Laura Ràfols
Laura Ràfols | |||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2012) | |||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Vilafranca del Penedès, 1990eko ekainaren 23a (34 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Katalunia | ||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zenbakia | 1 | ||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,76±0,001 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||
Laura Ràfols Parellada (Villafranca del Panadés, Bartzelona, Katalunia, 1990eko ekainaren 23a) bartzelonar futbolari ohia eta fisioterapeuta da. Atezain jokatu zuen Espainiako Lehen Mailako Bartzelona FCn. Erretiratu eta gero, Bartzelona FCko hasiera mailako futbolariekin lan egiten du, prestatzaile fisikoa da.[1]
Bartzelona Futbol Klubean egin zuen ibilbide osoa. Barçan hainbat erronka gainditu ditu eta historia ere egin du.[2] 2007. urtetik 2018 urtera, erretiratu zen arte, eta 4 liga, Erreginaren 6 kopa eta Kataluniako 8 kopa irabazi zituen.[3]
Futbolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Futbolari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fundació Esportiva Atlètic Vilafranca fundazioaren beheko kategorietatik hasi zen. 2005ean Bartzelona Futbol Klubeko behe kategoriko B taldearekin fitxatu zuen. Bertan, bi denboraldi egin zituen, Ramon Torne eta Joaquim Querolen agindupean.
Azkenean, 2007an, Bartzelona Futbol Klubean sartu zen, bigarren mailara jaitsita, une gogorrenetako bat pasatzen ari zenean, baina, Xavi Llorens aulkira iristean, dena hobetu zen, Bigarren Mailatik atera ondoren. Denboraren poderioz, hiru makilen azpiko atezain garrantzitsua izan zen, taldearen titularra izatera iritsi baitzen.
Hiru urtez Barçan aritu ondoren, azkenean iritsi zen lehen garaikur ofiziala, 2011n Erregina Kopa irabazi baitzuen. Sari hori aurretik irabazitako Kataluniako 3 kopei gehitu zitzaien. Hurrengo urtean, eskuadraren historiako balentriarik garrantzitsuena gertatu zen, Katalunia Kopa, Liga eta Erreginaren Kopa irabazi baitzituen elkarren segidan, eta, hala, "estatuko hirukoa" lortu zuen.[4] Partideta horretan Laura atezaintzan egon zen.[5]
Prestatzaile fisikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Victor Valdés izatea amestu zuen umeak, Laura Ràfols,[6] Bartzelona taldean 13 urte eman ondoren,[7] 2018ko maiatzaren 30ean futbol profesionaletik erretiratuko zela iragarri zuen,[8] 27 urte besterik ez zituela, fisioterapeuta etapa berri bati ekin nahi baitzion, eta Erregina Koparen finalean jokatu zuen azken partida, 1-0 irabazita.[1] Gero, klubaren beheko kategorietarako prestatzaile fisiko lanetan hasi zen.[1]
Selekzio nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ràfols izan zen 2008ko UEFA txapelketan parte hartu zuen 19 urtez azpikoen Espainiako selekzioaren atezainetako bat. Kataluniako selekzioaren buru ere izan zen.[9]
Klubak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kluba | Herrialdea | Denboraldiak |
---|---|---|
Bartzelona FC "B" | Espainia | 2005 - 2007 |
Bartzelona FC | Espainia | 2007 - 2018 |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketa nazionalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tituloa | Taldea | Herrialdea | Urtea |
---|---|---|---|
Erreginaren Kopa | Bartzelona FC | Espainia | 2011 |
Lehen maila | Bartzelona FC | Espainia | 2012 |
Lehen maila | Bartzelona FC | Espainia | 2013 |
Erreginaren Kopa | Bartzelona FC | Espainia | 2013 |
Lehen maila | Bartzelona FC | Espainia | 2014 |
Erreginaren Kopa | Bartzelona FC | Espainia | 2014 |
Lehen maila | Bartzelona FC | Espainia | 2015 |
Erreginaren Kopa | Bartzelona FC | Espainia | 2017 |
Erreginaren Kopa | Bartzelona FC | Espainia | 2018 |
Eskualdeko txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Títuloa | Taldea | Herrialdea | Urtea |
---|---|---|---|
Kataluniako Kopa | Bartzelona FC | Katalunia | 2009 |
Kataluniako Kopa | Bartzelona FC | Katalunia | 2010 |
Kataluniako Kopa | Bartzelona FC | Katalunia | 2011 |
Kataluniako Kopa | Bartzelona FC | Katalunia | 2012 |
Kataluniako Kopa | Bartzelona FC | Katalunia | 2014 |
Kataluniako Kopa | Bartzelona FC | Katalunia | 2015 |
Kataluniako Kopa | Bartzelona FC | Katalunia | 2016 |
Kataluniako Kopa | Bartzelona FC | Katalunia | 2017 |
Kataluniako Kopa | Bartzelona FC | Katalunia | 2018 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «"Tuve la suerte de escoger cuando me quería retirar"» fcbarcelona.es 19 de mayo de 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Laura Ràfols: En el Barça he superado retos y he hecho historia» www.fcbarcelona.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
- ↑ «Laura Ràfols» www.ara.cat (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «4-0: El Barça femenino, campeón de la Copa de la Reina» Mundo Deportivo 2013-06-16 (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
- ↑ El Barça gana la Copa de la Reina y logra el triplete. Mundo Deportivo 16 de junio de 2013.
- ↑ (Gaztelaniaz) Rozas, Emilio Pérez de. (2018-06-02). «Laura Ràfols, la niña que quería ser Victor Valdés» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Laura Ràfols se retira entre lágrimas tras 13 años en el Barça» Mundo Deportivo 2018-05-30 (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
- ↑ (Katalanez) «Laura Ràfols deixarà de ser jugadora del Femení» barcatvplus.fcbarcelona.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
- ↑ «Catalunya demostra solvència i molta qualitat en la victòria davant Navarra» fcf.cat 22 de diciembre de 2017.