Edukira joan

Angus Young

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angus Young

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAngus McKinnon Young
JaiotzaGlasgow, 1955eko martxoaren 31 (71 urte)
Herrialdea Australia
 Erresuma Batua
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaAshfield Boys' High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, kantugilea, konpositorea eta rock musician (en) Itzuli
Lantokia(k)Sydney
KidetzaAC/DC
Marcus Hook Roll Band (en) Itzuli
Genero artistikoahard rock
blues rock
rock-and-rolla
Musika instrumentuaGibson SG (en) Itzuli
DiskoetxeaEMI

IMDB: nm0949264 Instagram: angusyoungofficial Musicbrainz: a0a54c69-b0d2-4d2a-bcf8-994b8846b0d8 Discogs: 273544 Allmusic: mn0000046422 Edit the value on Wikidata

Angus McKinnon Young (Glasgow, 1955eko martxoaren 31- ) eskoziar musikari eta gitarra-jotzile bat da. Haurra zelarik, familiarekin batera Australiara lekualdatu zien. AC/DC australiar heavy rock musika taldeko sortzailea izateaz gain, anaia Malcolm Youngekin batera gaur egunera arte bertan mantendu diren kide bakarrak dira. Taldea sortu zenetik, ospe handia irabazi du eta aldizkari ugaritan musika-jotzaile onenen artean kokatua izan da. Gaur egun oraindik eragin handikoa da.

Eszenatokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsu eta basatiei zor die egungo ospearen zati bat. Hard rock munduan, bere antzarraren ibilkera berezia zeharo ospetsua da, horri musika emanaldietan ohitura legez jantzi ohi duen eskolako uniformea gehitu behar zaiolarik. Rolling Stone aldizkariak garai guztietako ehun gitarra-jotzaile onenen zerrendan 96. postuan kokatu zuen eta Total Guitar aldizkariak, berriz, Ehun gitarra-jotzaile onenen artean hogeigarren postuan ezarri zuen.

Angus Young Glasgowen jaio zen (Eskozian), 1955eko martxoaren 31n. Gurasoak Malcolm William Young (19111985) eta Margaret Young (19131988) izan zituen eta, 1963an, haurra zelarik, ia familia osoa Australiara joan zen bizitzera. Senideak George, Margaret, Malcolm eta Alex zituen eta azken hori Londresen geratuko zen.

Sydneyen, Young senideen artean musika taldea osatzen hasi ziren eta Angus banjoa jotzeari ekin zion. 1970ean, bigarren eskuko lehen gitarra erosi zuen etxe ondoko musika denda batean.

« Gibson SG bat neukan izerdi eta urarekin hondatu zen arte. Giderra fin-fina eta leuna zen, baina okerturik zegoen. 67ko modelo bat zen eta bigarren eskukoa. Kolore marroi iluna zuen.[1] »

Bederatzi urte zituen gitarra jotzen hasi zenean eta, hamabost urterekin, eskola utzia zuen. Gustura joaten zen lanera, horrela, bizitza osorako afizioa izan zuenerako materiala lortzeko aukera izaten baitzuen. George anaia The Easybeats bandako kide zen eta Angus eta Malcolmi irakatsi zien gitarra jotzen. Hasiera batean Kentuckee izena bazuen ere, Tantrum izan zuen lehen banda eta badirudi garai hartan ekin ziola duck walk edo antzarraren ibilkerari, Chuck Berry miretsia imitatuz. Eskolako jantzia erabiltzea, berriz, arrebaren ideia izan omen zen, Angus presaka etortzen baitzen eskolatik eta ez omen zuten janzkera aldatzen denborarik galdu nahi.

Ez da bizitza pribatua agertzearen zale. Sydneyn bizi da, Kangaroo Pointen (Sutherland Shire) emazte Ellenekin batera. Aaltenen (Herbehereak) ere badu etxea —hangoa da emaztea—. Erretzaile sutsua da, baina ez du edaririk probatzen.

2012ko maiatzaren 16an, Guitar Magazinek eginiko inkesta batean, inoiz izandako australiar gitarra-jotzaile hoberena izendatu zuten.

2009

AC/DC eta arrakasta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973an, Youngek hemezortzi urte zituela, anaia Malcolmekin batera, AC/DC taldea sortu zuen. Izena arrebaren josteko makinan agertzen zen idatziaren laburduratik atera omen zuten (alternating current/direct current); euskaraz “korronte alternatiboa, korronte jarraia”. Horrek taldearen energia eta potentziala irudikatuko zuela pentsatu zuten.

Bandaren hasierako kideak Malcolm gitarra-jotzailea, Phil Rudd bateria, Mark Evans baxu-jolea eta Angus gitarra-jotzailea izan ziren. Can I Sit Next To You Girl izan zen haien lehen singlea. Dave Evans kantaria zen.

Aurrerago, hainbat ordezkapen izan ziren; 1974an, Bon Scott bokalistak hartu zuen Dave Evansen tokia, baina, 1980an, edariarekin zituen arazoak zirela-eta, hil egin zen eta Brian Johnsonek hartu zuen haren lekua.

Denboraren poderion, Angus estilo pertsonala azpimarratzen hasi zen. Ikuslegoa txunditzeko moduko itxuraren bila, hainbat mozorro erabili zituen hasieran: gorila, Spiderman, Superman... azkenean, arrebaren iradokizunari jarraituz, eskola-uniformea hartu zuen arte. Margareten iritziz, umekeriatan ibiltzen zen eta ondo zihoakion janzkera hori. Horrez gain, emanaldi guztietan unean zeuden herriko banderadun galtzontziloak erakusteko joera hartu zuen. Eszenatokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsuek eta gitarra jotzeko duen talentuak ospetsu egin dute: historian izan diren gitarra-jotzaile onenen artean dago.

Angusek dioenez, eragin handiak jaso ditu hemendik eta handik: Malcolm anaia, Chuck Berry, Freddie King, Muddy Waters, Keith Richards... Orain, ordea, berak du eragina besteengan. Haren estiloak zirrara handia sortzen du hard rock musika jotzaileen artean. Gainera, AC/DC taldean eginiko lan bikaina gazte eta talde ugariren inspirazio iturri izan da, besteak beste, Guns N' Roses, Slayer, The Cult, Jackyl, Metallica, Def Leppard, Iron Maiden, Disturbed, Jet, Alter Bridge, Buckcherry, Airbourne, The Darkness, Rob Tognoni, Wolfmother eta You Am I.

2006ko abuztuaren 24an, Kerrang! aldizkariko Legend Award saria jaso zuen Paul Brannigan editorearen eskutik. Honek, AC/DC historiako talde onenetako bat zela esan zuen.

Paytem Jane kantari eta modeloak Angusek idatziriko Big Jack gaiari zor dio bere goitizena.

Gibson etxeak, Angusen ospea aprobetxatuz, Gibson Angus Young Signature izeneko modeloa kaleratu zuen.

2012ko maiatzaren 16an, Guitar Magazinek eginiko inkesta batean, inoiz izandako australiar gitarra-jotzaile hoberena izendatu zuten.

Musika ekipoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angusek hainbat Gibson SG erabili ditu: Standard, '61 Reissue, Custom SG eta Signature SG. Gutxitan aldatu du hori, baina baditu Telecaster, Gibson Firebird eta Gibson ES-335 gitarrak ere. Ernie Ball Slinky RPS sokak erabili ohi ditu.

2003an AC/DC bandak jam session bat egin zuen Rolling Stones bandarekin batera eta Angusek Gibson ES-335 bat erabili zuen eta ez SG bat.

Haren Gibson SG-en artean, bat azpimarratu beharra dago: neurrira egin zioten eta inkrustazioak ditu s eran, AC/DCren korronte alternoa irudikatuz.

Hala ere, 1973an 68ko modeloa erosi zuen eta egun, oraindik darabil. Lisa Sharkeni eskainitako elkarrizketa batean, lagun batek ekarritako katalogo batean ikusi omen zuen eta berehala gustatu omen zitzaion. Adarrek liluratu omen zuten eta deabruaren itxura ematen zion gorri dizdiratsu hark, baina, gero, erabilera erraza, pisu arina eta tonua baloratu zituen. [2]

Anplifikadoreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marshall JTM45, JTM50, JMP50 eta Superlead ditu. Nagusia JTM45 bat da eta bai zuzenean eta baita estudio grabazioetan ere erabili ohi du.

Argi dago, musikari ospetsu horrek estilo berezia daukala, bai bere janzkerarengatik eta baita eszenatokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsu eta basatiengatik ere. Jauzika eta batetik bestera korrika aritzen da kontzertuetan, taldeko kideen bizkar gainera igoz. Antzarraren ibilkerak ere haren estiloa definitzen du nolabait.

Musikari dagokionez, 1950eko hamarkadako rock and rolla eta bluesaren eragina nabaria da. Horrez gain, folk eskoziarraren kutsu bat ere badu. Angusek, gitarra jotzeaz gain, koroak ere egiten ditu hainbatetan, T.N.T. eta Dirty Deeds Done Dirt Cheap kantetan adibidez. Beste batzuetan, bakarko saioak egiten ditu.

Bada AC/DC taldearen kantak sinpleegiak direla esaten duenik ere. 1979an, Atlanta Gazettek eginiko elkarrizketan, honako hau erantzun zuen Youngek:

« Rock and rolla besterik ez da. Gero eta sinpleagoa izan abesti bat, orduan eta hobeto islatzen du kaleko pertsona arrunten bizitza. »

Kanpoko loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]