Edukira joan

AMIAren aurkako atentatua

Koordenatuak: 34°36′06.5″S 58°23′58″W / 34.601806°S 58.39944°W / -34.601806; -58.39944
Wikipedia, Entziklopedia askea
CommonsDelinker (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:02, 24 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
34°36′06.5″S 58°23′58″W / 34.601806°S 58.39944°W / -34.601806; -58.39944

AMIAren aurkako atentatua 1994ko uztailaren 18an, Asociación Mutual Israelita Argentinak (AMIA) Buenos Airesen jasan zuen atentatua izan zen.

1994ko udan, juduen aurkako beste bi atentatu gertatu ziren Latinoamerikan eta Europan[1].

1994ko uztailaren 18an, lehergailu bat zartatu zen AMIA elkarte sionistaren Buenos Airesko egoitzan. 86 pertsona hil ziren (tartean ekintzailea) eta 300 baina gehiago zauritu[1].

Ikerketaren auziak honako kronologia izan du[1]:

Atentatua jazo eta berehala, Juan Jose Galeano epailea gertaera ikertzen hasi zen eta Manoucher Motamer irandar diplomazialari ohiak eman zion informazioarekin Iranen enbaxadako funtzionarioak nahastu zituen auzian.

1994ko uztailak 27an, Carlos Telleldin atxilo hartu zuten, erasotzaileei ibilgailua utzi zielakoan.

1996ko uztailean, Juan Jose Galeanok diru kopuru handia eskaini zion Carlos Telleldini berak informazio ematearen truke. Gainera, hiru polizia atxilotu zituzten gertaerekin lotura zutelakoan.

2003ko abuztuaren 12an, Iranen Argentinako enbaxadorea atxilotu zuten Londresen, baina Erresuma Batuak ez zuen utzi bera kanporatzen.

2004ko irailean, ikerketaren zati bat baliogabetu zuen epaileak eta Alberto Nismann hasi zen ikerketan.

2006ko urriaren 25ean, Alberto Nismanek Irani eta Hezbollahi leporatu zien atentatua.

2007ko azaroaren 7an, bost funtzionario irandar atxilotzeko eskatu zuen Interpolek, Argentinako Justiziak aldez aurretik eskatu ondoren.

2009ko maiatzaren 27an, Auzitegi Gorenak ikerketa berriz martxan jartzea eskatu zuen.

2009ko urriaren 1ean, Carlos Menem presidente ohia eta bere inguruko pertsonak prozesatu zituzten, ikerketa nahastu zutelakoan.

2010eko azaroan, Albeto Nismanen Washingtonen arteko harremana argitaratu zuten Wikileaksen filtrazioek.

2013ko urtarrilaren 27an, Argentina eta Iran atentatua argitzearen alde azaldu ziren eta horrela, Argentinako auzitegiei susmagarri irandarrak galdekatzeko aukera ematen zien. Argentinako elkarte sionistak itunaren aurka azaldu ziren.

2014ko maiatzaren 15ean, Ganbera Federalak adierazi zuen akordioa konstituzioaren aurka egiten zuela.

2015eko urtarrilaren 14an, Alberto Nisman fiskalak Cristina Fernandez presidentea eta Hector Timmerman kantzilerraren aurkako salaketak egin zituen.

2015eko urtarrilaren 19an, Kongresuan azalpenak eman baino lehenago, etxean hilda azaldu zen Alberto Nisman.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «'AMIA AUZIA'» Berria 2015/01/20.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]