Ponto (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau greziar jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ponto (argipena).
Ponto antzinako mosaiko erromatar batean (Tunisia).

Greziar mitologian Ponto edo Pontos (antzinako grezieraz Πόντος "itsasoa", latinez Pontus), antzinako itsasoko jainko aurreolinpiar bat zen, Gearen semea eta Uranoren anaia. Hesiodok (Teogonia, 116) Geak Ponto berak bakarrik erditu zuela kontatzen du, inor bikotekide bezala izan gabe. Berarentzat, Ponto, ez da itsasoaren pertsonifikazio bat baino askoz gehiago. Higiniok (Fabulak) Ponto, Geak Eterrekin, airearekin izan zuen semea dela dio.

Gearekin, itsasoko agureak ziren Nereo eta Taumanteren (itsasoaren "miraria") aita izan zen, itsasoaren alde arriskutsuenena, Fortzis eta honen emazte eta arreba Zetorena, eta Euribia jainkosa "indartsua"rena. Talasarekin (honen izenak "itsasoa" soilik esan nahi du baina erro aurregreziar batean) Telkinen aita izan zen.

Ozeano itsasoko titanarekin alderatu, honen presentzia greziarren artean askoz garbiagoa zelarik.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]