A Serious Man

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
A Serious Man
Datuak
Jatorrizko izenburua A Serious Man
Izenburua euskaraz Gizon Serioa
Urtea 2009
Estreinaldia 2009ko urriaren 2a
Generoa komedia beltza, drama
Herrialdea  AEB
Iraupena 106 minutu
Aurrekontua 7 milioi dolar
Banatzailea Focus Features
Zuzendaria
Joel Coen
Ethan Coen
Ekoizleak
Joel Coen
Ethan Coen
Gidoilariak
Joel Coen
Ethan Coen
Aktoreak
Michael Stuhlbarg
Richard Kind
Fred Melamed
Musikagileak
Carter Burwell
Argazkilariak
Roger Deakins
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

A Serious Man (euskaraz Gizon Serioa) 2009ko Joel Coen eta Ethan Coen estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileek zuzendu, ekoiztu eta idatzitako komedia beltzeko filma bat da. Michael Stuhlbarg, Richard Kind eta Fred Melamed aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1967, Minnesota. Larry Gopnik (Michael Stuhlbarg) bere bizitza bapatean nola gainbeheran doan ikusten duen fisika irakasle bat da. Larry gizon zintzoa, senar leiala eta maitakorra, aita ona eta irakasle fin eta serioa da. Baina, bapatean, bere bizitza okertzen hasiko da. Bere emazteak inongo azalpenik eman gabe lagako du, eta haren maitaleak umeen onerako etxea utzi eta ostatu batera lekualdatu dadin konbentzituko du. Bapatean, Larryren ibilbide profesionala mezu anonimo batzuez mehatsatua egongo da, hauetan nolabaiteko traizioa egin izana leporatzen zaio. Hori gutxi balitz, bere emaztearen maitalea auto istripu batean hiltzen denean emazteak haren ehorzketa ordaindu dezan derrigortuko du. Eta bere zoritxarra borobiltzeko, bere anaia jokozalearen fiantza ordaindu beharko du. Hainbeste ezbehar ikusi arren, Larryren zoritxarra ikusi eta barrealgararik egitea ezinezkoa da, beharbada bere bizitza eta istorioak guztioi ohikoegia zaigun mundua oroitarazten baidigu.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]