Jaime Camino
Jaime Camino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1936ko urriaren 11 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 2015eko abenduaren 5a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Jaime Camino Vega de la Iglesia (Bartzelona, 1936ko ekainaren 11 -2015eko abenduaren 4) idazlea, gidoilaria, eta zinema zuzendari ezaguna izan zen. Frankismo garaian zinema engaiatuaren alde egin zuen lan.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide ikasketak Bartzelonan egin zituen. Halaber, musika ikasketak egin zituen, piano eta harmonia. Hasieran literaturari ekin zion, La coraza eleberriarekin Nadal sarian finalista geldituz. Ondoren zinema munduan murgildu zen. Zineman Bartzelonako Eskolarekin lotzen zaio: zinema engaiatuaren alde egin zuen zuzendari talde bat diktadura garaian. Talde horren beste ezaugarria Frantziako Nouvelle Vague eragina nabaria zen. 1975an Institut del Cinema Català erakundearen sortzear hartu zuen parte. 2009an Ohorezko Gaudí Saria Zinemako Katalan Akademia eman zion. Bartzelonan hil zen, 2015eko abenduaren 4an, 79 urtez, birikako minbiziaz.
Caminoren filmetan Gerra Zibilaren presentzia konstantea izan zen.[1]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2001. Los niños de Rusia
- 1991. El largo invierno
- 1988. Luces y sombras
- 1986. Dragon Rapide
- 1979. La campanada
- 1978. La vieja memoria
- 1976. Las largas vacaciones del 36
- 1973. Mi profesora particular
- 1969. Un invierno en Mallorca, George Sanden liburuan oinarrituta.
- 1969. España otra vez
- 1964. Los felices 60
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La coraza, eleberria, Nadal sariaren finalista, 1966, argitaratu gabea.[2]
- Moriré en Nueva York, eleberria, 1996.
- El oficio de director de cine, saiakera, 1997.