George Sand

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
George Sand
George Sand.PNG
Bizitza
Izen osoa Amantine-Aurore-Lucile Dupin
Jaiotza Paris1804ko uztailaren  1a
Herrialdea  Frantzia
Bizilekua Paris
Centre
Talde etnikoa Frantziarra
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Nohant-Vic1876ko ekainaren  8a (71 urte)
Hobiratze lekua Nohant-Vic
Heriotza modua : miserere kolikoa
Familia
Aita Maurice Dupin de Francueil
Ama Q56021183
Ezkontidea(k) Casimir Dudevant  (1822-12-10 -  1835)
Bikotea(k) Alfred de Musset
Jules Sandeau
Frédéric Chopin
Prosper Mérimée
Félicien Mallefille
Victor Borie Itzuli
Alexandre Manceau Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, kazetaria, salonnièrea Itzuli, antzerkigilea, eleberrigilea, musikagilea eta eguneroko-idazlea
Influentziak Adam Mickiewicz
Mugimendua erromantizismoa
Izengoitia(k) George Sand
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
IMDb nm0761168
George Sand (1804-1876) signature 1857.jpg

George Sand (jaiotza-izena: Amandine Aurore Lucile Dupin), Dudevant baronesa, (Paris, Frantzia, 1804ko uztailaren 1a - Nohant, 1876ko ekainaren 8a), idazle frantziarra izan zen.

Feminismoaren aitzindari, nobelak, ipuinak, antzezlanak, autobiografia bat, literatura kritika, politika-testuak eta abar idatzi zituen. Baina ez bakarrik literatura, pintura ere landu zuen. Aldi berean, politikarekin arduratutako emakumea izan zen, eta, neurri batean, 1848ko behin-behineko gobernuan parte hartu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

George Sand, bere lagun eta senideentzat, Aurore, Parisen jaio zen 1804an baina bere haurtzaroaren zatirik handiena Nohanten eman zuen (Frantziako Indre departamenduan), Marie-Aurore de Saxe, Madame Dupin Francueilgoa, bere amonaren etxe eta zaintzapean. Leku hori geroagoko bere nobela askotan erabili zuen. Maurice Dupin, bere aita, Maurice Saxoniako kondea zen Frantziako mariskalaren biloba zen, eta familiako adar honen bidez Luis XVI.a, Luis XVIII.a, Karlos X.a Frantziakoa eta Luis Filipe Frantziakoarekin lotua zegoen.

1822an, hemezortzi urte zituela, Casimir Dudevant baroiarekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten. 1831an senarra utzi eta lauzpabost urteko "bihurrialdi erromantiko" batean murgildu zen. 1835ean dibortzioa lortu eta eta bere bi seme-alabak berekin eraman zituen Parisera.

Bere senarra utzi ondoren, Aurore jantzi maskulinoen aldeko joera hartzen hasi zen, nahiz eta bilera sozialetan jantzi femeninoak janzten jarraitu. Horrela jantzita joateak Parisen zehar libreago ibiltzeko aukera eman zion; hala, bere egoera sozialeko emakume batentzat bestela debekatuak liratekeen lekuetara sartzeko aukera izan zuen. Horren guztiaren ondorioz, baroisa bihurtu zenean lortutako pribilegioetako batzuk galdu zituen.

Harreman nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amodio-bizitza mugitua izan zuen, maitale ugarirekin eta beragan eragina izan zuen zenbait harremanekin; Jules Sandeau idazlearekin (1931), bere izengoitia eman zionarekin; Prosper Mérimée idazle eta arkeologoarekin zorigaiztoko amodio-kontu labur bat izan zuen; Alfred de Musset poetarekin (1833-1835); Louis-Chrysostome Michel; Pierre-François Bocage; Charles Didier; Félicien Mallefille; Louis Blanc eta Frédéric Chopin musikariarekin (18371847). Comédie-Françaiseko aktore Marie Dorvalekin ere ezkutuko harremana izan zuen, Lélia liburua inspiratuko zionarekin.

Sanden harremanen artean Chopinekin izan zuena nabarmentzen da. Sandek 1838-1839. urteko negua Chopinekin Mallorcan pasa zuen Valldemossako monasterio kartusiarrean (aldez aurretik abandonatuta). Mallorcara bidaia, Negu bat Mallorcan (Un hiver à Majorque), liburuan deskribatu zuen eta 1841ean argitaratu zen lehen aldiz. Chopin, ordurako, tuberkulosi hasiberria zuen bere harremanaren hasieran, eta negu hotz eta hezea Mallorcan igarotzeak, ostatu egokia lortu ezinean, bere sintomak areagotu zituen. Bere heriotza baino bi urte lehenago, hainbat arrazoi zirela medio, bereizi ziren. Lucrezia Floriani bere eleberrian, Karol izeneko Ekialdeko Europako printze gaixoberarentzat eredu gisa Chopin erabili zuen. Adin ertaineko emakumezko aktore batek (Lucrezia) zaintzen du Karol, eta asko sufritzen du Karol maite duelako. Sandek Chopinen karikaturarik ez zuela egin adierazi zuen arren, liburuaren argitalpenak eta irakurle kopuru handiak, besteak beste, elkarrenganako antipatiaren arrazioa izan daiteke. Bere harremanean inflexio-puntua bere alaba Solange zen.

Chopin adeitsua izaten jarraitu zuen Solangerekin, berak eta senarrak, Auguste Clésingerrek, Sandekin diruagatik borroka izan ondoren. Sandek Solangerekiko Chopinen laguntza, oso desleialtzat hartu zuen, eta Chopinek Solange beti "maite" zuenaren baieztapen moduan. Mauricek, Sanden semeak, ere ez zuen gogoko Chopin. Mauricek "finkako gizona" bezala ezarri nahi zuen bere burua eta ez zuen Chopin bere aurkari izatea nahi. Inoiz ez zitzaion eskatu Chopini Nohant uzteko; 1848an Parisera itzuli zen Erresuma Batuan zeharreko bira baten ondoren, hurrengo urtean Place Vendômen hiltzeko. Chopinek ez zuen zentimo bat ere une horretan; bere lagunek bertako egonaldia ordaindu behar izan zioten, eta baita hileta-elizkizuna La Madeleine elizan. Hileta elizkizunean 3,000 lagun baino gehiago bildu ziren, tartean Eugène Delacroix, Franz Liszt, Victor Hugo eta beste pertsona famatu asko. George Sand ez zen azaldu.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sand Nohanten hil zen, Châteauroux inguruan, Fantziako Indre departamentuan, 1876ko ekainaren 8an, 71 urte zituela. Nohant-Viceko kaperaren atzeko hilerri pribatuan lurperatu zuten. 2003an, haren gorpuzkinak Parisko Panteoira eramateko planak eztabaida sortu zuten.

Ibilbide profesionala eta politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

George Sandek, 27 urte zituela, Europan edozein generotako idazlerik ezagunena izan zen, Victor Hugo eta Honore de Balzac baturik baino ezagunagoa izanez 1930 eta 1840ko hamarkadetan, Ingalaterran. Izan ere, oso ospetsua izaten jarraitu zuen bere bizitza osoan eta hil ondoren ere. Bere karreraren hasieran eskaera handia zuen eta, 1836rako, bere idatzien hainbat bildumen artean lehenengoa 24 liburukitan argitaratu zen. Guztira, bere "obra osoen" lau edizio argitaratu ziren, eta, 1880an, bere seme-alabek beren literatur ondarearen eskubideak saldu zituzten 125,000 frantziar liberetan (36 k. urreren baliokide, edo USD 2015ean 1,3 milioi dolar).

Bere haurtzaroko bizipenetan oinarrituta, La Mare au diable (1846), François le Champi (1847-1848), La Petite Fadette (1849) eta Les Beaux Messieurs de Bois-Doré (1857) idatzi zituen. Negu bat Mallorcan (Un hiver à Majorque) liburuan, 1833tik 1839ra bitartean Chopinekin uharte horretan igaro zuen aldia deskribatu zuen. Beste eleberriak honako hauek dira: Indiana (1832), Lélia (1833), Mauprat (1837), Le Compagnon du Tour de France (1840), Consuelo (1842-1843), eta Le Meunier d 'Angibault (1845). Antzerki-piezak eta pieza autobiografikok Histoire de ma vie (1855), Elle et lui (1859, Mussetekin izandako harremanari buruz), Journal intime (1926, hil ondoren argitaratua) eta Correspondance dira, besteak beste. Sarritan bere antzerki lanak Nohant finkan antzeztera ematen zituen.

Mundu osoan oso ezaguna izan zen Sand, eta bere praktika sozial, idatzi eta sinesmenek iruzkin ugari eragin zituzten, askotan, arteen eta letren munduko beste kide batzuen aldetik.

Jules Sandeau idazlearekin izandako kolaborazio baten emaitza izan zen Sanden debut literarioa. Ipuinak elkarrekin argitaratu zituzten, "Jules Sand" sinatuz. Sandek kaleratu zuen lehen eleberria, Rose et Blanche (1831), Sandeaukin elkarlanean idatzi zuen. Ondoren, bere lehen eleberri independienterako, Indiana (1832), famatu bihurtu zen izengoitia hartu zuen: George Sand.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sand literatura kritika eta testu politikoak idatzi zituen. Bere bizitza hasieran, pobre eta langile klaseen aldekoa zen, baita emakumeen eskubideena ere. 1848ko iraultza hasi zenean, errepublikari sutsua izan zen. Sandek bere egunkari propioa izan zuen, langileen kooperatiba batean argitaratua.

Hala ere, Parisko Komunaren indarkeriaz harrituta zegoen. Idatzi zuen: "Abentura izugarriak jarraitzen du. Beraiek erreskatatzen dute, mehatxatzen dute, atxilotzen dute, epaitu egiten dute. Udal guztiak, establezimendu publiko guztiak hartu dituzte, munizioak eta elikagaiak lapurtzen ari dira".

Politikoki, oso aktibo bihurtu zen 1841az geroztik eta eguneko buruzagiek maiz kontsultatu zuten berarekin eta bere aholkua onartzen zuten. 1848ko behin-behineko gobernuko kidea izan zen, eta Luis Napoleon Bonaparteren 1851ko estatu-kolpearen garaian, bere lagunen zigorrak murrizteko eta barkamenak lortzeko tratutan ibili zen.

Obra nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Voyage en Auvergne (autobiografikoa, 1827)
  • Negu bat Mallorcan (Un hiver à Majorque, 1842)
  • Histoire de ma vie (iraultza arteko autobiografia 1848; 1855)

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rose et Blanche (1831, Jules Sandeaurekin)
  • Indiana (1832)
  • Valentine (1832)
  • Lélia (1833)
  • Andréa (1833)
  • Mattéa (1833)
  • Jacques (1833)
  • Kouroglou / Épopée Persane (1833)
  • Leone Leoni (1833)
  • André (1834)
  • La Marquise (1834)
  • Simon (1835)
  • Mauprat (1837)
  • Les Maîtres mosaïstes (1837)
  • L'Oreo (1838)
  • L'Uscoque (1838)
  • Spiridion (1839)
  • Pauline (1839)
  • Horace (1840)
  • Le Compagnon du tour de France (1840)
  • Consuelo (1842)
  • La Comtesse de Rudolstadt (1843, Consueloren ondoren)
  • Jeanne (1844)
  • Teverino (1845)
  • Le Péché de M. Antoine (1845)
  • Le Meunier d'Angibault (1845)
  • La Mare au Diable (1846)
  • Lucrezia Floriani (1846)
  • François le Champi (1847)
  • La Petite Fadette (1849)
  • Château des Désertes (1850)
  • Histoire du véritable Gribouille (1851)
  • Les Maîtres sonneurs (1853)
  • La Daniella (1857)
  • Les Beaux Messiers de Bois-Dore (1857)
  • Elle et Lui (1859)
  • Narcisse (1859)
  • Jean de la Roche (1859)
  • L'Homme de neige ( 1859)
  • La Ville noire (1860)
  • Marquis de Villemer (1860)
  • Valvedre (1861)
  • Antonia (1863)
  • Mademoiselle La Quintinie (1863)
  • Laura, Voyage dans le cristal (1864)
  • Monsieur Sylvestre (1866)
  • Le Dernier Amour (1866, Flauberti eskeinia)
  • Mademoiselle Merquem (1868)
  • Pierre Qui Roule (1870)
  • Le Beau Laurence (1870, Pierre Qui Rouleren ondorena)
  • Malgretout (1870)
  • Cesarine Dietrich (1871)
  • Nanon (1872)
  • Ma Soeur Jeanne (1874)
  • Flamarande (1875)
  • Les Deux Freres (1875, Flamaranderen ondorena)
  • Marianne (1876)
  • La Tour de Percemont (1876)

Antzerki lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gabriel (1839)
  • Cosima ou La haine dans l'amour (1840)
  • Les Sept cordes de la lyre (1840)
  • François le Champi (1849)
  • Claudie (1851)
  • Le Mariage de Victorine (1851)
  • Le Pressoir (1853)
  • As You Like It-en egokitzapena (1856)
  • Le Pavé (1862)
  • Le Marquis de Villemer (1864)
  • Le Lis du Japon (1866)
  • L'Autre (1870, Sarah Bernhardtekin)
  • Un Bienfait n'est jamais perdu (1872)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: George Sand
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Sand Aldatu lotura Wikidatan