Garoa Martinez
Itxura
Garoa Martinez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bermeo, 1997ko irailaren 24a (27 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirolaria |
Garoa Martinez Anasagasti (Bermeo, Bizkaia, 1997ko irailaren 24a) kirolaria da, halterofilian nabarmendu dena.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskubaloia, judoa, gimnastika erritmikoa eta bestelako kiroletan aritutakoa da Martinez. 15 urte zituela, oinetan ebakuntza baten ondorioz, gimnastika utzi behar izan zuen. Adina bete orduko gimnasiora joaten hasi zen eta Crossfit-ean aritu zen. Orduan hasi zen pisuak altxatzen. Halterofilia egiten hasi zen 2016an eta bost urte eskasean Euskadiko eta Espainiako txapelduna da.[1] 2020an Europako Txapelketarako 23 urtez azpikoen kategorian sailkatu zen baina pandemiak eragindako osasun-egoera zela-eta, kirol honetan nazioarteko jarduera guztiak eten ziren. 2021ean hamalaugarren izan da Europako Txapelketan.[2][3]
Markak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2021ean Moskun Halterofiliako Europako Txapelketan hamalaugarren postua 64 kiloko kategorian 182 kiloko erregistroarekin.[4][5] Leonen Espainiako Kopa absolutuan parte hartu zuen lehen aldiz, zazpigarrena bukatuz.[6]
- 2020an, A coruñan Espainiako Txapelketa nazionalean urrezko domina 64 kg-ko gorputz-pisuko kategorian, bi aldiko modalitatean 105 kilorekin eta brontzeko bi.[7] Erandion Euskadiko Senior Mailako txapelduna.[8]
- 2019an Madrilen zilarrezko domina, bi denborako modalitatean 102 kilo altxatuta.[7]
- 2018an unibertsitate mailako nazionalaren irabazlea.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «GAROA MARTÍNEZ ANASAGASTI-Fundación Kirolaraba Fundazioa - Inicio» www.kirolaraba.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ Etxeberria, Julen. «'Klik' egin dio buruak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Garoa Martínez, del Indarra, convocada para el campeonato de Europa absoluto de halterofilia» El Correo 2021-03-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La alavesa Garoa Martínez, decimocuarta en 64 kilos los Europeos de halterofilia» naiz: 2021-04-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Garoa Martínez, 14ª en 64 kilos del Europeo» Mundo Deportivo 2021-04-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ «Garoa Martínez, séptima en la Copa de España absoluta.» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Garoa Martínez consigue una medalla de oro y dos de bronce en el nacional» El Correo 2020-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Dxtfem. (2020-02-28). «Garoa Martínez, campeona de Euskadi senior de halterofilia» DXTFem Euskadi (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa SD 2017/2018 Club INDARRA de HALTEROFILIA (Martín y Garoa) (Bideoa, 2018, ES)