Arabako Foru Aldundia
Arabako Foru Aldundia | |||
---|---|---|---|
Datuak | |||
Mota | Foru Aldundia, gobernua eta erakundea | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Agintea | |||
Egoitza nagusi | |||
Historia | |||
Sorrera | XV. mendea | ||
Jasotako sariak | |||
webgune ofiziala |
Arabako Foru Aldundia —sigletan idatzita, AFA— (ofizialki Diputación Foral de Álava-Arabako Foru Aldundia) Arabako gobernu organoa da. Espainiako beste diputazio batzuekin alderatuta lurralde historiko bat izateak ekartzen dituen konpetentziak ditu, hala nola, ogasuna, errepideak, mugikortasuna eta gizarte gaiak.
Arabako Foru Aldundiaren egoitzan Arabako Batzar Nagusien bilkurak ere garatzen dira.
Historia
Arabako Diputazio Nagusia 1476. urtean sortu zen, erakunde eragile gisa. Beste herrialdeetan ez bezala, Diputatu Nagusiak berak jasotzen zuen aginte hori, hiru urterako. Koadrilek aukeraturiko zazpi ahaldunek hautatzen zuten Diputatu Nagusia, eta Batzar Nagusiek gehiengo absolutuz onartu behar izaten zuten izendapena. Diputatu Nagusiak aholku gisa bil zitzakeen Batzar bereziak eta Kontadoreak. Batzar Nagusiek izendatu edota kentzen zituzten Diputatu Nagusiaren agindupean zeuden enplegatu guztiak: Gobernu Idazkaria, Kontadore Nagusia, Artxibozaina, Diruzaina, Tabako eta Gatz Administraria, Arkitektoa, Miñoien Komandantea eta Inprimatzailea. 1877ko azaroaren 21ean desegin zen Arabako antzinako Foru Diputazioa. Egun Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren eta Lurralde Historikoen Legearen arabera zuzentzen dira Arabako Batzar Nagusiak eta Diputazioa.[1]
Ahaldun nagusia
Foru Aldundiaren buru ahaldun nagusia da, gainerako ahaldunek aukeratua. Gaur egun Ramiro Gonzalez da Arabako ahaldun nagusia.
2011an ahaldun nagusia aukeratzeko prozesua
2011ko hauteskundeetako emaitzen ondoren, Bildu alderdiak esan zuen EAJren hautagaiari emango ziola botoa inbestidura saioan.[2] Bestalde, PSE-EEk PPren hautagaiari emango ziola botoa adierazi zuen.[3]
Ahaldun nagusia hautatzeko lehian, beraz, EB-B taldearen bi ahaldunen botoak erabakigarri ziren. Talde honek bere oinarriko afiliatuei galdetu zien zer egin: EAJren aldeko botoa eman, ahaldun nagusi berriro Xabier Agirre Lopez izan zedin, ala bere hautagai propioaren alde bozkatu, horrela ahaldun nagusiaren postua PPko Javier de Andrések eskuratuko zuelarik. Galdeketaren ondoren, bigarren aukera hobetsi zuten,[4] eta Javier de Andrés atera zen garaile.
Inbestidura saioan, Xabier Agirrek EB-Bko bi ahaldunei leporatu zien aurreko egunetan bi alderdiek hitzarmena lortzeko egin zituzten negoziazioetan EB-Bko ahaldunek trukean dirua eta haien alderdiko zenbait militanterentzako lanpostu finkoak eskatu zituztela.[5] Hurrengo egunean, EB-B alderdiko Kontxi Bilbaok onartu zuen bere alderdiko norbaitek eskaera hori egin zuela, baina ez talde negoziatzaileak, eta EAJrengandik horren berri jakin bezain laster negoziazio mahaitik kendu zutela.[6]. EB-Bko koordinatzaile nagusi Mikel Aranak Javier Madrazo koordinatzaile nagusi ohia eta Nerea Galvez eta Mertxe Etxezarreta Arabako batzarkideak kanporatu zituen alderditik.
Arabako ahaldun nagusien zerrenda
Legegintzaldia | Lehendakaria | Alderdia |
---|---|---|
I. (1979-1983) | Emilio Gebara Saleta | EAJ |
II. (1983-1987) | Juan María Ollora Otxoa de Aspuru | EAJ |
III. (1987-1991) | Fernando Buesa Blanco | PSE |
IV. (1991-1995) | Alberto Antsola Maiztegi | EAJ |
V. (1995-1999) | Félix Ormazabal Askasíbar | EAJ |
VI. (1999-2003) | Ramón Rabanera Rivacoba | PP |
VII. (2003-2007) | Ramón Rabanera Rivacoba | PP |
VIII. (2007-2011) | Xabier Agirre Lopez | EAJ |
IX. (2011-2015) | Javier de Andrés Guerra | PP |
X. (2015-2019) | Ramiro González Vicente | EAJ |
XI. (2019-2022) | Ramiro González Vicente | EAJ |
Sailak eta foru diputatuak
Arabako Foru Aldundiaren organigrama:[7]
Legegintzaldia | Ahaldun Nagusiaren Saila | Ekonomia, Garapena eta Lurraldea | Enplegua, Merkataritza eta Turismoa | Ogasun, Finantza eta Aurrekontuak | Gizarte Zerbitzuak | Nekazaritza | Bide Azpiegiturak eta Mugikortasuna | Euskara, Kultura eta Kirola | Ingurumen eta Hirigintza |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
X. (2015-2019) | Ramiro González Vicente | María Pilar García de Salazar Olano | Cristina González Calvar | José Luis Cimiano Ruiz | Beatriz Artolazabal Albeniz | Eduardo Aguinaco López de Suso | Jesús María López Ubierna | Igone Martínez de Luna Unanue | José Antonio Galera Carrillo |
XI. (2019-2022) | Ramiro González Vicente | María Pilar García de Salazar Olano | Cristina González Calvar | Itziar Gonzalo de Zuazo | Emilio Sola Ballojera | Eduardo Aguinaco López de Suso | Blanca de la Peña Bernal | Ana del Val Sancho | José Antonio Galera Carrillo |
Entitate publikoak
Arabako Foru Aldundiaren entitate publikoak dira:[8]
- Araba Garapen Agentzia (AAD, gaztelaniazko siglak), Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Sailari atxikitako foru sozietate publikoa.
- ARABAT - Arabako Bideak, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari atxikitako foru sozietate publikoa.
- Arabako Foru Suhiltzaileak, Lurralde Orekaren Sailari atxikitako foru sozietate publikoa.
- Arabako Kalkulu Gunea, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailari atxikitako foru sozietate publikoa.
- ENARGI. Arabako energia berriztagarriak, Ingurmen eta Hirigintza Sailari atxikitako foru sozietate publikoa.
- Arabako Artium Fundazioa, Kultura eta Kirol Sailari atxikitako fundazio publikoa.
- Santa María Katedrala Fundazioa, Kultura eta Kirol Sailari atxikitako fundazio publikoa.
- Kirolaraba Fundazioa, Kultura eta Kirol Sailari atxikitako fundazio publikoa.
- Añanako Gatz Harana Fundazioa, Kultura eta Kirol Sailari atxikitako fundazio publikoa.
- Indesa 2010 S.L.. Gizarte Politikak Sailari atxikitako fundazio publikoa.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea, Gizarte Politikaka Sailari atxikitako foru erakunde publikoa.
- Gazteriaren Foru Erakundea, Kultura eta Kirol Sailari atxikitako fundazio publikoa.
- Naturgolf, Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Sailari atxikitako foru sozietate publikoa.
- Urbide Arabako Ur Partzuergoa, Ingurumena eta HIrigintza Sailari atxikitako erakunde publikoa.
Erreferentziak
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Bilduk EAJ babestuko du Arabako Foru Aldundian, «trukean ezer eskatu gabe», berria.info webgunean[Betiko hautsitako esteka] 2011/07/07an kontsultatua
- ↑ Javier de Andres popularra ahaldun nagusi izan dadin sozialisten botoak beharrezkoak badira, haren alde bozkatuko dute, eitb.eus webgunean 2011/07/07an kontsultatua
- ↑ «Ezker Batuko Arabako kideetatik hamarretik zortzik erabaki zuten Agirreri babesa ez ematea atzo», Berria, 2011-07-07. 2011-07-07an kontsultatua.
- ↑ Xabier Agire: Zuek [EB] nahi zenuten gauza bakarra postuak eta dirua zen, argia.com webgunean 2011/07/07an kontsultatua
- ↑ Ezker Batuko kide batzuentzat batzarkideen babes truke karguak eskatu zirela baieztatu du Bilbaok, berria.info webgunean 2011/07/08an kontsultatua
- ↑ «Organigrama de la Diputación Foral de Álava» irekia.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- ↑ «Entitate Publikoak» irekia.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
Ikus, gainera
- Arabako Batzar Nagusiak
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Euskal Autonomia Erkidegoko ahaldun nagusien zerrenda
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Arabako Foru Aldundiaren webgune ofiziala