Larrako mendigunea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Larrako mendigunea
Macizo larra.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Auñamendi
Garaiera 2.504 m
Geografia
Koordenatuak 42° 56′ 39″ N, 0° 43′ 15″ W / 42.944166666667°N,0.72083333333333°W / 42.944166666667; -0.72083333333333Koordenatuak: 42° 56′ 39″ N, 0° 43′ 15″ W / 42.944166666667°N,0.72083333333333°W / 42.944166666667; -0.72083333333333
Herria Euskal Herria
Mendikatea Pirinioak
Herrialdea Espainia eta Frantzia
Lurraldea Nafarroa Garaia, Zuberoa eta Aragoi
Geologia
Material nagusia arroka sedimentario

Larrako mendigunea Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko mendigune bat da. Erronkariko ibarraren buruan dago; iparraldean, Frantziarekiko muga egiten du; eta, ekialdean, Huescako probintziarekiko muga.

2.000 metrotik gora altxatzen den kareharrizko masa erraldoi bat da, eta, gainaldean laua da. Hartara, garrantzi handiko multzo karstikoa eratzen du. Gainaldeko zatia, lenar handi bat da, ez erregularra eta apurtua, uraren eraginak, osin sakonak ireki dituena, toki hau, espeleologia parke bat bihurtuz. Bertan daude munduko osin sakonenetako batzuk, San Martingo osina edo Illaminako Ateetako leizea kasu, baina galeria sarea oso handia da, orotara, 125 kilometro baino gehiago dituelarik.

Belaki harritsu guzti honek, espainiar aldera, Belagua ibaira drainatzen du, Belaguako harana sortuz, oso haran ederra, basoz josia.

Mendiartearen goialdeko tokietan, pinu beltzaren presentzia nabarmentzen da, gutxi gora-behera, handiak izan daitezkeen taldeetan, lenarrak libre uzten duen lur zati urria probestuz, masa garrantzitsuago bat ere egonez, adierazia eta babestua dagoena, Ukerdiko Erreserba Integrala[1]. Toki baxuagoetan, pago eta izeiez osaturiko basoak daude, babesturiko beste toki bat ere egonez, Aztaparretako Erreserba Integrala, sekula ustiatua izan ez dena.[2]

Tokia, faunan oso aberatsa da, eta, bertako animalien artean, hartzak, sarrioak, arrano beltzak, ugatzak eta basoilarrak nabarmen daitezke, beste animalia batzuen artean.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Auñamendi, 2.507 m[3][4] 42° 56′ 39″ N, 0° 43′ 15″ W / 42.9442°N,0.7208°W / 42.9442; -0.7208 (Bearno)
  2. Hiru Erregeen Mahaia (Erronkarieraz Iror Erregeen Maia deritzo, gaztelaniaz Mesa de los Tres Reyes, aragoieraz Meseta d'os Tres Reis, okzitanieraz Tabla d'eths Tros Rouyes eta frantsesez Table des Trois Rois.), 2.446 m 42° 55′ 05″ N, 0° 43′ 24″ W / 42.9181778°N,0.7234439°W / 42.9181778; -0.7234439 (Nafarroa Garaia eta Aragoi))
  3. Pene Blanque, 2.385 m 42° 55′ 39″ N, 0° 43′ 04″ W / 42.9276°N,0.7179°W / 42.9276; -0.7179 (Bearno)
  4. Budogia, 2.368 m 42° 55′ 09″ N, 0° 44′ 12″ W / 42.9190892°N,0.7367036°W / 42.9190892; -0.7367036 (Nafarroa Garaia eta Aragoi)
  5. Añelarra, 2.357 m 42° 56′ 21″ N, 0° 43′ 52″ W / 42.9390863°N,0.7311299°W / 42.9390863; -0.7311299 (Nafarroa Garaia eta Bearno)
  6. Añelarra Occidental, 2.349 m 42° 56′ 23″ N, 0° 44′ 00″ W / 42.9396326°N,0.7332546°W / 42.9396326; -0.7332546 (Nafarroa Garaia eta Bearno)
  7. Pene de Castetné, 2.342 m 42° 56′ 27″ N, 0° 43′ 33″ W / 42.9408°N,0.7259°W / 42.9408; -0.7259 (Bearno)
  8. Countende, 2.338 m 42° 57′ 06″ N, 0° 42′ 37″ W / 42.9516°N,0.7102°W / 42.9516; -0.7102 (Bearno)
  9. Pic du Col de Lhurs, 2.325 m 42° 55′ 21″ N, 0° 43′ 27″ W / 42.9223872°N,0.7241097°W / 42.9223872; -0.7241097 (Nafarroa Garaia eta Bearno)
  10. Budogia Occidental, 2.319 m 42° 55′ 07″ N, 0° 44′ 38″ W / 42.9186474°N,0.7439729°W / 42.9186474; -0.7439729 (Nafarroa Garaia eta Aragoi)
  11. Soumcuy, 2.315 m 42° 57′ 28″ N, 0° 43′ 16″ W / 42.9578°N,0.7210°W / 42.9578; -0.7210 (Bearno)
  12. Pene de Lhurs, 2.301 m 42° 55′ 48″ N, 0° 42′ 49″ W / 42.9301°N,0.7136°W / 42.9301; -0.7136 (Bearno)
  13. Ukerdi, 2.252 m 42° 55′ 26″ N, 0° 44′ 57″ W / 42.9238808°N,0.7490873°W / 42.9238808; -0.7490873 (Nafarroa Garaia eta Aragoi)
  14. Pic de Le Pourtet, 2.238 m 42° 56′ 59″ N, 0° 43′ 53″ W / 42.9498°N,0.7313°W / 42.9498; -0.7313 (Bearno)
  15. Mouscaté, 2.236 m 42° 54′ 44″ N, 0° 44′ 01″ W / 42.9122°N,0.7336°W / 42.9122; -0.7336 (Bearno eta Aragoi)
  16. Pic du col des Ourtets, 2.189 m 42° 55′ 45″ N, 0° 43′ 46″ W / 42.92914°N,0.72951°W / 42.92914; -0.72951 (Nafarroa Garaia eta Bearno)
  17. La Torre, 2.161 m 42° 56′ 13″ N, 0° 44′ 16″ W / 42.9369847°N,0.737776°W / 42.9369847; -0.737776 (Nafarroa Garaia)
  18. Portillo de Arriba, 2.105 m 42° 57′ 09″ N, 0° 44′ 42″ W / 42.9524558°N,0.7451282°W / 42.9524558; -0.7451282 (Nafarroa Garaia eta Bearno)
  19. Paquiza de Linzola, 2.104 m 42° 54′ 58″ N, 0° 46′ 35″ W / 42.9161°N,0.7763°W / 42.9161; -0.7763 (Aragoi)
  20. Mail Carnassier, 2.053 m 42° 58′ 08″ N, 0° 42′ 35″ W / 42.9690°N,0.7096°W / 42.9690; -0.7096 (Bearno)
  21. Murlong, 2.053 m 42° 57′ 22″ N, 0° 44′ 43″ W / 42.9561396°N,0.7451775°W / 42.9561396; -0.7451775 (Nafarroa Garaia eta Bearno)
  22. Arlas, 2.044 m 42° 58′ 02″ N, 0° 45′ 06″ W / 42.967154°N,0.751666°W / 42.967154; -0.751666 (Nafarroa Garaia eta Bearno)
  23. Les Tourelles, 2.038 m 42° 57′ 59″ N, 0° 41′ 59″ W / 42.9664°N,0.6998°W / 42.9664; -0.6998 (Bearno)
  24. Puntal Arriba de Ukerdi, 2.038 m 42° 56′ 02″ N, 0° 45′ 27″ W / 42.9338327°N,0.7574257°W / 42.9338327; -0.7574257 (Nafarroa Garaia)
  25. Monbiela, 1.924 m 42° 58′ 06″ N, 0° 45′ 19″ W / 42.9682181°N,0.7554161°W / 42.9682181; -0.7554161 (Nafarroa Garaia eta Bearno)
  26. Rocher de l'Osque, 1.922 m 42° 58′ 22″ N, 0° 42′ 31″ W / 42.9728°N,0.7087°W / 42.9728; -0.7087 (Bearno)
  27. Puntal Abajo de Ukerdi, 1.816 m 42° 56′ 21″ N, 0° 47′ 06″ W / 42.9390891°N,0.7850435°W / 42.9390891; -0.7850435 (Nafarroa Garaia)
  28. Lapazarra, 1.785 m 42° 55′ 48″ N, 0° 47′ 57″ W / 42.9299672°N,0.7990338°W / 42.9299672; -0.7990338 (Nafarroa Garaia)
  29. Laizerola, 1.778 m 42° 57′ 05″ N, 0° 46′ 55″ W / 42.9513286°N,0.7820761°W / 42.9513286; -0.7820761 (Nafarroa Garaia)
  30. Zanpori, 1.737 m 42° 57′ 08″ N, 0° 48′ 01″ W / 42.9521593°N,0.8002753°W / 42.9521593; -0.8002753 (Nafarroa Garaia)
  31. Murrubeltza, 1.656 m 42° 57′ 50″ N, 0° 47′ 24″ W / 42.9639466°N,0.7899386°W / 42.9639466; -0.7899386 (Nafarroa Garaia eta Zuberoa)
  32. Punta de la Cruz, 1.638 m 42° 56′ 36″ N, 0° 47′ 44″ W / 42.9433674°N,0.7956655°W / 42.9433674; -0.7956655 (Nafarroa Garaia)
  33. Drundagaña, 1.637 m 42° 57′ 33″ N, 0° 48′ 11″ W / 42.9590676°N,0.8031088°W / 42.9590676; -0.8031088 (Zuberoa)
  34. Murrutxipia, 1.630 m 42° 57′ 42″ N, 0° 47′ 40″ W / 42.961784°N,0.7945279°W / 42.961784; -0.7945279 (Zuberoa)
  35. Ütziagaña, 1.621 m 42° 58′ 05″ N, 0° 48′ 13″ W / 42.9681243°N,0.803473°W / 42.9681243; -0.803473 (Zuberoa)
  36. Lazagorria, 1.576 m 42° 56′ 04″ N, 0° 49′ 06″ W / 42.9343156°N,0.8182663°W / 42.9343156; -0.8182663 (Nafarroa Garaia)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nafarroako Erreserba Integralak Erabili eta Kudeatzeko Plana
  2.   Tubia, Iker (2017-09-13) «Bi tanta baso zabalean» BerriaCC BY-SA 4.0 lizentziapean .
  3. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Berrikusketen arduraduna: Patxi Galé. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Mendien koordenatuak, garaiera eta prominentzia jakiteko, ikus Peakvisor.com webgunea.
  4. Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]