Peioratibo
Itxura
Peioratibo[1] edo gutxiesgarri[2] terminoak izendatzen denaren balorazio negatiboa egiten duten izendapenen hizkuntza-erregistroa da, hala nola irainak, mespretxuak. Badira hasieran batean modu gutxiesgarrian sortu baina gerora izaera hori galdu eta hizkuntza arrunt eta neutrora bildu direnak, inongo baloraziorik gabe, hala nola punk, inpresionismo, feudalismo eta abar.
Tradizio parlamentario ingelesak alderdi liberala eta kontserbadorea jatorriz whig (euskaraz: «abere-lapur») eta tory (euskaraz: «bidelapur») gutxiesgarriekin izendatzen ditu, eta parlamentu ingelesari berari ere denboraldi batez Rump Parliament (euskaraz: «ipurgain parlamentua») izena eman zitzaion.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]; Elhuyar Hiztegia
- ↑ Elhuyar Hiztegia
- ↑ JP Kenyon "The Interregnum, 1649-1660" in JP Kenyon The Stuart Constitution (Cambridge University Press, Cambridge, 1969) page 330
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |