Añelarra
Añelarra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.358 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′20″N 0°43′52″W / 42.939°N 0.731°W |
Mendikatea | Larrako mendigunea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Añelarra, Nafarroa Garaia eta Bearno topa dezakegun euskal mendia da. Belagua aldeko menditzar horiek denak ikusteko leku aproposenaren bila bazabiltzate, ez da hori Auñamendia, ez eta Hiru Erregeen Mahaia, horiek berak ezin baitute faltatu paisaia horretan: Añelarra da ikusmira egokiena eskaintzen duen tontorra. Añelarra bera Auñamendiren kate berera lotuta dago, Castetne izeneko haitza tartean dutela, eta gertutasun horrek galarazten dio mendizaleen arreta. Ernaz aldetik datozen bideek Auñamendiren bila jotzen dute eta mendizale gutxi da hari uko egin eta Añelarrara jotzen dutenak. Elkarrengandik gertu gelditzen dira halere, eta indar nahikoa izanez gero, ez da ibilbidea asko luzatu behar bi tontorrak ibilaldi berean zapaltzeko.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Añelarra, http://www.euskal-herria.org/.
Artikulu hau Nafarroa Garaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |