Edukira joan

Hérard Abraham

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artegia (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:38, 28 otsaila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Hérard Abraham

(2005)
Foreign Minister of Haiti (en) Itzuli

2005eko urtarrilaren 28a - 2006ko ekainaren 9a

Haitiko presidentea

1990eko martxoaren 10a - 1990eko martxoaren 13a
Prosper Avril (en) Itzuli - Ertha Pascal-Trouillot
Barne Arazoetako ministroa

Bizitza
JaiotzaPort-au-Prince1940ko uztailaren 28a
Herrialdea Haiti
Heriotza2022ko abuztuaren 24a (82 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria

Hérard Abraham (Port-au-Prince, 1940ko uztailaren 28a - Fermathe, Mendebaldeko departamendua, 2022ko abuztuaren 24a) haitiar militar eta politikaria izan zen. Haitiko jarduneko presidentea izan zen 1990eko martxoaren 10etik 13ra.

Gaztetan armadan izena emanda, teniente jeneralaren mailara igo zen. Jean-Claude Duvalier presidentearen gertuko zirkuluko militar gutxietako bat izan zen, baina 1986ko otsaileko estatu-kolpea babestu zuen. 1980ko hamarkadan, Informazio ministroa eta Kanpo Arazoetako ministroa izan zen Henry Namphyren gobernuan.

1990eko martxoaren 10ean Haitiko presidente bihurtu zen Prosper Avril presidentea erbestera joan ondoren. Hiru egun geroago, Ertha Pascal-Trouilloti utzi zion boterea bere borondatez. 1991ko urtarrilean estatu-kolpe saiakera bat zanpatzen lagundu zuen eta uztailean Jean-Bertrand Aristidek armadatik erretiratzera behartu zuen. Orduan Floridara joan zen.

2004an, Gérard Latortuek Barne ministro izendatu zuen, eta 2005etik 2007ra, berriz, Kanpo Arazoetako ministro. Jovenel Moïsek bost kideko batzorde bateko kide izendatu zuen 2019an, Haitirako konstituzio berri bat idazteko.