Unai Hualde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Unai Hualde
Unai Hualde Iglesias (cropped).jpg
Escudo de Navarra (oficial).svg
Nafarroako Parlamentuko legebiltzarkidea

2015-06-17 -
Logotipo EAJ-PNV.svg
EAJren NBBko lehendakaria

2015 -
Manu Ayerdi
Escudo de Alsasua2.svg
Altsasuko alkatea

2011 - 2015
Escudo de Alsasua2.svg
Altsasuko udal zinegotzia

2003 - 2016
Bizitza
Izen osoa Unai Hualde Iglesias
Jaiotza Altsasu1976ko uztailaren  25a (42 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta aholkulari juridikoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Nafarroa Bai
Nafarroa Bai 2011
Geroa Bai

Unai Hualde Iglesias (Altsasu, Nafarroa, 1976ko uztailaren 25a) nafar politikari jeltzalea da. Zuzenbidean lizentziatua, gaur egun Nafarroako Parlamentuko lehendakariordea eta EAJren NBBko lehendakaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altsasuarra da, Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta politikan sartu aurretik enpresa pribatuan aritu da lanean, aholkulari juridiko gisa zuzenbide publikoaren esparruan. 1999an egin zen EAJko kide, 23 urte zituela.[1]

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko udal hauteskundeen ondoren Altsasuko udaleko zinegotzi jardun zuen 2007 bitartean, "Agrupación Altsasuarra / Altsasuko Taldea" aliantzaren baitan. 2003-2007 legealdian Aralar, EA eta IUrekin batera udal-gobernua osatu zuten. Hauteskundeak PSNk irabazi zituen eta "Agrupación Altsasuarra / Altsasuko Taldea" bigarren izan zen, hiruna zinegotzirekin, baina Aralarren alkategaia babestu zuten, Asunción Fernández de Garaialde, hirugarren geratu zena 2 zinegotzirekin.[2][3]

Hurrengo legealdian Unai Hualde Nafarroa Bai koalizioko zerrendaburu gisa aurkeztu zen hauteskundeetara. Aliantza hau lehen indarra izan zen, 4 zinegotzi eskuratuz, eta beraz Unai Hualdek alkatetza eskuratu zuen. Herriko alkatea izan zen 2007-2011 legealdian.

2011ko udal hauteskundeetan berriz ere alkatetzarako aurkeztu zen, kasu honetan Nafarroa Bai 2011 zerrendan. 4 zinegotziak mantendu zituzten, baina Bilduk boto gehiago eskuratu zituen, beste lau zinegotzirekin lehen indarra izatera iritsiz. Era horretan Garazi Urrestarazuk eskuratu zuen alkatetza. 2011-2015 legealdian zehar Unai Hualdek udaleko ziengotzi gisa jardun zuen.

2015eko udal hauteskundeetan Geroa Bai izan zen lehen indarra, eta Javier Ollo izendatu zuten alkate. Unai Hualdek zinegotzi lanean jarraitu zuen 2016ko otsailera arte, parlamentari lanean zentratzeko karguari uko egin zionean.[4]

Parlamentuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan Geroa Bai koalizioaren zerrendako laugarren postuan aurkeztu zen.[5] Koalizioa hau bigarren indarra izan zen, 9 parlamentari eskuratuz. Legealdiaren eratze-bilkuran, 2015eko ekainaren 17an, Unai Hualde parlamentuko mahaiko lehen presidenteorde izendatu zuten.[6]

2015-2019 legealdian mahaiko lehendakariordea izateaz gain Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administraritzako zein Araudi Batzordean eleduna izan zen; Nafarroako Kutxaren desagerpenaren gaineko Ikerketa Batzordeko eta Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Batzordeko mahaiburua; eta Foru Erregimen eta Ogasun eta Finantza Polikoko Batzordeetako kidea.[7]

Alderdian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an afiliatu zen EAJn, Altsasuko Uri Batzarrean, eta 2004an NBBko burukide izendatua izan zen.[8] 2015eko uztaila eta 2016ko urtarrila bitartean NBBren jarduneko lehendakaria izan zen, Manu Aierdik postua utzi baitzuen Nafarroako Gobernuko lehendakariorde izateko.[9] Barne-prozesu baten ondoren NBBko lehendakari hautetsia izan zen 2016ko urtarrilean, EAJren Nafarroako uri erakunde guztiek aho batez proposatu eta militantziaren %90etik gorako babesa jaso ondoren. Gaur egun kargu honetan jarraitzen du.[10]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   EAJ-PNV (2017-07-18) Unai Hualde . Noiz kontsultatua: 2019-03-07 .
  2. (Gaztelaniaz)  País, Ediciones El (2003-06-15) «Candidatos socialistas asumen alcaldías en Navarra con apoyo de nacionalistas vascos» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07 .
  3.   «Consulta de resultados electorales. Ministerio del Interior» www.infoelectoral.mir.es . Noiz kontsultatua: 2019-03-07 .
  4.   «Unai Hualdek Altsasuko zinegotzi karguari uko egingo dio» euskalerriairratia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-07 .
  5. (Gaztelaniaz)  Junta electoral provincial de Navarra, «Candidaturas proclamadas» (PDF), Boletín Oficial de Navarra .
  6.   Nafarroako Parlamentua, Foru parlamentariakː Unai Hualde Iglesias, . Noiz kontsultatua: 2019-03-07 .
  7.   Geroa Bai «Parlamentu taldea» www.geroabai.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-07 .
  8.   Batzarra, Euzkadi Buru «Gure Burukideak: Unai Hualde Iglesias» www.eaj-pnv.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-07 .
  9.   Batzarra, Euzkadi Buru «Gure Burukideak: Unai Hualde Iglesias» www.eaj-pnv.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-07 .
  10.   Batzarra, Euzkadi Buru «Unai Hualde aukeratu dute aho batez Nafarroako EAJ-PNVren Napar Buru Batzarraren lehendakari» www.eaj-pnv.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-07 .