Jean-Louis Borloo
Itxura
Jean-Louis Borloo (Paris, 1951ko apirilaren 7a) frantziar politikaria da[1]. 2004 eta 2007 artean Gizarte Gaietako sailburua izan zen, 2007an Ekonomia eta Ogasun sailburua eta 2007 eta 2010 bitartean Ingurumen sailburua.[2]
Boorlok 1972an Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne-n zuzenbide eta filosofian lizentziatu zen, 1974an historian eta ekonomian beste lizentziatu bat Paris X Unibertsitatean: Nanterre-n, eta 1976an MBA bat HEC Parisen.[3]