Arabako kuadrillak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
██ Gasteizko kuadrilla     Aiarako kuadrilla     Arabar Errioxako kuadrilla     Aguraingo kuadrilla     Zuiako kuadrilla     Añanako kuadrilla     Kanpezuko kuadrilla     Trebiñuko barrendegia

Kuadrilla Araba historikoki banatzen den zazpi barruti administratibo nagusietako bakoitza da.[1] Kuadrillen araberako zatiketa XVI. mendekoa da, nahiz eta egungo banaketa 1983koa den, 1989ko foru arau batek emana:

  1. Aguraingo kuadrilla: Arabako ipar-mendebaldean. Hiriburua Agurain da.
  2. Aiaraldea edo Aiarako kuadrilla: Nerbioi ibaiaren arroko herriak biltzen ditu batik bat. Bertakoak dira Laudio eta Amurrio, probintziako bigarren eta hirugarren udalerri jendeztatuenak, hurrenez hurren. Hiriburua Laudio da.
  3. Añanako kuadrilla: Arabako mendebaldean eta hego-mendebaldean kokatua. Ebro ibaiaren inguruko zenbait haranek osatua da. Hiriburua Rivabellosa da.
  4. Arabako Errioxako kuadrilla: Ebro ibaiaren ertzean dago kokatuta eta klima mediterraneoa du. Ardoaren produkzioa da aktibitate ekonomikorik garrantzitsuena. Hiriburua Guardia da.
  5. Gasteizko kuadrilla: Gasteizen eremu berbera hartzen du gutxi gorabehera. Hedaduraz kuadrilletan txikiena izan arren, Arabako populazioaren hiru laurdenak hemen bizi dira.
  6. Mendialdea edo Mendialdeko kuadrilla: ekialdean dagoen eta Nafarroa Garaiarekin muga egiten duen eskualde menditsua. Hiriburua Kanpezu da.
  7. Zuia-Gorbeialdea edo Zuiako kuadrilla: Gipuzkoa eta Bizkaiarekin muga egiten duen eskualdea. Hiriburua Murgia da.

Trebiñar askoren aldarrikapena Trebiñuko barrendegia zortzigarren kuadrilla izatean datza, gaur egun ofizialki Burgosko probintziaren zati bada ere.

Kuadrilla izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun euskara batuan kuadrillak deritza,[2] nahiz eta lehenago taldeak ere deitu izan zaien (Arabaren goiburuak hauxe dio: Zazpi taldek Araba bat).

# Izena Izen ofiziala (euskaraz)[3] Izen ofiziala (gaztelaniaz)[3] Herriburua
1 Gasteizko kuadrilla Vitoria-Gasteizko Eskualdea Cuadrilla de Vitoria-Gasteiz Gasteiz
2 Aiaraldea Aiarako Eskualdea Cuadrilla de Ayala Laudio
3 Aguraingo kuadrilla Aguraingo Eskualdea Cuadrilla de Salvatierra Agurain
4 Arabako Errioxa Biasteri-Arabako Errioxako Eskualdea Cuadrilla de Laguardia-Rioja Alavesa Guardia
5 Zuia-Gorbeialdea Zuiako Eskualdea Cuadrilla de Zuya Zuia
6 Añanako kuadrilla Añanako Eskualdea Cuadrilla de Añana Erriberabeitia
7 Arabako Mendialdea Kanpezuko kuadrilla Cuadrilla de Campezo Kanpezu

Arabako eskualde geografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, Araban sei eskualde geografiko edo natural bereiz daitezke:

  1. Aiaraldea
  2. Gorbeialdea
  3. Arabako Ibarrak
  4. Arabako Lautada
  5. Arabako Mendialdea
  6. Arabako Errioxa

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Izen geografikoen glosarioa, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2001.
  2. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
  3. a b   Azaroaren 20ko 63/1989 Foru Araua, eskualdeei buruz., Arabako Batzar Nagusiak, http://www.jjggalava.es/acc/eu/normas/normas_territorial_juntas/1/html/TOriginal.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-26 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arabako kuadrillak Aldatu lotura Wikidatan