Araski AES
Araski AES | ||||
---|---|---|---|---|
Ligak | Espainiako Emakumezkoen Saskibaloi Liga | |||
Sorrera | 2010 | |||
Pabiloia | Mendizorrotza polikiroldegia 4.000 leku | |||
Kokapena | Gasteiz | |||
Taldearen koloreak | ||||
Lehendakaria | Livia López | |||
Entrenatzailea | Madelen Urieta | |||
Webgunea | www.araski.com | |||
Uniformeak | ||||
|
ARASKI Arabako Saskibaloia (izen osoa ARASKI Arabako Emakumeen Saskibaloia) Arabako hiriburuko saskibaloi taldea da. 2010ean UPV-Alava eta Abaroa taldeak bilduz sortua. Taldea 2016an Espainiako Emakumezko Saskibaloi Ligara igo zen.
Jatorria
UPV-Alava eta Abaro taldeek "Araski Arabako Emakumeen Saskibaloia" elkartea sortu zuten, Araban emakumezkoen saskibaloia egituratzeko organo gisa. Elkarte honen helburua zen klubak eta ikastetxe gehienak biltzea saskibaloiarako proiektu berean.
2010. urtean "Tiempo de chicas" proiektua abian jarri zen, Arabako Foru Aldundiak eta EHUk babestuta. Horri esker, egonkortasun eta kirol proiekzio handiagoa ematen zaio Arabako saskibaloiari.
Helburua
ARASKI AES saskibaloiko emakumeentzako formakuntza eta promoziorako proiektua da. Kirolaren helburuak ez ezik, beste helburu batzuk ere lortzeko lan egiten duena. Arabako emakumezkoen kirolari eta kirolariei ikusgarritasuna emateko nahian sortu zen. Proiektuak lortu nahi dituen helburuak hurrengoak dira: emakumeen ahalduntzea, lidergoa, erreferenteak sortzea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, besteak beste.
Uniformea
Araskiko uniforme nagusia berdea da, bai elastikoa baita prakak ere, eta letra zuriak ditu. Ordezkoa, berriz, fuksia kolorekoa, baina 2020/2021 denboraldirako beltzarekin aldatu dute.
Pabiloia
Taldearen pabiloi ofiziala Mendizorrotza da, Gasteizko udaletxekoa dena. Amadeo Garcia Salazar plazan kokatuta, 3000 pertsonentzako edukiera duena. Han, 2019ko Erregina Kopa jokatu zen otsailaren 28tik martxoaren 3ra.
Palmaresa
- Espainiako Liga (0): final erdiak 2017an.
- Liga 2 (1): 2015-16
- 1. Nazionala (1): 2012-13
- Erreginaren Kopa (0): final erdiak 2017 eta 2020an.
- Euskal Kopa (3): 2017, 2018, 2019
Azken urteak
Urtea | Maila | Postua | Kopa |
---|---|---|---|
2010-11 | 1. Nazionala | 4.a | |
2011-12 | 1. Nazionala | 2.a | |
2012-13 | 1. Nazionala | 1.a (igo) | |
2013-14 | Liga 2 | 4.a | |
2014-15 | Liga 2 | 2.a | |
2015-16 | Liga 2 | 1.a (igo) | |
2016-17 | Liga | 6.a, final erdiak | final erdiak |
2017-18 | Liga | 10.a | |
2018-19 | Liga | 7.a, final 1/4 | final 1/4 |
2019-20 | Liga | bertan behera¹ | final erdiak |
2020-21 | Liga | 11.a | |
2021-22 | Liga | 12.a | |
2022-23 | Liga | 10.a | final erdiak |
- ¹ 2019-20an denboraldia bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Une horretan, bukatzeko lau jardunaldiren faltan, Gernika KESB hirugarren postuan zegoen ligan.
2022-2023 Taldea
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- Araski AES Twitter-en
- Araski AES Facebook-en
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |