Edukira joan

Javier Ollo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gandalf Grisa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:46, 31 urtarrila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Javier Ollo


Altsasuko alkate

2015 -
Bizitza
JaiotzaAltsasu1990eko ekainaren 4a (34 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitate Publikoa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria
KidetzaEusko Alderdi Jeltzalea
Geroa Bai

Javier Ollo Martínez (Altsasu, Nafarroa, 1990eko ekainaren 4a) nafar abokatu eta politikaria da. EAJren Napar Buru Batzarreko burukidea eta Geroa Baiko kidea, 2015az geroztik Altsasuko alkatea da. 2019ko hauteskundeetan Geroa Bairen hautagaia izan zen berriz, eta koalizioak gehiengo osoa lortu zuen Altsasuko udalean.

IES Altsasu BHIn ikasi zuen. Giza zientzietako Batxilergoa egin zuen, eta ohorezko matrikula lortu zuen. 2009 eta 2013 bitartean Zuzenbidean graduatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Ikasketa Amaierako Sari Berezia eskuratuz. Hurrengo ikasturtean Abokatutza Sarrerarako Masterra gauzatu zuen, eta praktikak burutu zituen ARPA Abogados consultores enpresan.[1]

Ibilbide politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik zegoen politikan interesatua, eta Nafarroa Bai zein EAJren herriko batzarretan parte hartzen hasi zen. 2011n EAJko kide egin zen.[2] 2015ean Geroa Bairen Altsasuko herriguneko koordinatzaile izendatua izan zen.[3] 2015eko udal hauteskundeetan koalizioaren alkatetzarako hautagaia izan zen. Geroa Bai lehen indarra izan zen, 5 zinegotzirekin, eta Javier Ollok alkatetza eskuratu zuen.[4] Alkate izendatua izan zenean altsasuarrak eta zinegotzi guztiei eskerrak emateko eta zortea opatzeko hartu zuen hitza. Udala Altsasuren aniztasunaren isla zela eta konplexutasun hori arduraz kudeatzeko deia egin zion udalbatzari. “Pluralitateak entzuten, hitz egiten eta akordioak egiten jakitea eskatzen digu”. Ezberdintasun ideologikoak akordioak lortzeko oztopo ez izatea eskatu zuen. “Herritarrek hori eskatzen digute. Hori bermatzeko erantzukizun garbia daukat”.[5]

2016an EAJk bere lurralde batzarrak berritu zituen. Unai Hualdek Manu Aierdi ordezkatu zuen NBBko lehendakari gisa, eta aldaketa horren ondorioz Javier Ollo NBBko kide izendatua izan zen.[6]

Altsasu auziaren harira protagonismoa lortu zuen Estatuko komunikabideetan. Justiziaren proportzionaltasuna eskatu zuen uneoro,[7] eta horregatik zenbait mehatxu jaso zituen, besteak beste Falange Españolaren aldetik.[8] 2017an Unión de Guardias Civiles elkarteko ordezkaritza hartu zuen udaletxean, eta hauek bilera grabatu zuten ezkutuan, OkDiario komunikabidearentzat.[9][10] Auziaren harira zenbait alderdi politikok zein komunikabidek Altsasuko herriaren irudi faltsu bat saltzen dutela salatu izan du, eta herriaren aniztasuna aldarrikatu du.[11][12][13]

2019ko udal hauteskundeetan Geroa Bairen zerrendaburua izan zen berriz. Koalizioak emaitza historikoak lortu zituen, 10 zinegotziko gehiengo osoa eta botoen %60tik gora eskuratuz.[14] 2023ko udal hauteskundeetan, hirugarrenez Geroa Bairen alkategaia izango da Altsasun.[15]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) LinkedIn - Javier Ollo Martínez. (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  2. Batzar, Euzkadi Buru. «Javier Ollo: “Ahal dugun guztia egin behar dugu Altsasu inbertsiorako toki erakargarria izan dadin”» Napar Buru Batzarra (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  3. «Ollo Geroa Baiko koordinatzaile berria - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  4. «Geroa Bai lehen indarra - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  5. «Ollo alkate - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  6. «Unai Hualde EAJko Nafarroako buru - Sakana» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  7. Berria.eus. ««Justizia, ez mendekua»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  8. «Deklarazioak, eta salaketa - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  9. «Alkateak bere baimenik gabe Guardia Civilek egindako grabaketak salatu ditu - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  10. (Ingelesez) Berria.eus. «Altsasuko alkateak guardia zibilen ezkutuko grabaketak salatu ditu» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  11. (Gaztelaniaz) Ariztegi, Miguel M.. «“No nos gusta que se utilice Alsasua como rehén de una confrontación política”» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  12. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Altsasu pide a los vecinos “no caer en ningún intento de provocación”. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  13. (Gaztelaniaz) «Javier Ollo afea a Albert Rivera que use Alsasua con fines electorales . Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  14. (Gaztelaniaz) «Nuevo escenario a dos en Altsasu. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  15. «Javier Ollo Martinez Geroa Baiko Altsasuko alkategaia izanen da - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).