Elisa García Sáez
Elisa García Sáez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elisa García Sáez |
Jaiotza | Sant Andreu de Palomar, 1916ko irailaren 22a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Sariñena, 1936ko abuztuaren 24a (19 urte) |
Heriotza modua | : Q43100947 |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra, sindikalista eta erizaina |
Kidetza | Unión General de Trabajadores |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Elisa García Sáez (San Andreu de Palomar, Bartzelona, 1916ko irailaren 22a- Sariñena, Huesca, 1936ko abuztuaren 24a) sindikalista, erizaina eta milizianoa izan zen Espainiako Gerra Zibilean. Aragoiko frontean hil zen borrokan. 19 urte zituen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elisa García Sáez Bartzelonako San Andres auzoan jaio zen 1916ko irailaren 22an, eta 20 urte zituela hil zen Aragoiko Sariñena herrian, 1936ko abuztuaren 24an. Elisa UGTko sindikatuko militantea izan zen “Fabra i Coats” lantegian, eta 1936an Aragoiko buru izan zen CNTko zutabe batean. Tardientako (Huesca) bonbardaketa batean, larriki zauritu, eta, ondoren, Sariñenako ospitale errepublikanora eraman zuten. Han, heriotza-ziurtagiriaren arabera, “gerra-ekintzetan izandako zauriengatik” hil zen.
Elisa García Sáez Espainiako Gerra Zibileko emakume milizianoaren irudia da. Borrokan aktiboki parte hartu zuten emakumeek, askatasun kolektiboak aldarrikatuz arriskuan ikusten zituzten.
Elisa García Aragoiko frontean hil zen:
(...) Elisak ez zuen onartzen rol ez-militarra emakumeentzat, gizonek bezala borrokatu behar zutela uste baitzuen, eta koldarrei bakarrik zegokien borroka armatua baztertzea (...) 2.
Lehen milizianoen heriotzek eragin handiagoa izan zuten bando errepublikanoan. Elisa Garcíaren heriotzari buruzko berria ABC egunkarian jasota dago. Elisak gutun batean bere ama Teresari idatzi zizkion hitzak ditu berriak:
(...) Ez penarik izan nigatik, saiatuko naiz ezer gerta ez dakidan, baina zerbait gertatuko balitzait, pentsa ezazue ni bezalako beste batzuk ere eroriko zirela. Jakingo banu nire bizitza emanda langile klaseko hiltzaileekin amaituko nukeela, gustura emango nuke. Esango balizue borroka ez dagokiela emakumeei, esazue betebehar iraultzailea betetzea koldarra ez den pertsona orori dagokiola (...)
Francisco Francoren diktaduran, Elisa Garcíaren hilobiko hilarriaren legendaren zati bat mailuz eta zizelez pikatu zuten, garai hartako Sariñenako alkate frankistaren aginduz. 2013. urtean, Sariñenako bizilagun-talde batek oroimena berreskuratu zuen, ezabatutako legenda deszifratuta: "Heroikoki hila/faxismoaren aurka borrokan/Aragoiko frontean/Tardienta sektorean".[1]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1936ko abenduaren 31n, St. Andreu ordezkaritzako Bartzelonako UGT merkataritza-sindikatuak “A la memòria d´Elissa García” oharra argitaratu zuen, Aragoiko frontean erori zen Elissa García heroinaren irudia nabarmenduz. Sindikatuaren lankidearen gesta hilezkortu egin zen, “carrer de Les monges” kaleak, Josep Garcíaren Passeig-en ondoan zegoenak (Rambla), eta 1936ko abendutik aurrera “carrer d´Elissa García” izena hartu zuen.
- 2012ko apirilaren 14an, Espainiako Bigarren Errepublikaren egunean, omenaldia egin zitzaion Elisa García Saezi, Sariñenako udal hilerrian. Herriko hainbat bizilagunek milizianoaren irudia gogoratu zuten, eta herritarrei dei egin zieten hitz ezabatuak berreskuratzeko eta oroimena berrezartzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 4 Elisa García Sáez, La miliciana https://osmonegros.com/2015/06/18/elisa-garcia-saez-%C2%93la-miliciana%C2%94/.