Edukira joan

Aliste

Koordenatuak: 41°47′N 6°18′W / 41.78°N 6.3°W / 41.78; -6.3
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:39, 10 urria 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Aliste
 Espainia
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaZamorako probintzia
Geografia
Koordenatuak41°47′N 6°18′W / 41.78°N 6.3°W / 41.78; -6.3
Azalera1.182,79 km²
Demografia
Biztanleria7.049
Dentsitatea5,96 bizt/km²

Aliste (astur-leoneraz Aliste) Zamorako probintziaren iparraldean dagoen eskualdea da. 193.883 hektareako azalera dauka eta 11.000 biztanle inguru zituen 2008an.

Alcañices herriburua eta udalerririk populatuena da.

Kokapen geografikoari dagokionez, mendebaldean eta hegoaldean Bragançako barrutia (Portugal), hegoaldean Sayago, hego-ekialdean Tierra del Pan, ekialdean Tierra de Alba, ipar-ekialdean Tierra de Tábara eta iparraldean La Carballeda eskualde mugakide ditu.

Aliste ibaiak eta Culebrako mendilerroak eskualdea zeharkatzen dute, eta bertan Penintsulako otso iberikoaren talderik handienetarikoak bizi dira.


Udalerria Azalera Biztanleak (2008) Herriak
Alcañices 54,76 1.063 Alcorcillo, Santa Ana eta Vivinera Cernadilla.
Figueruela de Arriba 153,17 442 Figueruela de Abajo, Gallegos del Campo, Moldones, Riomanzanas, Villarino de Manzanas eta Flechas Espadañedo.
Fonfría 132,37 993 Arcillera, Bermillo de Alba, Brandilanes, Castro de Alcañices, Ceadea, Fornillos, Moveros eta Salto de Castro.
Gallegos del Río 78 693 Domez, Flores, Lober, Puercas, Tolilla eta Valer.
Mahíde 108,87 435 Las Torres de Aliste, Pobladura de Aliste, Boya eta San Pedro de las Herrerías.
Pino del Oro 29,57 198
Rabanales 80,29 684 Fradellos, Grisuela, Matellanes, Mellanes eta Ufones.
Rábano de Aliste 55,95 429 San Mamed, Sejas de Aliste eta Tola.
Riofrío de Aliste 111,37 936 Abejera, Cabañas de Aliste eta Sarracín de Aliste.
Samir de los Caños 36,54 208
San Vicente de la Cabeza 153,50 498 Bercianos de Aliste, Campogrande de Aliste eta Palazuelo de las Cuevas.
San Vitero 64,05 669 El Poyo, San Cristóbal de Aliste, San Juan del Rebollar eta Villarino de Cebal.
Trabazos 93,45 1.027 Latedo, Nuez, San Martín del Pedroso eta Villarino Tras la Sierra.
Videmala 25,82 172 Villanueva de los Corchos.
Villalcampo 64,95 566 Carbajosa.
Viñas de Aliste 40,13 236 Ribas, San Blas eta Vega de Nuez.


"Alistano" izenekoa bertako hizkera tradizionala izan da, leonesaren aldaera dena*.

Alistanoz egindako elkarrizketaren adibidea:

  • ¿A onde fuest'ayer?
  • Fuey a rega las patatas, al huertu que linda cun el vuestru.
  • Pus, p'e qu'habiés arregau hacié poco.
  • Si, hacié dos semanas, peru las patatas estaban ya turradicas.
  • Es que cun estas calores...
  • Y tu, ¿cuandu piensas dir a rega las tuyas?
  • Nu sey on t'avia... Cun estu de mi padre...
  • ¿Le pas'algu?
  • Lleva una temporada muy estropiau.

Euskararako itzulpena:

  • Nora joan zinen atzo?
  • Patatak ureztatzera joan nintzen, zuenaren ondoan dagoen baratzera.
  • Ba, orain dela gutxi ureztatu zenuela iruditzen zait.
  • Bai, duela bi aste, baina patatak oso lehorrak zeuden.
  • Bero hauekin nola bestela...
  • Eta zuk, noiz pentsatu duzu zureak ureztatzera joatea?
  • Ez dakit oraindik... Nire aitaren asuntoarekin...
  • Zerbait gertatzen zaio ala?
  • Bolada bat daroa oso gaixorik.

(*"El habla de Tierra de Aliste", José María Baz. Madril: CSIC, 1967).

Bercianos de Alisten (San Vicente de la Cabeza) orain dela bost mendetik Aste Santua ospatzeko daukaten modu bereziak oihartzuna eduki du eskualde eta probintziatik kanpo. Izan ere, azken urteotan turista eta bisitari ugari erakartzen ditu eta "eskualdeko interes turistiko"-tzat hartzeko eskatu izan dute.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]