Cordillera Blanca
Cordillera Blanca | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Huascarán |
Garaiera | 6.757 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 200 km |
Zabalera | 21 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 9°07′S 77°36′W / 9.12°S 77.6°W |
Mendikatea | Cordillera Occidental (en) |
Estatu burujabe | Peru |
Peruko eskualdea | Ancash Department |
Babestutako-eremua | Huascarán National Park (en) |
Leku geografikoa | Andeak |
Cordillera Blanca[1] (gaztelaniazko Mendikate Zuria, kitxuaz Yuraq Walla edo Yuraq Hanka) Peru iparraldean dauden elurtutako mendi batzuk osatzen duten mendikate bat da. Cordillera Negrarekin batera (Cordillera Blancagandik mendebaldera dagoena) Callejón de Huaylas delakoa osatzen du, nondik Ancash departamenduan Santa ibaia igarotzen den.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cordillera Blanca Nazca plakaren eraginez Hego Amerikar Plakaren altxamenduaren ondorio da, hau lehenaren azpian sartuz. Milioika urtean zehar Cordillera Blanca eratu zen Peru iparraldean, Ancash departamenduan.
Erreserba naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia mendikate osoa Huascaran Parke Nazionalak babesten du, tontor elurtuen paradisua. Bertan Huandoy eta Huascaran bezalako elurtuak daude (azken hau Peruko mendirik garaiena). Gainera, 663 glaziar, 269 aintzira, horien artean Llanganucokoak nabarmentzen direlarik eta 42 ibai ditu, 33 eremu arkeologikoz gain.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerratik abiatuta, mendikateko mendi elurtuak turista atzerritar mordoa hartzen hasi ziren, tontorrerantz igotzeko asmoz.
1970eko maiatzak 31n mendikatearen oinean zeuden ia herri guztiak 1970eko Ancasheko lurrikarak suntsitu zituen; zatirik okerrena Yungayk eraman zuen, hiria erabat lurperatua utzi zuen lokatz, izotz eta harrizko alubioi batek suntsitu zuena.
Peru mundu osoan berotze globalagatik hirugarren herrialderik kaltetuena denez, Mendikate Zuriko glaziarrek atzerakada larri bat jasan dute azken hamarkadetan. 1970ean 723.37 kilometro karratuko eremu glaziarra hartzen zuen, baina 1997an bere masa %15,46an murriztu zuen, Peruko Baliabide Naturalen Institutu Nazionalaren datuen arabera. Gaur egun soilik 535 kilometro karratu ditu.
Berriki, perutar agintariek, Yungay hiritik ekialdera zegoenaren desagerpena adierazi dute, Llanganucoko aintzirako quebradaren buruan. Glaziar hau Pastorurikoa baino handiagoa zen, Mendikate honetako elurturik enblematikoena bere edertasun eta erakargarritasun turistikoagatik. Pastorurikoak ere bere tamaina murriztu du, eta, beraz, jada ez da elurtutzat hartzen baizik eta izotzezko estalkitzat.
Glaziarrak eta aintzirak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendikate Zuria 180 kilometrotan zehar hedatzen da iparraldetik hegoaldera. Huascaran Parke Nazionalaren barnean dago. 663 glaziar ditu, horietatik 29 6000 metro baino gehiagoko altuerakoak, non Peruko mendirik garaiena den Huascaran dagoen, 6768 metrokoa, baita Alpamayo ere. 6.000 metrotik gorako 17 mendi daude mendikate zurian. Mendikate zuriak 269 aintzira baino gehiago eta Cañón del Patoko zentral hidroelektrikoarentzat oso garrantzitsuak diren 41 ibai ditu.
Mendirik garaienak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tontor bananduak aukeratzeko 400 metroko nabarmentasunezko irizpide bat onartzen bada, orduan, mendikate honetan 6000 metrotik gorako altuera duten 16 tontor daude, eta beste 17 5500 metrotik gorakoak. Hegoaldeko Huascaranek, tontorrik altuena dena, bi altuera ditu, 6746 metro peruar IGN mapan eta 6768 metro OEAV esplorazio mapan.
Mendikate Zuria Nevado de Tucorekin abiatu eta Champará elurtuan amaitzen da. Santa ibaia Conococha aintziran sortzen da eta Huaylaseko kalezuloa zeharkatzen du Mendikate Zuria eta Cordillera Negraren artean.
Huayhuash mendilerroa, 6000 metrotik gorako 7 tontor dituena, Huarazetik 110 kilometro hegoaldera dago, Mendikate Zuritik 50 kilometro hego-mendebaldera. Mendikate honetan dago Peruko bigarren elurturik garaiena, Yerupajá, 6634 metrokoa, non trekking, climbing, horseback, riding mountain bike eta fishing abentura kirolak praktikatzen diren. Abentura kirolentzat eta mendigoizaletasunerako denboraldi egokia apirila eta urria artean hedatzen da. Siula Grande elurtuan Touching the void (Hutsa ukitzen) filma filmatu zen, non Rodolfo Reyes Oropezak gogor lan egin zuen Joe Simpson, Simon Yates eta Kevin MacDonal (zuzendaria) eskalatzaileekin batera.
Mendikate Zurian, Huayhuash mendilerroan eta Raura mendilerroan abentura kirolak praktikatzen dira, halanola Santa Cruz-Vaqueria-Olleros-Chavin-Cedros-Vaqueria-Santa Cruz-Ulta zirkuitua. Huaraz eta Caraz bezalako herriak mendigoizaletasun operazietako erdiguneak dira, Limatik 407 eta 467 kilometrora daude hurrenez hurren. Carazetik Iparralde, Mendebalde eta Ekialdeko Huandoy, Alpamayo, Santa Cruz, Quitaraju, Taulliraju, Pirámide eta Artesonraju elurtuetara iristen da. Huarazetik, berriz, Vallunaraju, Ranrapalca, Cayesh, Ishinca, Urus eta Tocllarajura. Carhuazetik Hualcan eta Copara. Mancosetik Huaskaranera eta Yungaytik Nevado Pisco, Yanapaccha, Chopicalqui, Chacraraju eta Hegoaldeko Huandoyra.
- Tontorrik ospetsuenak
Mendia | Altuera |
---|---|
Huascarán Sur | 6.768 m |
Huascarán Norte | 6.655 m |
Huandoy Norte | 6.395 m |
Nevado Huantsan | 6.395 m |
Tunsho | 6.369 m |
Chopicalqui | 6.354 m |
Rurumachay | 6.309 m |
Taulliraju | 6.300 m |
Copa | 6.188 m |
Santa Cruz | 6.259 m |
Pomabamba | 6.258 m |
Pucaraju | 6.241 m |
Cojup | 6.180 m |
Carhuacatac | 6.171 m |
Hualchajanga | 6.127 m |
Hualcán | 6.122 m |
Rajopaquinan | 6.122 m |
Chacraraju | 6.112 m |
Pucahirca | 6.100 m |
Quitaraju | 6.036 m |
Artesonraju | 6.025 m |
Alpamayo | 5.947 m |
Nevado Pisco | 5.752 m |
Problematika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paisaia eder honen arazoa berotze globalaren ondorioz bere elurra oso azkar urtzen ari dela da, honek gertuen dauden herriak suntsitzen dituzten elur-jausiak eragiten dituelarik, herriak oso material ahulekoak baitira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .