea etapatik kendu zuen eta duintasunik gabeko ibilbide alternatibo bat eskaini zuen. Helmugan, Val Gardenan, bigarren amaitu nuen eta Moserri denbora apur bat janez, guztioi inposatu zigun "kolpe politiko"agatik oso pozik. Eraso handiko gure plana zapuztua geratu zen kirol arauak errespetatzen ez zituzten antolatzaileen moral bikoitzagatik". »
« "Hurrengo egunean, hain zuzen ere aurreikusitako tokian, bakarrik irten nintzen hainbeste gorroto nituen hotz eta lainoarekin... Etapa hau bakarrean irabaziz, sailkapena irauli eta lidertza lortu nuen. Baina Moser, orain nigandik minutu eta erdira zegoena, ez zen kanporatua izan, Stelvion, 2000 metrotik gorako altueran gertatu izango zena. Pelotoi guztiak ahal izan zuen guztia egin zuen babesteko, denbora gehiegi gal zezan eragozteko... Afizionatu mordo bat txandakatu egiten ziren mendateetan bultzatzeko. Komisarioek eurek ere, eurena aportatu zuten 20 segundorekin zigortuz ustezko zuzkidura desegoki bategatik! Ezinbestekoa zen Giroa Moserrek irabaztea". »
« "Eta, azkenean, erlojupekoa: Moser:42 km, batez beste 51 kilometro orduko abiaduran. Ni, bigarren 2 minutu eta 24 segundora. Minutu bat eta hiru segundo galduta sailkapen nagusian. Ni kaosean hondoratu nintzen. Askoz zailagoa zen nire erlojupekoaren zati handi batean telebistako helikopteroko gidaria, zalantzarik gabe bere lanari zion pasioak hartua, ni nire dortsala bere aparatuarekin lisatzeko bezain hurbil filmatuz dibertitu zela onartzea. Alferrikakoa hala eragindako turbulentziek nire abiadura moteltzeko behar adina haize bidali zidatela esatea. Bi edo hiru aldiz, erortzeko zorian, kexatzeko ukabila atera behar izan nuen. Guztia Moserrek irabaz zezan. Guimard haserre bizian zegoen. Baita neu ere. »
Taldea Taldeko liderra
Del Tongo - ColnagoGiuseppe Saronni
Alfa Lum - OlmoMarino Lejarreta
Ariostea - BenottoCarmelo Barone
Atala - CampagnoloUrs Freuler
Bianchi - PiaggioSilvano Contini
Carrera - InoxpranRoberto Visentini
DromedarioAlfio Vandi
Fanini - WührerJens Veggerby
Gemeaz - ZorEduardo Chozas
GISFrancesco Moser
Taldea Taldeko liderra
Línea Italia - MottaJohn Eustice
Magniflex - Cilo - AufinaBeat Breu
Malvor - BottecchiaAcacio Da Silva
MetauromobiliLucien Van Impe
MurellaGianbattista Baronchelli
Renault - ElfLaurent Fignon
SammontanaMoreno Argentin
Santini - GalliDavide Cassani
Supermercati BrianzoliJonathan Boyer
Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Sarrerakoamaiatzak 17Lucca5 (banakako erlojupekoa) Italia Francesco Moser Italia Francesco Moser
1.amaiatzak 18Lucca-Pietrasanta Marina55 (taldekako erlojupekoa) Frantzia Renault - Elf Frantzia Laurent Fignon
2.amaiatzak 19Pietrasanta-Florentzia127 Suitza Urs Freuler Frantzia Laurent Fignon
3.amaiatzak 20Bolonia-San Luca110 Italia Moreno Argentin Frantzia Laurent Fignon
4.amaiatzak 21Bolonia-Numana238 Suitza Stefan Mutter Frantzia Laurent Fignon
5.amaiatzak 22Numana-Block Haus194 Italia Moreno Argentin Italia Francesco Moser
6.amaiatzak 23Chieti-Foggia193 Italia Francesco Moser Italia Francesco Moser
7.amaiatzak 24Foggia-Marconi di Pisticci225 Suitza Urs Freuler Italia Francesco Moser
8.amaiatzak 25Policoro-Acropoli228 Suitza Urs Freuler Italia Francesco Moser
9.amaiatzak 26Acropoli-Cava di Tirreni104 Norvegia Dag-Erik Pedersen Italia Francesco Moser
10.amaiatzak 27Cava di Tirreni-Isernia209 Frantzia Martial Gayant Italia Francesco Moser
11.amaiatzak 28Isernia-Rieti243 Suitza Urs Freuler Italia Francesco Moser
12.amaiatzak 29Rieti-Citta di Castello175 Italia Paolo Rossola Italia Francesco Moser
13.amaiatzak 30Citta di Castello-Lerici269 Italia Roberto Visentini Italia Francesco Moser
14.amaiatzak 31Lerici-Alessandria204 Italia Sergio Santimaria Italia Francesco Moser
15.aekainak 1Certosia pi Pavia-Milan38 (banakako erlojupekoa) Italia Francesco Moser Italia Francesco Moser
16.aekainak 2Alessandria-Bardonecchia198 Norvegia Dag-Erik Pedersen Italia Francesco Moser
17.aekainak 3Bardonecchia-Lecco249 Suitza Jurg Bruggmann Italia Francesco Moser
18.aekainak 4Lecco-Merano252 Italia Bruno Leali Italia Francesco Moser
19.aekainak 5Merano-Selva Val Gardena74 Euskadi Marino Lejarreta Italia Francesco Moser
20.aekainak 6Selva Val Gardena-Arabba169 Frantzia Laurent Fignon Frantzia Laurent Fignon
21.aekainak 7Arabba-Treviso208 Italia Guido Bontempi Frantzia Laurent Fignon
22.aekainak 8Soave-Verona42 (banakako erlojupekoa) Italia Francesco Moser Italia Francesco Moser

Sailkapen orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Francesco Moser pink jersey, general classificationITA ItaliaGis Gelati-Tuc Lu98 o 32 min 20 s
2. Laurent Fignon green jersey, mountains classificationFRA FrantziaRenault-Elf+ 1 min 03 s
3. Moreno Argentin ITA ItaliaSammontana-Campagnolo+ 4 min 26 s
4. Marino Lejarreta EH Euskal HerriaAlfa Lum-Olmo+ 4 min 33 s
5. Johan van der Velde NED HerbehereakMetauro Mobili-Pinarello+ 6 min 56 s
6. Gianbattista Baronchelli ITA ItaliaMurella-Rossin+ 7 min 48 s
7. Lucien Van Impe BEL BelgikaMetauro Mobili-Pinarello+ 10 min 19 s
8. Beat Breu SUI SuitzaCilo-Aufina-Crans-Montana+ 11 min 39 s
9. Mario Beccia ITA ItaliaMalvor-Bottecchia+ 11 min 41 s
10. Dag Erik Pedersen NOR NorvegiaMurella-Rossin+ 13 min 35 s
11. Wladimiro Panizza ITA ItaliaAtala-Campagnolo+ 15 min 46 s
12. Eddy Schepers BEL BelgikaDromedario-Alan-Sidermec+ 16 min 55 s
13. Faustino Rupérez ESP EspainiaZor-Gemeaz Cusin+ 18 min 02 s
14. Alfredo Chinetti ITA ItaliaSupermercati Brianzoli+ 18 min 44 s
15. Martial Gayant FRA FrantziaRenault-Elf+ 21 min 10 s
16. Giuseppe Saronni ITA ItaliaDel Tongo-Colnago+ 22 min 06 s
17. Alfio Vandi ITA ItaliaDromedario-Alan-Sidermec+ 22 min 31 s
18. Roberto Visentini ITA ItaliaCarrera-Inoxpran+ 24 min 07 s
19. Alberto Fernández Blanco ESP EspainiaZor-Gemeaz Cusin+ 24 min 35 s
20. Bruno Leali ITA ItaliaCarrera-Inoxpran+ 25 min 46 s
21. Charly Mottet Maillot zuriaFRA FrantziaRenault-Elf+ 29 min 51 s
22. Glauco Santoni ITA ItaliaCarrera-Inoxpran+ 31 min 09 s
23. Acácio da Silva POR PortugalMalvor-Bottecchia+ 31 min 25 s
24. Franco Chioccioli ITA ItaliaMurella-Rossin+ 32 min 49 s
25. Luciano Loro ITA ItaliaCarrera-Inoxpran+ 33 min 02 s


Puntukako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Urs Freuler purple jersey, points classificationSUI SuitzaAtala-Campagnolo178 pt.ak
2. Johan van der Velde NED HerbehereakMetauro Mobili-Pinarello172 pt.ak
3. Francesco Moser pink jersey, general classificationITA ItaliaGis Gelati-Tuc Lu166 pt.ak
4. Dag Erik Pedersen NOR NorvegiaMurella-Rossin160 pt.ak
5. Laurent Fignon green jersey, mountains classificationFRA FrantziaRenault-Elf150 pt.ak


Mendiko sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Laurent Fignon green jersey, mountains classificationFRA FrantziaRenault-Elf53 pt.ak
2. Flavio Zappi ITA ItaliaMetauro Mobili-Pinarello40 pt.ak
3. Moreno Argentin ITA ItaliaSammontana-Campagnolo30 pt.ak
4. Johan van der Velde NED HerbehereakMetauro Mobili-Pinarello29 pt.ak
5. Jesús Rodríguez Magro ESP EspainiaZor-Gemeaz Cusin28 pt.ak


Taldekako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Renault-Elf FRA Frantzia293 o 48 min 45 s
2. Murella-Rossin ITA Italia+ 2 min 34 s
3. Carrera-Inoxpran ITA Italia+ 27 min 41 s
4. Del Tongo-Colnago ITA Italia+ 40 min 30 s
5. Alfa Lum-Olmo ITA Italia+ 40 min 46 s


Gazteen sailkapena
1.Charly Mottet FrantziaREN99h 02' 11s
2.----
3.----

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]