Edukira joan

Zeto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:47, 1 apirila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Zeto
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakKrataeis (en) Itzuli
Familia
AitaPonto
AmaGaia
Ezkontidea(k)Fortzis
Bikotekidea(k)Gorgon (en) Itzuli
Seme-alabakPhorcydes (en) Itzuli, Hesperideak, Medusa, Graeae (en) Itzuli, Ladon Herensugea, Euryale (en) Itzuli, Toosa, Stheno (en) Itzuli, Deino (en) Itzuli, Enyo (en) Itzuli, Pemphredo (en) Itzuli eta Ekidna

Zeto, greziar mitologian (antzinako grezieraz: Κητώ Kētō, "arrain handia", eta, bereziki, balea, hortik zetazeo hitza), uretako munstro izugarri bat zen, Gea eta Pontoren alaba.

Itsasoko arriskuen pertsonifikazioa zen, izu ezezagunen eta izaki bitxiena. Zeto hitzak, itsasoko edozein munstrorentzako laburdura izaten amaitu zuen, eta hala erabiltzen jarraitzen da.

Bere senarra Fortzis izan zen, eta, honekin, seme-alaba ugari izan zituen, modu orokorrean, Fortzide bezala ezagutuak.

Greziar artean, suge formako arrain bat bezala irudikatzen zen. Zetok, Zetus konstelazioari izena ere eman zion.

Bikoteak eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]