Énia Lipanga
Énia Lipanga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Énia Stela Lipanga |
Jaiotza | Maputo, 1977ko apirilaren 4a (47 urte) |
Herrialdea | Mozambike |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta aktibista |
Énia Stela Lipanga (Maputo, Mozambike, 1977ko apirilaren 4a), Énia Wa Ka Lipanga bezala ezaguna, mozambiketar poeta, aktibista eta kultur asaldatzailea da.[1]
Ibilbidea
2015ean, Portugalgo hizkuntza artearen bidez sustatzeko eta herrialde lusofonoetako lotura kulturalak batzeko 6 Continentes Kulturaren Nazioarteko Jaialdiaren antolatzaileetako bat izan zen.[2]
2018an, Munduko Slam Poetry Jaialdian parte hartu zuen, eta Moz Slam slam lehiaketaren bultzatzailea izan zen.[3] Urte horretan bertan, Mozambikeren ordezkaria izan zen Portugesezko Poeten V. Topaketan.[4][5]
2019an, Memoria Viva Nazioarteko Jaialdiaren 6. edizioan parte hartu zuen Burgosen, Espainiako jaialdi artistiko-kultural nagusietako bat baita.[6]
2021ean, Lipanga Raul de la Fuenteren Woman film labur dokumentalaren protagonistetako bat izan zen, eta Mozambikeko emakumeek bizi duten errealitatea erakusten du. Horien artean Josina Machel, Dama do Bling, Iveth Mafundza, Natalia Malembe, Graça Julio eta Onelia Filipe daude.[7]
Proiektuak
Revolução Feminina hip hop talde femeninoko kidea da,[4] eta emakumeak errespetatzen eta aintzat hartzen dituzten mezuak eta jazarpenaren aurkakoak sustatzen ditu.[5]
Palavras são palavras kultur proiektua sortu zuen, poesiaren, kantuaren eta antzerkiaren bidez literatura sustatzen duena.[3][8] Mozambikeko H2N elkartearekin ere lan egiten du, Mozambikeko herritarren artean osasunaren eta nutrizioaren arloko komunikazioa sustatzeko,[9] eta Forum Mulherrek emakumeen eskubideen alde antolatutako jardueretan parte hartzen du.[5]
Turbante-se proiektuaren buru da, eta buruko turbantearen erabilera sustatzen du. Onkologia-aretoetan turbantea jartzen irakasteko tailerrak ematen ditu, kimioterapia tratamenduan dauden emakumeak ahaldunduz.[9]
IncluArte kultur proiektuaren mentorea ere bada, pertsona itsu eta gorren parte-hartzea eta kultur bizitzan sartzea bilatzen duen ekimena.[10]
Argitalpenak
Orgia no Mercado Janete eta Vida de Moçambique lanak argitaratu ditu.[11]
2020an, Braillearen Munduko Egunean, Lipangak Sonolência e alguns rabiscos (Logura eta zirriborro batzuk) liburua aurkeztu zuen, maitasunari, generoari eta inklusioari buruzkoa. Gainera, Mozambiken braillez argitaratutako lehen poesia liburua izan zen.[12][13]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «CARTOGRAFIAS EM CONSTRUÇÃO Algumas escritoras de Moçambique by EDUFRB - Issuu» issuu.com 2019-08-22 (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ (Galizieraz) Diario, Nós. (2016-01-20). «África … de olhos brancos» Nós Diario (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Murias, Celia. (2018-10-10). «De Josina Machel a Enia Lipanga: del Mozambique revolucinario a la agitación cultural» Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ a b «PressReader.com - Digital Newspaper & Magazine Subscriptions» www.pressreader.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Music: Rap against repression» The Africa Report.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ «Poetisa moçambicana num festival na Espanha» web.archive.org 2019-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sepúlveda, Cristian Urriaga. (2021-02-22). «"Woman", de Raúl de la Fuente: Director que sabe lo que hace» Cinemagavia (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ (Portugesez) https://www.facebook.com/matopejm. (2015-02-06). «Poesia e música acústica andam de mãos dadas no “Palavras são Palavras”» www.mmo.co.mz (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ a b «ÉNIA WA KA LIPANGA: Uma feminista de sete costados» web.archive.org 2019-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ «IncluArte / Agenda / Home - Fundação Fernando Leite Couto» www.fflc.org.mz (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ (Portugesez) Lipanga, Enia. (2015-07-03). «Capulana, um lindo poema da escritora moçambicana Énia Lipanga» CONTI outra (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ «Énia Lipanga estreia-se com Sonolência em braile» web.archive.org 2020-01-02 (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ (Portugesez) Moçambique: Lançado primeiro livro de poesia em braille – DW – 05/01/2020. (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
Kanpo estekak
- Woman, film dokumentala Vimeo